2024(e)ko Februaryren 12(a) 10:05

Euskalduna Bilbao bere 25. urteurrenean: 8 milioi eurotik gorako diru sarrera errekor historikoa eta 364.597 bisitari denera

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Zentroaren jarduera bikoitzak, 10,5 milioi euro baino gehiagoko ekarpena egin zion 2023an Bizkaiko Foru Ogasunari. 706 ekitaldi iaz Bilboko Biltzar eta Musika Jauregian: 358 biltzarren jardueraren barruan eta 348 kultura eta ikuskizunen atalean.

Euskalduna Bilbaok 100 milioi eurotik gorako eragin ekonomikoa izan zuen Bilbo eta Bizkaian 2023ko ekitaldian, eta ia 365.000 bisitari. Diru-sarrerak eta nazioarteko kongresu kopurua bezalako atal garrantzitsuetan izandako emaitza errekorrek, eta jada zenbaki positiboetan ageri den cash flow-ak, 2020tik denboran mantendutako ildo positiboaren jarraipena denak, finantza-kontrolaren bidea indartzen dute. Egoera honek eraikinean hobekuntzak egiteko inbertsio-estrategia bat abiarazteko aukera ematen du, hiriko Biltzar Jauregiaren eta Musikaren irisgarritasunean eta jasangarritasunean aurrera egiten jarraitzean zentratuta.

25. urteurrenaren ospakizunetara marka historikoak hausten iritsi da Euskalduna Bilbao. 2023an izandako 8 milioi eurotik gorako diru sarrerek (aurreko urtekoekin alderatuta %20 hasi dira), hiriburuak 1999ko otsailaren 19an inauguratu zuen Kongresu eta Musika Jauregiaren funtsa, esanahia eta gaitasuna bermatzen dute. Hiriko arkitektura-ikur ospetsuak bere kultura-ekarpena eta turismo profesional zein negoziotakoan Bilbo eta Bizkaiari nazioarteko helmuga gisa ematen dien bultzada berresten ditu, urtarokotasuna galtzen laguntzen duelarik.

2023, Meetings and Events fakturazio errekorra

Kongresu-jarduerak (Meetings&Events) errekorreko diru-sarrera izan zuen, 4 milioi euro ingurukoa, 2018an ezarritako kopuruaren gainetik, aurreko marka onena. Iaz Euskalduna Bilbao MICE alorreko 358 ekitaldiren topaleku profesionala izan zen, eta hauek fakturazio osoaren ia % 48,5 suposatu zuten. 2022aren aldean -kongresu motako 348 ekitaldi, 2,8 milioi euroko diru sarrerarekin- 2023 fakturazioaren igoera %38,59koa izan zen, garatutako ekitaldien kopurua %3 handiagoa izan baitzen.

2023an nazioarteko biltzar handiak egin dira, irailean bereziki, eta hauek jende afluentzia nabarmena izan zuten. Iazko beste errekorretako bat da hau: irailean zehar, milioi bat euroko muga gainditu zen diru-sarreretan. Ekitaldien tipologiari erreparatuz, osasun arlokoak nagusi izaten jarraitzen dute (%28), teknologia bigarren (%18) eta iraunkortasunaren gaia jorratzen dituztenak hirugarren (%14). Dibulgazioa eta ezagutza, irisgarritasuna eta inklusioarekin lotutako jardunaldiak ehuneko berdinekin ageri dira laugarren tokian (%11).

Kultura jarduera eta ekitaldi bereziak

2,7milioi euro inguruko diru-sarrerekin, kulturako, arte-erakusketetako eta ikuskizunetako 348 ekitaldiek guztizko fakturazioaren %34 inguru hartu dute. Ekoizpen propioko muntaia eta proposamenak publiko berriak erakartzeko lantzen ari den ildo estrategikoetako bat dira, publiko gazteak batez ere, honek entretenimendu eta aisialdi kulturaleko programazio anitza nahiago baitu.

