2024(e)ko urtarrilaren 26(a) 12:10

“Gurean zeurea. Vive lo que somos” Bizkaiko kultura-ondarera hurbiltzeko 2024ko programazioa

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

2024ko programazioan 150 kultur jarduera baino gehiago, aldi baterako hamar erakusketa berri baino gehiago, zazpi programa berezi eta zazpi argitalpen berri izango dira. Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako sei museok, bi aretok eta lau enklabek osatuko dute 2024ko programazioa: Arkeologia Museoa (Bilbo), Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo), Euskararen Etxea, La Encartada Fabrika-Museoa, Museo del Txakoli-Txakolingunea, El Pobal burdinola, Ondare Aretoa, Rekalde Aretoa, Santimamiñe, Europako Herrien Parkea, Muñatones gaztelua eta Omako basoa. Eskaintza oso horri Foru Jauregia ezagutzeko bisitak gehitu behar zaizkio. Programazio osoa duen katalogoa www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean deskargatu daiteke.

Bizkaiko museoen urteko jardueren programazioaren aurkezpena

Leixuri Arrizabalagak,  Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, foru museoetan, aretoetan eta interes historikoko lekuetan 2024rako diseinatutako kultur eskaintzaren berri eman du. Aurkezpenean berarekin egon dira foru museo eta aretoetako zuzendariak, Asier Madarieta BizkaiKOAko zuzendari gerentea eta Begoña de Ibarra, Kulturako zuzendari nagusia.

Aurten programazioa "Gurean zeurea. Vive lo que somos" lelopean antolatu da. Diputatuak azaldu duenez, Bizkaiko Foru Aldundiarentzat derrigorrezkoa da gune kultural honeek bizirik mantenidutea. Aldundiaren museoak, aretoak eta guneak gure historiaren benetako jagoleak dira, gizarte moduan definiduten  gaituan ondarearen zaindariak. Leixuri Arrizabalagak gaineratu duenez Museo honeek bizirik manteniduten badoguz, gure iragana jagon ez eze, ezagutzak eta ulermenak aberastuten daben etorkizuna eregiten dogu. Horregaitik jende guztia kultura-zeharkaldi hau gugaz batera egitera gonbidatuten dot, espazio honeek eskainduten deuskuezan esperientziez gozatera, eta lurraldearen kulturea gure eguneroko bizitzetan errotuta dagoan  gure geure gauza moduan sentidutera.

Foru guneen programazioak aldi baterako 16 erakusketa berri eskainiko ditu aurten, gure kulturaren eta ondarearen inguruan  antolatu direnak. Arkeologi Museoak "Neandertales. La Historia de la otra humanidad en los Pirineos Occidental" eskainiko du; bere Piezaz Pieza programaz gain, non bere bildumako piezak erakutsiko dituen,"La pieza Invitada: La Esfinge del Teatro de Mérida. PVRO TEATRO" aurkeztuko du Oiassoko Erromatar Museoaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren lankidetzarekin. Arrantzaleen Museoak "Bermeo. Portu Zaharra 1880-2024" aurkeztuko du; Euskal Herria Museoak aldi baterako hiru erakusketa izango ditu:"Todo mejora con la alimentación ecológica-Eko Lurra"; "Arturo Acebal Idigoras. Entre Euskadi y Argentina"; eta Sonia Ruedaren "Hitz politak". La Encartada Fabrika-Museoak bi aldi baterako erakusketa ditu programatuta: "Paisajes desvanecidos en el aire"; eta  "De la Cámara a la aguja", Euskal Museoak ekoizten duena.  Bakion Museo del Txakoli-Txakolinguneak urtean zehar lau erakusketa antolatuko ditu: "Txakomic"; "Mairin Mitchell: Euskaldunen Kronista Irlandarra"; "Bakioko Margozaleak" eta "Txakolina". El Pobaleko burdinolak "Señales del tiempo. Burdinaz forjatutako haize-orratzak" erakutsiko du Euskal Museoak utzitako haize-orratz bilduma batetik abiatuta. El Pobaletik gertu, Muñatones gaztelua dago; bertan erakusketa-unitate berri bat egongo da, ustez Abraham Cresques Mallorcako XIV. mendeko geografo eta kartografoak egin zuen mapamundi bat. Bilbon, Ondare Aretoak bi erakusketa izango ditu: "Clemente & Jesús Arraiz"; eta "D, Abraira". Gainera, Rekalde Aretoak Juan Carlos Eguillorren atzera begirakoa erakutsiko du.

