2024(e)ko otsailaren 05(a) 18:21

Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Enkarterriko udalek 33 milio euro inbertitu dituzte

Ekonomia Sustatzeko Saila

2021tik Eskualdeko Plan Estrategikoa 58 jarduera gauzatzen ari da hainbat esparru erabakigarritan, hala nola ekonomia suspertzea, enplegua, gizarte-kohesioa, hiri-berroneratzea, eta mugikortasuna eta jasangarritasuna

Familia argazkia

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak atzo aurkeztu zuten (astelehena) Eskualdeko Plan Estrategikoaren aurrerapen maila Enkarterriko Talde Eragilean, zeina Mankomunitateak berak eta eskualdeko 11 udalerriek osatzen baitute —Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla—. Planean aurreikusitako jardueren % 100 hasita daude eta 33 milioi euroko inbertsioa dago abian, 2021eko ekainean martxan jarri zenetik.

Enkarterriko Eskualdeko Plan Estrategikoa 2021eko ekainean onetsi zen, eta 65,7 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du guztira. Enkarterriko ekonomia suspertzea eta gizartea indartzea du helburu. Bizkaiko Foru Aldundiak 41,7 milioi euroko ekarpena egin du, eta Eusko Jaurlaritzak, berriz, 24 milioi eurokoa, Lehentasunezko Jarduketa Eremu gisa egindako jarduketen barruan. Plan hori eskualdeko udalekin eta mankomunitatearekin batera diseinatua da, eta eskualdeko gizarte eta enpresa eragileen laguntzarekin kontrastatua, parte hartzeko prozesu bati jarraikiz.

Plan Estrategikoak sei trakzio-proiektu identifikatzen ditu Enkarterri eskualdearen biziberritze sozioekonomikoa bultzatzeko, eta haietako bakoitzean daude multzokatuta aurreikusitako jarduketak. Hauek dira identifikatutako trakzio-proiektuak: barneko eta kanpoko mugikortasuna hobetzea, batez ere trenbide-azpiegitura eta -zerbitzua; aktibo turistikoen eta kulturalen arteko konexioa; hezkuntza- eta lan-mundua integratzea; banda zabala hedatzea landa-eremuak digitalizatzeko; enpresa-espazioak sortzea eta, azkenik, bioekonomia bultzatzea.

Mugikortasuna hobetzeko jarduketen artean, 9,8 milioi euro egikaritu dira metroaren 4. linea hedatzeko eta, ondoren, Alonsotegiraino eramateko, etorkizunera begira C4 linearen (Balmaseda-Bilbo) maiztasuna hobetzeko beharrezko trenbide-azpiegiturak berritzeko, eta, horretaz gainera, BI-630 errepidearen lau zati berritzeko proiektuak idatzi dira, bai eta proiektu horiei dagozkien ingurumen-baimenak ere. Mugikortasunarekin loturiko jarduera gehiago ere jarri dira abian eskualdean, hala nola Traslaviñako biribilgunea, zirkulazio-fluxu seguruagoa erraztuko duten Kadaguako tunelak egokitu eta modernizatzeko, edo Kadagua ibaiaren gainean oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabide bat eraikitzeko proiektua idaztea, Alonsotegiko Arbuio auzoan.

Bestalde, kultura- eta turismo-jarduerekin lotutako jardueren artean, 6,4 milioi euro egikaritu dira. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, azpiegiturak, zerbitzu digitalak eta mugikortasun jasangarria hobetzeko jarduketak, Enkarterri eskualdea helmuga turistiko gisa posizionatzeko (esate baterako, autokarabanen aparkalekua, errealitate birtuala, plataforma digitala, bizikleta elektrikoak eta haiek kargatzeko puntuak...). Ildo horretan bertan, azpimarratzeko moduko hainbat jarduera egin dira, hala nola sormen-arteak garatzeko aukera-gune bat sortu da La Guata lantegian (Zalla), hobekuntzak egin dira La Encartada Fabrika Museoan eta Karpin Faunan, eta kirolarekin eta musikarekin loturiko ekitaldiak antolatu dira turismoa sustatzeko.

Lan- eta hezkuntza-munduari dagokionez, 3 milioi euro egikaritu dira. San Viator eta Maristen ikastetxeetan eskualdeko ikasle, ekintzaile, enpresa eta erakundeentzako gela tekniko ireki egin dira, eta, horretaz gainera, eskola-mugikortasuneko arazo bati soluzioa topatu zaio 2023an, Enkarterriko tokirik urrunenetan bizi diren Batxilergoko ikasleekin pentsaturik. Ildo beretik, eskualdean IKTetan espezializatutako LHko ikastetxe publiko bat ezartzeko urratsak egiten ari dira.

Landaguneak digitalizatzearekin lotutako jarduketek ere aurrera egin dute. Hala, 8 udalerritako 664 etxebizitzatara eraman da banda zabala eta 5G banda zabala hedatzeko zerbitzua garatu da eskualdeko 11 udalerrietan, euskal administrazio publikoek datuak hartzeko probak egiteko droneen laborategi gisa erabil dezaten (IHOBE, URA, udalak...). Hala, funtzionalitate berriak gehitzeko aukera eskaintzen zaie enpresa pribatuei eta partikularrei. Planaren indarraldi honetako inbertsioa 4,6 milioi eurotik gorakoa da.

Azkenik, 9 milioiko aurrekontu-egikaritzearekin, Zallan lurzoru bat erosi da, enpresa berriak kokatzeko Elkartegi bat eraikitzeko. Han, 14 espazio modulagarri izango dira, eta aurreikusten da 2024an hasiko dela eraikitzen. Altzarigintzako pabiloi zahar bat ere erosi da Gueñesen, eta zaharberritzen ari dira, Bioekonomiako HUB bat ipintzeko bertan. Bi jarduera horiek Enkarterriko industria, ekintzailetza eta jarduera eraldatzaileak sustatzearekin daude lotuta. Bioekonomiaren poloak jarduera-eragile gisa jardun nahi du Enkarterrin, hiru jarduera-eremutan oinarrituta: batetik, industria-proiektuak erakartzea; bigarrenik, ekintzailetza eta prestakuntza; eta, hirugarrenik, bioekonomia dinamizatzea biomaterialak eta diseinua oinarri harturik. Alor horretan, bioekonomiako ideien eta proiektuen lehiaketa egin da Enkarterrin 2023an, eta garapen-fasean dauden 19 proiektuetatik 7 aukeratu dira.

Eskualdeko Plan Estrategikoan definitutako ekintza horiekin guztiekin eta etorkizunean definituko diren beste batzuekin, udalerrietan identifikatutako arazo komunei soluzioa topatzeko lan egingo da: eskualdeko baliabideei balio erantsia emango dieten industria eta jarduera eraldatzaileak bultzatzea; turismoa eta kultura dinamizatzea aukera-sektore gisa, eta eskualdearen jasangarritasunaren aldeko apustua egitea; kolektibo kalteberak gizarteratzeko eta laneratzeko lan egitea; eremu hondatuak berroneratzea; enpresa-espazio berriak aktibatzea; edo konexioak indartzea, dela Enkarterri barrukoak, dela Bizkaiko Lurralde Historikoko gainerako tokien artekoak.

Proiektu estrategikoon garrantzia dela eta, inplikatutako erakundeek (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Enkarterriko udalak) berretsi dute konprometiturik jarraitzen dutela haien garapena bultzatzeko, eta adierazi dute izapideak arinduko dituztela bakoitzak bere eskumen-esparruan definitutako jarduerak abiarazi daitezen.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...