2024(e)ko Februaryren 08(a) 12:00

Bizkaiak 28.5 milioi euro bideratuko ditu enpresa eta pertsona ekintzaileentzako laguntzatan, aurreko urtean baino %5,5 gehiago

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak 1,5 milioi eurotan gehitu du Bizkaiko enpresen lehiakortasuna zuzeneko laguntzen bidez bultzatzeko aurrekontua. Bizkaiak programa handizalea aurkeztu du: 51 laguntza, zerbitzu eta funts enpresa-estrategiaren lau arlo estrategiko sustatzeko (ekintzailetza, berrikuntza, nazioartekotzea eta talentua). Ekonomia Sustatzeko Sailak, Beaz-ek, Seed Capital-ek eta Bizkaia Talent-ek parte hartzen dute programan. Gida batean jasotzen dira, modu praktikoan eta errazean, enpresa eta pertsona ekintzaileentzako laguntza horiek. Paperean nahiz formatu digitalean eskura daiteke gida, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Beaz-en webguneetan.

Ainara Basurko enpresei eta ekintzaileei laguntzak aurkezpenean

Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak 28,5 milioi euroko dirulaguntza programa zabala aurkeztu du enpresen lehiakortasun erronketan laguntzeko. Zenbateko hori % 5,5 gehitu da, hau da, aurreko ekitaldian baino 1,5 milioi euro handiagoa da. Informazio hori eman du, goizean Bilbon, Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatuak. Izan ere, sail bereko Joseba Mariezkurrena Ekintzailetza, Talentua eta Lehiakortasuna Bultzatzeko zuzendari nagusiarekin batera, enpresa-estrategiaren lau arlo estrategiko sustatzeko (ekintzailetza, berrikuntza, nazioartekotzea eta talentua erakartzea) laguntzen, zerbitzuen eta funtsen berri eman du.

Bizkaiko Foru Alndundian ekintzaileen eta enpresen ondoan jarraitzen dugu. Epe ertain eta luzera balio erantsi bereizgarria ekarriko duten proiektuetan laguntzen. Aurten 28,5 milioi euro bideratuko ditugu itzuli behar ez diren dirulaguntzetara, enpresen lehiakortasuna eta trantsizio handiak (digitala eta berdea) sustatzeko. Ainara Basurkoren esanetan: Helburua gure ekonomiak lehiakorra izaten jarraitzea da, hau da, abangoardiako industria eta zerbitzu aurreratuak egotea, trantsizio digitalean eta trantsizio berdean ondo kokatzea, eta talentua erakartzeko eta teknologiaren esparruan ekintzailetza berritzailea sortzeko gauza izatea.

Ekintzailetzari laguntzeko berariaz sortu diren 9 programek guztira 4.050.000 euro biltzen dituzte; programa horiek ekintzaileei, mikroETEei, ETEei eta edozein tamainatako enpresei daude zuzenduta. Proiektuaren ibilbide osoa babesten da: hasierako ideiaren definiziotik enpresa abian jarri eta hazi arte.

Bizkaian 2024an enpresa-berrikuntza bultzatzea xede duten 9 laguntzek 21,4 milioi euroko aurrekontua dute. Berrikuntza produktuetan, prozesuetan, kudeaketa eta merkaturatzean izan daiteke. Digitalizazioa ere bereziki lagunduko da eta errepideko garraioaren modernizaziorako ere dirulaguntza programa propioa jaurtiko da. Gainera, berrikuntza moduan, aurten lehen aldiz deskarbonizazioari lotutako programa espezifiko bat aurkeztuko da, enpresetan ad hoc planen definizioa eta erronka horretan aurrera egitea ahalbidetuko dien proiektu zehatzen garapena babestuz.

Nazioartekotzeko programak 2,2 milioi euro ditu, enpresei lagundu ahal izateko merkatu berriak bilatzea xede duten proiektuak garatzen.

Bestalde, talentu kualifikatua eta esperientzia profesionala duten pertsonak erakartzeko asmoz duela hiru urte abian jarri zen programari eutsiko zaio: 400.000 euro.

Joseba Mariezkurrenak gogoratu du puntako unibertsitateetan ikasteko bikaintasun bekak ematen jarraituko dela. Sailak 400.000 euro bideratu ditu xede horretara.

Balio handiko zerbitzuak

Zuzeneko laguntza ekonomikoez gain, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak enpresek oso ondo hartzen dituzten beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu, sailari atxikita dauden erakunde hauen bitartez: BEAZ, Seed Capital eta Bizkaia Talent.

BEAZek balio erantsi handiko zerbitzuak eskainiko ditu ekintzailetza eta enpresa-lehiakortasunaren esparruan hain garrantzitsuak diren berrikuntza, nazioartekotzea, digitalizazioa eta jasangarritasuna jorratzen laguntzeko. BEAZ-ek lehiakortasun palanka guzti hauek garatzeko trebakuntza, aholkularitza, eta informazio zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu. BEAZek kenkari fiskalak aplikatzeko jarduerak kalifikatzeko txostenak ere egiten ditu.

Halaber, Seed Capital foru erakundeak sei inbertsio funts jarriko ditu Bizkaiko enpresen esku: I funtsa, Bi funtsa, FEIS funtsa, BAF funtsa, Start Bizkaia funtsa, eta Konfekoop Bizkaia funtsa. Eta baita Crowdfunding Bizkaia plataforma ere, finantzaketa alternatiboa heltze-fase desberdinetako eta tipologia desberdineko enpresa-proiektuetarako.

Bestalde, Bizkaia Talentek eskainiko dituen zerbitzuak tokiko talentua fidelizatzeari eta talentua erakartzeari lotuta egongo dira.

"Laguntzen gida 2024. Bizkaiko enpresentzako"

51 programa, zerbitzu eta funtsen plana aurkezten da aurten ere, «Laguntzen gida 2024. Bizkaiko enpresentzako» izeneko gidan. Argitalpen hau formatu digitalean irakurri eta/edo jaitsi daiteke www.bizkaia.eus eta www.bizkaia.eus webguneetan; baina paperean ere eskura daiteke. Gidan modu erraz eta praktikoan jasotzen dira laguntzaren edo zerbitzuaren izena, deialdi bakoitzeko eskaera-epeak, eskura daitekeen gehieneko zenbatekoa eta hartzaile izan daitezkeenen gaineko informazioa. Bizkaiko Foru Aldundiaren, BEAZen,  Seed Capitalen eta Bizkaia Talenten webguneetan sartzeko QR kodeak ere baditu, eta horietan, informazio gehiago emateaz gainera aurkeztu beharreko dokumentazioa eta bete beharreko inprimakiak aurki daitezke. Informazio hori eskuratzeko erraztasunak emateko datozen egunetan Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak informazio-kanpaina bat aktibatuko du, informazio hau ahalik eta enpresa eta pertsona gehienengana heldu dadin.

2023ko ekitaldiko balantzea

2023. urtean, eskabidea aurkeztu zuten erakundeen eta pertsonen % 73k eskuratu zuten laguntza. Guztira 997 eskabide aurkeztu ziren, eta horietako 729ri laguntza onartu zitzaien. Onarpen-indize altu honek erakusten du epealdi honetan ezarri diren dirulaguntza ekimenekiko konpromisoa eta ekimen hauen eraginkortasuna.

Aipatzekoa ere 580 enpresa baino gehiagok parte hartu duela BEAZ-ek eskaintzen dituen zerbitzuetan, zenbateko hau urtez urte handiagoa delarik.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...