2023(e)ko abenduaren 13(a) 12:28

Bermeo, Erdi Aroan erakusketa ikusgai Arrantzaleen Museoan: pergamino, ilustrazio eta dokumentuetan barrenako bidaia bat

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiaren Arrantzaleen Museoak Bermeo, Bizkaiko Burua, Erdi Aroan erakusketa aurkezten du. Bermeori buruzko Behe Erdi Aroko dokumentuak izango ditu ikusgai erakusketak, hainbat artxibotatik ekarriak, eta aukera emango digu testuinguru jakin horretan kokatzeko Erdi Aroko Bermeoren alderdi nagusiak. Lehengo aldiz, hiribilduari buruzko dokumentu nagusietariko batzuk ikusi ahal izango dira Bermeon, pergaminoetan aurkeztuta. Horrez gainera, erakusketan izango diren paneletako testu eta irudien bidez, aukera izango da garai hartan Bermeok izan zuen bilakaera historikoa ikusteko eta gure herriaren historian gutxi aztertu den garai baten berri izateko. Erakusketarekin batera, beste jarduera osagarri batzuk egingo dira. Jarduera guztiak doakoak izango dira. 2024ko ekainaren 16ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa.

Bermeo, Bizkaiko Burua, erdi aroan erakusketaren aurkezpena

Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusiak, Aixa Gaztelu Arrantzaleen Museoko zuzendariak, Bitor Uriarte eta Asier Romero komisarioek eta Rober Garay ilustratzaileak aurkeztu dute erakusketa, Arrantzaleen Museoan: XIV., XV. eta XVI. mendeetako dokumentu-sorta da, hiribildua Bizkaiko buru izan zen garaikoa, hau da, gure lurraldeko gune politiko, ekonomiko eta soziala izan zenekoa.

Begoña de Ibarrak azaldu duenez, erakusketa honen antolaketarekin, Arrantzaleen Museoak beste urrats bat eman du gure itsas kultura zaintzeko eta zabaltzeko duen zeregin erabakigarrian. Erakusketa hau eta baita bere katalogoa ere Bizkaiko memoria historikoarekin duen konpromisoaren eta gure tradizio garrantzitsu eta aberatsa bizirik mantentzeko egiten duen ahaleginaren lekuko dira.

Erakusketa horren bitartez, Aldundiaren museoak erakutsi nahi du zer indar zuen garai hartan Bermeok, eta, horretarako, orduko hainbat dokumentu jaso ditu, denak ere balio historiko-artistiko handikoak zalantzarik gabe: testamentuak, auzi-agiriak, botere-gutunak, pribilegioak eta liburu sakramentalak.

Erakusketa honek agerian uzten du badela ondare dokumental garrantzitsu bat, pergaminoetan jasoa, Bermeoko hiribilduari dagokiona.

Bermeo, Bizkaiko Burua, Erdi Aroan

Erdi Aro berantiarreko Bermeoren berri ematen duen erakusketa honetan, eta garai hartako Bermeoren alderdi nagusiak testuinguruan jarri nahirik, Estatuko hainbat artxibategitatik ekarritako dokumentuak bildu dira: Indietako Artxibo Nagusia, Nafarroako Artxibo Nagusia, Simancaseko Artxibo Nagusia, Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa, Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa, Artxibo Historiko Nazionala, Valladolideko Errege Kantzelaritzaren Artxiboa eta Loiolako Santutegia. Kontuan izan behar da bi aldiz geratu dela mozturik Bermeoko agirien historia: 1504. eta 1722. urteetako sute suntsitzaileetan. Udalerriko dokumentazioa galdu egin egin zen bi sute horietan, eta, beraz, erakusketan aurkezten diren idazkiak hiribildukoak ez diren beste artxibo batzuetakoak dira.

Hainbat eratako dokumentuak jaso dira erakusketan, eta badu horrek bere arrazoia: agerian utzi nahi izan da zer indar zuen garai hartan Bermeok, orduko auzi-agiri, testamentu, botere-gutun, pribilegio eta liburu sakramentalen bitartez, denak ere balio historiko-artistiko handiko dokumentuak.

Lehen aldiz aurkezten dira Bermeon, pergamino formatuan, hiribilduari dagozkion dokumentu nagusietariko batzuk, eta, horrela, dokumentu-ondare garrantzitsu horren berri ematen zaie bisitariei. Horrez gainera, erakusketan izango diren paneletako testu eta irudien bidez, aukera izango da garai hartan Bermeok izan zuen bilakaera historikoa ikusteko eta gure herriaren historian gutxi aztertu den garai baten berri izateko.

Jarduerak

Erakusketarekin batera, hainbat jarduera osagarri egingo dira, hala nola hitzaldien ziklo bat, urtarrilaren 18an hasiko dena Bitor Uriarte komisarioaren eskutik: Dokumentazioaren ikuspuntutik Bermeo, Bizkaiko Burua, Erdi Aroan (euskaraz). Hortik aurrera, otsailaren 15ean, hitzaldi bat emango du euskaraz Asier Romerok: Erdi aroko dokumentaziorik gabeko herria?; martxoaren 14an, Isabel Mellének beste bat: Participación de las mujeres en el contexto socio-económico familiar durante la Baja Edad Media; apirilaren 25ean, berriz,Jesús Muñiz eta Asier Romeroren txanda izango da: Santa Maria de la Atalaya: historia de un icono desaparecido, eta, azkenik, maiatzaren 30ean, Rober Garay ilustratzailea izango dugu jendaurrean, Recreación gráfica: una mirada al pasado de Bermeo gaia hizpide hartuta.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...