Adin guztietako ikusleei zuzendutako programa hau osatzeko tailerrak, solasaldiak, bisita gidatuak, hitzaldiak, ibilbideak edo antzezpenak antolatu dira. Urtean zehar 150 jarduera baino gehiago antolatuko dira museo, areto eta foru guneetan. Jarduera guztiek ezaugarri komun bat dute: Bizkaiko kultura-ondarearen hainbat alderdi modu atsegin eta erakargarrian ezagutaraztea.

Aurten zenbait data berezi daude, eta horietan aparteko jarduerak egingo dira: Txakolin Museoa-Txakolingunearen hamargarren urteurrena; El Pobaleko Burdinolaren 20. urteurrena eta Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena.

Gainera, zazpi argitalpen berri aurkeztuko dira museoen eskutik: "Cuaderno n.º 13: Neandertales, La historia de la otra humanidad en los Pirineos occidentales"; "Gure Ondarea ezagutzen: Arrantza atzo eta gaur"; "Bermeo. Portu Zaharra 1880-2024"; "Arturo Acebal Idigoras. Entre Euskadi y Argentina" katalogoa; "El Txakoli"; "Señales del tiempo. Veletas forjadas en hierro."; eta "Cuaderno de campo de Luis Barreiro (1909-1917)".

Museoek eta foru-aretoek publiko orori zuzendutako aisialdi-programa bat eskaintzen dute. Interes historikoa duten museo, areto eta leku guztiek programa garrantzitsua dute,  ikasleentzat zuzenduta.

Urteko katalogoak, era berean, 2024an garatuko diren programa bereziak jasotzen ditu: Ibilbide historikoak oinez edo tren turistikoz, beste modu batean Bizkaiko ondare ezohiko eta ezezagunena ezagutzeko. Plan honetan gazteluak, herrixka gotortuak eta erromatar garaiko  hondakinak batzen dira, edertasun bereziko ingurune batean, hala nola Leako eta Barbadungo arroetan edo Urdaibaiko Erreserban. Bizkaiko Foru Jauregia bisitatzeko programa, edo Ondarearen Europako Jardunaldiak (jardunaldi horietan ehundik gora jarduera kultural garatzen dira urrian Lurralde osoan zehar); La Encartada Moda moda-ekitaldi paregabea da, La Encartada Fabrika-Museoa eszenatoki paregabean egiten dena; Museoen Nazioarteko Egunarekin Bizkaian dauden 40 museo baino gehiagoren museo-aberastasuna ikusarazten da; MusEkintza museoetan egiten den arte eszenikoen jaialdia; eta Ibiltari programa, hainbat kultur gunetan erakusteko prestatutako erakusketa ibiltariak eskaintzen dituena.

2024a askotariko eskaintza batekin iristen da, eta, gainera, museo guztietako erakusketa iraunkorrak ditu.

Omako Basoak bisita libreak eta bisita gidatuak eskaintzen jarraituko du urte osoan. Bi kasuetan beharrezkoa izango da aldez aurretik webgunearen bidez erreserba egitea. Bisita gidatuak larunbatetan izango dira, 11:00etan gaztelaniaz  eta 12:30etan euskaraz.

Bizkaiko Foru Jauregia astelehenetik larunbatera, aldez aurretik erreserbatuta, bisita daitekeen beste gune bat da. Bisitan Jauregiko korridore bereziak eta aretoak zeharkatzen dira eta Foru Erakundeak Bizkairako duen garrantzia ematen da ezagutzera.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...