2024(e)ko urtarrilaren 18(a) 11:40

Foru Aldundiak aurten 5,2 milioi euroko laguntzarekin sustatuko du berrikuntza eta inbertsio aurreratua Bizkaiko ETEetan

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

5 eta 100 langile artean dituzten Lurraldeko ETEei zuzendutako 2i programaren helburua da balio-proposamena handitzea eta enpresa horien lehia-posizioa hobetzea. Laguntzek besteak beste jarduketa hauek finantzatzen lagunduko dute: produktu edo zerbitzu berrien diseinua edo garapena, negozio-ereduaren eraldaketa, merkatu berrietara irekitzeari begirako berrikuntza, produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko bide berrien sorkuntza eta Europako patenteetarako eskaeren aurkezpena eta tramitazioa. ETEek bi proiekturaino aurkeztu ahal izango dituzte. Aurten, gainera, handitu egin dira dirulaguntza-portzentajeak, enpresa gehiagok berrikuntza-proiektuak gara ditzaten bultzatzeko.

Aurten Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko ETEei 5,2 milioi euroko laguntza emango die euren lehiakortasuna berrikuntza-proiektuen bidez hobetzeari begirako jarduketak gauzatzeko, edozein arlotan (prozesua, produktua, antolaketa, partaidetza, merkatua, jabetzaren babesa...), eta enpresaren negozio-ereduarekin koherenteak diren inpaktu handiko inbertsio aurreratuak garatzeko. 2i programaren barruan kokatutako laguntza horien azken helburua da balio-proposamen hobea eta lehia-posizio abantailatuagoa izaten laguntzea 5 eta 100 langile arteko ETEei.

2i programa laguntza-programa zabal eta irekia da, eta haren sorrerako asmoa da berrikuntzan eta inbertsio elkartuan ardaztutako proiektu ugari erakartzea, Bizkaiko enpresei merkatuan sendotasunez kokatzen laguntzeko. Proiektu ugari jasotzeko nahi horren ondorioz, enpresek 2 proiekturaino aurkeztu ahal izango dituzte. Eta nahi horren eraginez ere, aurten handitu egin dira dirulaguntza-portzentajeak. Enpresa gehiago berrikuntza-proiektuak garatzera animatzea da berritasun horren helburua.

Gainera, bi ezaugarri nabarmendu behar dira laguntza-programa horretan. Batetik, berrikuntza-proiektuen gastuekin batera, diruz lagunduko dira proiektu horiekin lotutako inbertsioak ere, betiere teknologikoki aurreratuak badira. Bestetik, dirulaguntza-programaren beste helburu bat da berrikuntzara erakartzea azken urteetan berrikuntza-proiekturik garatu ez duten enpresak. Hala, ebaluazioan, puntuazio-prima bat emango zaie enpresa horiek aurkeztutako proiektuei.

Laguntza horien xede diren jarduketa konkretuen artean daude, besteak beste, produktu edo zerbitzu berrien diseinua edo garapena edo lehendik daudenak emateko prozesuen hobekuntza nabarmena; negozio-ereduaren eraldaketa; merkatu berrietara irekitzeari begirako berrikuntza eta produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko bide berrien sorkuntza; pertsonen eta ekipoen protagonismoan oinarritutako antolamendu-eraldaketa eta Europako patenteetarako eskaeren aurkezpena eta tramitazioa.

ETE eskatzaileek gutxienez 6.000 euro eta gehienez 120.000 euro jaso ahal izango dituzte proiektu bakoitzeko. Horretarako, aurtengo martxoaren 4tik 22ra bitartean aurkeztu beharko dituzte eskabideak.

2i programa 2017tik dago indarrean, eta urtean 170 bat proiekturi laguntzen die diruz.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...