2024(e)ko Februaryren 12(a) 16:54

Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Ezkerraldeko-Meatzaldeko udalek 171 milioi euro inbertitu dituzte eskualdean

Ekonomia Sustatzeko Saila

Guztira 47 jarduera ari dira egikaritzen esparru erabakigarrietan, hala nola ekonomia suspertzea, enplegua, gizarte-kohesioa, hiri-berroneratzea, eta mugikortasuna eta jasangarritasuna.

Ezkerraldea-Meatzaldeako EPEko talde eragileko ordezkariak.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak  gaur aurkeztu dute (astelehena) Eskualdeko Plan Estrategikoaren aurrerapen maila Ezkerraldea-Meatzaldeko Talde Eragilean, zeina eskualdeko 10 udalerriek osatzen baitute (Abanto-Zierbena, Barakaldo, Erandio, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran eta Zierbena). Hala, planean aurreikusitako jardueren % 98 abiarazita daude dagoeneko, eta guztira 171 milioi euroko inbertsioak daude martxan 2021ean ekin zitzaionetik. Talde Eragileak oso balioespen positiboa egin du planaren garapen-mailaren gainean, eta sustatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du.

Eskualdeko Plan Estrategiko hori 2021eko ekainean onetsi zuten, eta 211,6 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du guztira. Ezkerraldeko eta Meatzaldeko ekonomia suspertzea eta gizartea indartzea du helburu. Bizkaiko Foru Aldundiak 67,4 milioi euroko ekarpena egin du, eta Eusko Jaurlaritzak, berriz, 144,2 milioi eurokoa —horietatik 108 milioi euro Berpiztu ezohiko funtsei dagozkie, Lehentasunezko Jarduketa Eremu gisa egindako jarduketen barruan—. Plan hori eskualdeko udalekin diseinatua eta gizarte- eta enpresa-eragileekin batera kontrastatua da, parte hartzeko prozesu bati jarraikiz.

Plan Estrategikoak sei trakzio-proiektu identifikatzen ditu, Ezkerraldea eta Meatzaldea alderdi sozioekonomikotik biziberritzeko: Ezkerraldea-Meatzaldeko Parke Teknologikoa - Energy Intelligence Center (EIC), Osasun Poloa, kutsatutako lurzoruak berroneratzea, auzo kalteberetan jarduketa integrala sustatzea, garraio-eredu jasangarria - C2 (Bilbo-Muskiz) linean esku hartzea, eta industria-ondareari eta itsasadarrari balioa ematea.

Sei trakzio-proiektu

Ezkerraldea-Meatzaldeko Parke Teknologikoa 2023an jarri zen abian, Energy Intelligence Centerren (EIC) Egoitza inauguratu ondoren. Guztira 74,7 milioi euroko egikaritu dira eta 500.000 metro koadroko azalera baliatu da. Bikaintasun-zentro gisa dago proiektatuta, energia-sektorean jakintza teknologikoa eta I+G+Bko proiektuak garatzeko. Era berean, María Telkes deituriko bigarren eraikin bat ari dira eraikitzen. 2024an amaitzea aurreikusten da eta industriaurreko espazioak hartuko ditu, hala nola Hidrogenoaren Living Laba. Zentro hori erreferentzia bihurtuko da askotariko teknologia- eta ikerketa-gaitasunak eskaintzen dituzten enpresentzat, hidrogenoaren arloan berrikuntza-bide berriak aztertu ahal izan ditzaten. Parke horren garapena Ortuellara iritsiko da. Udalerri horretan, dagoeneko bideratu dira lurzoruak (% 55 titulartasun publikokoak) elikagaien industrian eta esparru horretako zerbitzu aurreratuetan espezializatutako campus bat sortzeko.

Bestalde, Osasun Poloak 8,7 milioi euro egikaritu ditu, eta 2023an Sestaon enpresa biosanitarioen eraikin bat altxatzeko lizitazioa egin du. Aurten hasiko dira hura egiteko obrak. Eraikin hori zerbitzu-zentro bat izango da, gailu medikoetarako baliozkotze- eta ziurtapen-sistemetan espezializatutako enpresetara zuzendua. Han, 3Dko, adimen artifizialeko, datuen kudeaketako eta errehabilitazioko testak egingo dira, eta elkarren ondoan eta elkarrekin jardungo dute lankidetzan ekimen publiko eta pribatuek, proiektu aurreratuek eta osasungintzaren alorreko ekintzaileek.

