2024(e)ko Februaryren 09(a) 11:30

Bizkaiko suhiltzaileen flotak lehen bi ibilgailu % 100 elektriko eta basorako autoponpa berria jarri ditu zerbitzuan

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Jasangarritasunaren aldeko konpromisoaren eta apustuaren isla, Bizkaiko Foru Aldundiak suhiltzaileen foru zerbitzurako lehen bi ibilgailu % 100 elektrikoak erosi ditu; ibilgailuok langileak garraiatzeko eta kudeaketa-lanak egiteko erabiliko dira. Basorako kamioi berria ere oraintsu jarri da zerbitzuan; guztirako 4x4 trakzioa, hiru lagunentzako kabina eta 4.000 litroko edukiera erabilgarria ditu; litro horietatik 500 berariaz autobabes-sistemarako gordetzen dira. Azken belaunaldiko ibilgailu berri hauek erosteko milioi erdi eurotik gorako inbertsioa egin behar izan da eta foru erakundeak Bizkaiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko flota berritzen jarraitzen du.

Ager Izagirre eta Isusko Mendizabal autobonba kamioiarekin eta auto elektrikoekin

Bizkaiko Foru Aldundiaren Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuak (PSSZ) bere flotan sartu berri ditu lehen bi ibilgailu % 100 elektrikoak. Foru zerbitzuko suhiltzaileek ibilgailu horiek langileak garraiatzeko eta kudeaketa-lanak egiteko erabiliko dituzte. Ibilgailuak Uriosteko eta Iurretako parkeetarako izango dira.  Erosketa hau Aldundiak jasangarritasunaren alde hartutako konpromisoaren eta egindako apustuaren isla da eta, gainera, aurten antzeko ezaugarriak dituzten beste bi auto elektriko ere erosiko dira. Izan ere, Bizkaiko PSSZk abian jarritako 2022-24 Garapen Jasangarriko Planean jasotako ekintzetako bat da, eta, honenbestez, jasangarritasun plan bat abian jartzen duen Estatuko lehen zerbitzua da.

Era berean, Suhiltzaileen Zerbitzuak jaso berri du azken belaunaldiko kamioi bat, kasu honetan Ezkerraldeko eta Enkarterriko hamar bat udalerriri zerbitzua emateko. Lur orotako basorako autoponpa astuna da, merkatuko azken teknologiak eta autobabeserako sistemak dituena. Foru Erakundeak 1993tik parke horretan jarduten zuena ordezkatzeko erosi du kamioi hau.

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak, Ager Izagirrek,  nabarmendu duenez, ibilgailu hauek indartu egiten dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuak jasangarritasunaren eta modernizazioaren alde duten konpromisoa eta beste urrats bat dira Europan erreferentziazko zerbitzu bihurtzeko helburua lortzeari dagokionez.

Hiru ibilgailu berri hauek erosteko 506.608 euroko inbertsioa egin da.

Segurtasunarekin eta eraginkortasunarekin konprometituta gaude eta gure ontzidian sartu ditugun azken belaunaldiko ibilgailu berri hauek konpromiso horren isla dira, esan du Ager Izagirrek.

Basorako kamioi berriaren ezaugarri teknikoak

Bizkaiko PSSZk jaso berri duen basorako kamioi berriak Uriosteko parketik jardungo du. Unimog U5023 4X4 txasis gaineko basorako autoponpa astuna da, Mercedes-Benz OM934 motorra duena. Lur orotako dituen ezaugarriei esker iristeko zailak diren lekuetara iristen da, baso-suteak gertatu ohi diren lekuetara alegia, eta lurreko laguntza ematen die sua itzaltzeko dispositiboko baso-talde eta suhiltzaileei. Bigarren mailako jarduera gisa landa-inguruneko ezbeharrak neutralizatzen laguntzen du.

Trakzio integraleko ibilgailu berri honek erabiltzaileentzako arrisku handiko egoeretarako arnasteko aire konprimituzko sistema duen hiru pertsonentzako kabina du. Beira-zuntzez indartutako plastikoz egindako zisternaz hornituta dago eta 4.000 litroko edukiera du (500 litro autobabeserako gordetzen dira); presio-ponpa konbinatua minutuko 3.500 litroraino iristen da 10 bar-era eta minutuko 400 litroraino 40 bar-era. 6,3 metroko luzera du, 14.300 kilo pisatzen ditu eta 231 ZPko potentzia du.

Uriosteko suhiltzaileak prestakuntza jasotzen ari dira egunotan eta maniobrak egingo dituzte datozen egunetan martxan jarriko den basorako kamioi berriaren erabilera ezagutzeko.

Abangoardiako segurtasun-elementuak

Aldundiak Bizkaiko suhiltzaileen foru zerbitzurako erosi duen basorako autoponpa astun berriak suhiltzaileen segurtasuna bermatzeko babes-elementu aurreratuak ditu.

Iraulietarako babesteko kanpoko egitura du, eta iraultzeko arriskua dagoela ohartarazteko sistema bat du, kabinako pantaila batetik seinale akustikoak eta ikusizko abisuak emititzen dituena. Gainera, suaren aurkako errezelak ditu muturreko eta ustekabeko egoeretan isolamendu termikoa lortzeko, hala nola, balizko harrapaketa batean, eta baita ihinztagailuetatik ura botatzen duen autobabes-sistema bat ere, sua gertatuz gero kabina eta ibilgailuaren baxuak babestuz. Ura zisternako konpartimentu esklusibo batetik ateratzen da eta kabinan eta ponparen panelean aginte irisgarriak dituen elektro-ponpa batek bultzatzen du. Sistema termikoaren erantzun-denbora 20 segundo baino gutxiagokoa da eta gutxienez bost minutuko babesa eskaintzen du (bi zirkuituen erabilera konbinatuan).

Urtea amaitu baino lehen Bizkaiko Foru Aldundiak ezaugarri bereko beste bi basorako autoponpa jarriko ditu suhiltzaile zerbitzuaren eskuetan. Gainera, 2025erako erosi nahi duenarekin, foru erakundeak berritu egingo du PSSZko  basorako kamioien flota osoa.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...