2024(e)ko urtarrilaren 18(a) 11:45

Aldundiak 7.730.000 euro bideratuko ditu lankidetza-proiektuetara

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Gobernu Kontseiluak onetsi egin du 2024ko ekitaldian garapenerako lankidetzarako eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituen foru-dekretua.

Gobernu Kontseiluak onetsi egin du 2024ko ekitaldian garapenerako lankidetzarako eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituen Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Dekretua, 7.730.000 euroko aurrekontu-zuzkidurarekin.

Dekretu horren bidez, zeina Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak bultzatu baitu, 2024an gizarte-eraldaketarako lankidetza-, sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak egiteko, garapenerako lankidetzan genero-ikuspegia sartzeko eta larrialdietarako eta ekintza humanitarioko ekintzak egiteko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdi publikoa arautzen dira.

Foru-dekretuaren bidez, honako dirulaguntza mota hauek arautzen dira: garapenerako lankidetza-proiektuetarako dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat (II. kapitulua); gizartea eraldatzeko sentsibilizazio- eta/edo gizartea eraldatzeko hezkuntza-proiektuetarako dirulaguntzak (III. kapitulua); herri txirotuetan eta/edo Bizkaian ekintza zehatzak egiteko dirulaguntzak (IV. kapitulua); laguntza teknikoak jatorrian kontratatzea, helburua tokiko erakunde-kideen antolamendua genero-berdintasunaren alde aldatzen laguntzea izanik (V. kapitulua); ekintza humanitariorako eta larrialdietarako laguntzak (VI. kapitulua); urte anitzeko garapenerako lankidetza- eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza-proiektuetarako laguntzak (VII. kapitulua).

Kapitulu honetan jasotako laguntzak eskuratu ditzakete irabazi-asmorik gabeko erakundeek, euren estatutuetan azaltzen bada erakundearen jarduera nagusia garapenerako lankidetzaren arloan gauzatzen dela, EAEko kasuan kasuko erregistroan eratuta eta izena emanda badaude eta egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Bizkaian badute.

Foru-dekretuan xedatutako dirulaguntzak jaso nahi dituzten erakundeek egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute eskabidea, nahitaez, atal guztiak behar bezala beteta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2.a artikuluak ezarritakoaren arabera, eta eskatutako agiri guztiak sartuta (https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera).

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 29n hasi, eta 2024ko martxoaren 14an amaituko da, 13:30ean.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...