Arlo honetan hainbat ekitaldi aipagarriak dira: 'Europa 80 urte geroago. Varsovia atzo, gaur Ukraina'; disruptiboena, Esther Pizarroren 'Kartografia Ukiezinak' eta Elixabete Mendiberen 'Una Mirada sobre Frida' erreibindikatzailea; 'Aire Zabalean' zikloaren barruan lakuko eszenatoki flotagarrian emandako kontzertuak; 'Enigma' argi eta soinu sinkronia (2023ko abendua) Basoan; eta Itsaso Txikian bela-bataioa Aste Nagusian, 5 urtetik gorakoentzat pentsatutako jarduera. 2023ko programazio osoa kontuan hartuta, jende gehien bildu zuen ekitaldiak 22.155 pertsona elkartu zituen: Musika-Música zikloaren kontzertuek. Ekoizpen propioan, 'Kartografia ukiezinak' Erakusketa Hall II-an egindako esposizioaren datuak nabarmentzen dira, guztira 4.300 pertsonak bisitatu baitzuten.

Eraikina modernizatzen jarraituko duten inbertsio arkitektonikoei heltzeko aukerarekin ospatuko du Euskalduna Bilbaok 25. urteurren hau: irisgarritasunarekin eta digitalizazioarekin lerrokatutako soluzio jasangarriak, energia-eraginkortasunekoak, ezartzen jarraitzeko aukerarekin, eguzki-panelak instalatzea bezala. Nerea Lupardo,  Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusiaren arabera Euskalduna Bilbaoren helburua da Bilbo eta Bizkaiari bultzada ekonomiko eta soziala emango dioten ekitaldi eta topaketen egoitza izaten jarraitzea, nazioarteko ekitaldiak erakartzearen aldeko apustu eginez. Egoitza honen estrategia kudeaketa jasangarrian oinarritzen da, funts propioen bitartez.

Jasangarritasuna

Euskalduna Bilbaoren emaitza bikainek eragin zuzena dute emakidadunen diru-sarreretan. Horrela, esate baterako, ostalaritzak diru-sarreren errekor historikoa lortu zuen, hau da, Euskalduna Bilbaon emandako 25 urteko zerbitzuaren aldean maximoa ezarri zuen: 2022an baino %179 gehiago. Parking zerbitzuak ere azken hamarkadako diru-sarreren errekorra lortu zuen. Bi emaitza hauek Euskalduna Bilbaon 2023an izandako kongresu-jardueraren hazkundearen eta horrek eragindako diru-sarreren hazkundearen isla dira.

Prezioen igoerak gastuak handitu zituen arren, Euskalduna Bilbaok eragin hori minimizatzea lortu zuen, jasangarritasunarekin eta eraikin osoan baliabideen erabileraren eraginkortasunarekin hartutako konpromisoari esker. Uraren kasuan kontsumoa -%4,12 jaitsi zen, gasaren kontsumoa -%7,93 eta elektrizitatearena -%4,08.

2023ko emaitzen txostenak barne hartzen du IKERFEL enpresak publikoaren, bertaratuen, bezeroen eta enpresa promotoreen gogobetetze indizeari buruz egindako galdeketaren emaitza. Inkesta horrek ondorioztatzen du MICEren eta kultura eta ikuskizunen esparruko batez besteko puntuazioa 5etik 4,5ekoa dela. Euskalduna Bilbaon kongresu-motako ekitaldi bat kontratatzen dutenen balorazio datua 4,39koa da, eta 4,15ekoa kultura ekitaldien antolatzaileen kasuan. Bestalde, MICE atalean 4,64koa da puntuazioa bertaratutakoen artean, eta 4,63koa kultura jarduera edo ekitaldiren batera joan zirenen artean. Horrela, 2023an igo egin zen bertaratuen gogobetetze indizea aurreko urtekoarenaren aldean: %3 M&E alorrean eta %1 kulturarenean.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...