2023(e)ko abenduaren 12(a) 09:43

“Talentuaren aldeko konpromisoa" programaren barruan STEM talentuaren inguruko hamabi proiektu sortu dira Bizkaian

Ekonomia Sustatzeko Saila

Hogeita hamar enpresa, kluster, unibertsitate, zentro teknologiko eta hainbat erakunde publiko eta pribatuk baino gehiagok osatzen dute "Talentuaren aldeko konpromisoa” proiektua, Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko lehiakortasunaren zutabe moduan STEM talentua sustatzeko duen lankidetza-estrategia.

Talde argazkia "Talentuaren aldeko konpromisoa”aren ekitaldian

Talent-uaren aldeko konpromisoa proiektua 2022tik ari da garatzen Bizkaiko Foru Aldundiaren zuzendaritzapean, hogeita hamar bat erakunde publiko eta pribaturekin batera eta helburua enpresek eskatutako STEM gaitasunen eta lurraldeak duen pertsona kualifikatuen eskaintzaren artean dagoen gapa murriztea da.

Lantaldea gaur bildu da Foru Jauregian lortutakoaren balantzea egiteko, ekimenaren esparruan garatzen hasi diren proiektu zehatzak azaltzeko eta etorkizuneko urratsak ezartzeko. Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, eta Ekonomia Sustatzeko diputatuak, Ainara Basurkok, bere hazkundearen garrantzia nabarmendu dute eta parte hartu duten erakunde guztiak estrategiaren zati aktibo izaten jarraitzera animatu dituzte, proiektuaren lankidetza eta hedapena azpimarratuz.

Garatzen ari diren proiektuak

"Talent-uaren aldeko konpromisoa" ekintzak zehazteko fasean dago jada. Garatzen ari diren dozena bat proiektuk talentuaren kudeaketan eta garapenean oinarritutako ekimen-sorta zabala biltzen dute, berariazko garrantzia teknologian, hezkuntzan eta enpresa-sektorean jarriz. Horrela Bizkaia Talent-ek Talent-uaren Behatokia sortzeko egiten du lan. Behatoki honek Big Data eta hizkuntza naturalaren prozesamendua bezalako teknologia aurreratuak erabiltzen ditu talentuaren beharrak aztertzeko eta iragartzeko. Aldi berean Novia Salcedok STEM prestakuntza duten gazteen motibazioei buruzko azterketa egiten du lan-eskaintzak onartzeko edo baztertzeko, betiere ikastetxeen eta enpresen beharrekin lotuta.

Bizkaia Talent enpresa txiki eta ertainen artean talentuaren kudeaketari buruzko kontzientzia handitzeko proiektu batean ere ari da lanean eta garatzen ari den beste ekimen bat gazteen artean STEM karrerak sustatzea da, arreta berezia emakumezko ikasleengan jarriz. Beste alde batetik Orkestra STEM prestakuntza-eskaintza lan-merkatuaren eskaerekin nola lerrokatzen den ebaluatzeko azterlana egiten ari da.

Prestakuntza espezializatuaren esparruan GAIA trebetasun digitalak hobetzeko huba sortzea aztertzen ari da eta, Iberdrolarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, sare elektriko adimendunetan oinarritutako akademia sustatzen du. Gainera Bizkaia Talenten eta Mondragon Unibertsitatearen arteko programa bateratuak lurraldeko enpresen marka enplegatzailea indartzea du helburu.

Beste ekimen garrantzitsu bat ETEentzako autodiagnostikorako tresna bat garatzea da, kasu honetan talentuaren kudeaketa optimizatzeko helburuarekin. Era berean, place branding estrategien bitartez Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaia Talent-ek Bizkaiaren posizionamendua hobetzen lan egiten dute, lan egiteko eta bizitzeko leku ezin hobea izan dadin. Nazioarteko ikasleak STEM arloetan trebatzera erakartzeko programa espezifiko bat ere diseinatu da, eta lurraldean birkokatzen diren nazioarteko profesionalei laguntzeko gida digital bat garatzen ari da.

Proiektuaren garapena

Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera "Talent-uaren aldeko konpromisoa" programako kide dira Bilboko Udala eta Bilbao Ekintza, hiru euskal unibertsitateak -UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea-, LHko ikastetxeen elkarteak -HETEL eta Ikaslan-, AICE-IZEA, Novia Salcedo Fundazioa, energia-, automobilgintza- (ACICAE), biozientzia- eta osasun-  (Basque Health Cluster) eta ezagutzaren industriako (Gaia) klusterrak, CEBEK, Konfekoop, ASLE, FVEMITP Aero, Velatia. Mondragon Talent, Sener, Telefónica, Innobasque eta BBK.

Proiektua 2022ko maiatzean jarri zen abian, Orkestrak Bizkaiko eta Euskadiko talentuaren egoeraren eta defizitaren diagnostiko zehatza egin zuenean. Azterketa eta diagnostiko horren ondorioz Bizkaiko Foru Aldundiak dei egin zien Bizkaiko unibertsitateei, lanbide-heziketako zentroei, klusterrei eta enpresa nagusiei, Bizkaian talentua erakartzeko eta atxikitzeko egiten ari ziren lanetan inflexio-puntua izango zen ibilbide-orria adosteko.

Lan honek erakunde eta enpresa parte-hartzaileen arteko akordioa ekarri zuen proposatutako helburuetara iristeko konpromisoen dekalogo bat ezartzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak konpromisoa hartu du 2027ra arte 10 milioi euroko inbertsioa egiteko.

Talent-ua, lehiakortasunaren eragilea

Talent-ua Ekonomia Sustatzeko Sailaren ardatz estrategikoetako bat da orain arte bezala aurrerantzean ere Bizkaia industriala eta lehiakorra izan dadin. Aldundiak hainbat tresna erabiltzen ditu talentua horretan eragilea izateko, Basque Talent eta Eusko Jaurlaritzarekin batera: dirulaguntza-programak, zerbitzuak eta ekimenak.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...