Kutsatutako lurzoruak berroneratzeari eta eskualdea suspertzen duten enpresa jardueretarako gune berriak sortzeari dagokionez, 60 milioi euro bideratu dira. Kutsatuta egon daitezkeen 350.000 m² erosi dira, eta, titulartasun publikokoak diren lurzoruekin batera, 600.000 metro koadroko azaleran esku hartu ahal izango da. Badira negoziazioak lurzoru gehiago erosteko, eta aurrera egin da lurzoruak erremediatzeko eta eraikin zaharrak birgaitzeko jarduketetan, hala nola Burtzeña, Etxeuli (Santurtzi), Playa Barri eta Sakoni sektoreak (Erandio), edo Navacel eraikina eta Babcock jantokiak (Trapagaran).

Auzo kalteberetako esku-hartze integralari lotutako jarduketek 9,9 milioi euroko aurrekontu-zuzkidura aurreikusten dute, eta 525 etxebizitza biltzen dituzte Abanto-Zierbena, Portugalete, Santurtzi eta Trapagaranen.

Garraio jasangarriaren ereduari eta C2 linearen (Bilbo-Muskiz) gaineko jarduketei dagokienez, 6,9 milioi euro egikaritu dira, eta hiru programa daude martxan joan-etorrietan bizikleta erabil dadin sustatzeko: Bizkai Bizi (bizikleten alokairua), Bizipunto (bizikletak konpontzeko eta garbitzeko estazioak) eta Bizipark (bizikletentzako aparkaleku seguruak). Ildo beretik, Erandioko bulebarra, Barakaldoko eta Mamarigako (Santurtzi) bidegorria eta halako jarduketak bultzatu dira, Ezkerraldeko eta Bilboko bidegorri-sareekin lotzeko. Era berean, bide-mugikortasuneko hobekuntzak ere abiarazi dira, hala nola zubi mugikorra eta Gurutzetako Ospitalera Ezkerraldetik sartzeko bideak. Bestalde, Urbinagako aldageltokiarekin ere aurrera ari dira egiten, eta Adifen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren arteko izapideen zain dago eraikuntza- eta finantzaketa-hitzarmena onesteko, sinatzeko eta, azkenik, Adifek obrak lizitatzeko izapideak abian jartzeko.

Amaitzeko, 10,8 milioi euro inbertitu dira industria-ondareari eta itsasadarrari balioa emateko, hiru lan-ildotan sailkaturik. Lehenik eta behin, ondarea berroneratzea turismo-eskaintza gisa, eta, hor barruan, nabarmentzekoak dira Agurtza hegaluze-ontzia, baita Itsaslur eta Burdin Mendiak bide berdeak ere. Industria-ondarea interpretazio-zentro gisa berroneratzeari dagokionez, nabarmentzekoak dira zenbait jarduketa, hala nola Labe Garaia, Orconerako Ondare Zentroa, Pobaleko Burdinola, Rialia Museoa eta Sestaoko Sorospen Gela, dibulgazio-espazio eta turismo-bulego gisa gaitzeko. Hirugarrenik, Unesco Katedrarekin izaniko lankidetza nabarmentzen da. Haren bidez, turismo industriala sustatzeko produktu baten oinarriak ezarri dira, Bilbao Bizkaia eta eskualdeko turismoa dinamizatzeko.  Itsasadarraren eta industria-ondarearen inguruan kirol- eta kultura-ekitaldiak antolatzeari esker, hobetu egiten da eskualdearen turismo-posizionamendua, eta itsasadarrari balioa ematen zaio kultura-, kirol- eta aisialdi-gune gisa.

Proiektu estrategikoon garrantzia dela eta, inplikatutako erakundeek (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Ezkerraldeko eta Meatzaldeko udalak) berretsi dute konprometiturik jarraitzen dutela haien garapena bultzatzeko, eta adierazi dute izapideak arinduko dituztela bakoitzak bere eskumen-esparruan definitutako jarduerak abiaraz ditzan.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...