2023(e)ko Decemberren 08(a) 10:00

Aldundia eta Bilboko Portua elkarlanean ari dira trafikoaren eta salgaien garraioaren kudeaketa berrikuntzaren bidez hobetzeko

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Bilboko Portu Agintaritzak proiektu pilotu bat jarri du abian, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailarekin elkarlanean, garraiolariei ematen zaien zerbitzua hobetzeko, errepidean instalatuko diren komunikazio-balizen eta garraiolarien beren tresna digitalen artean trukatzen diren datuak bilduz eta aztertuz.

Bilboko Portu Agintaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailarekin elkarlanean, berrikuntzako proiektu pilotu bat jarri du abian, azpiegitura teknologiko bat garatu eta hainbat zerbitzu eman ahal izateko balioko dutenak Bilboko Portuaren eremuan salgaien errepideko garraioa hobetzeko.

Proiektuaren helburu nagusia da irtenbide berritzaile bat ezartzea Bilboko Portu Agintaritzak inplementaturiko plataforma digitalaren bidez (e-puertobilbao), eta gaur egun ibilgailu konexiodunen arloan dauden teknologia aurreratuak aprobetxatzea, abiapuntutzat harturik Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak sustatu duen Bizkaia Connected Corridor (BCC) delakoa. Proiektu horren ardatza zera da: portu-esparrura sartzeko aurreabisuzko zerbitzuak integratzea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren errepide-sarearen koordinazioa hobetzea.

Proiektu berritzaile hau, Bilboko Portu Agintaritzarekin elkarlanean egin duguna, aurrerapen garrantzitsua da, eta bidea markatzen digu errepide- eta portu-azpiegituretarako etorkizun adimentsuago eta konektatuago baterantz. Bizkaia Connected Corridor (BCC) ekimenean teknologia aurreratuak integraturik, kontua ez da bakarrik gure errepideetan efizientzia eta segurtasuna hobetzen ditugula, baizik eta iraunkortasun-estandarrak ere igotzen ari garela. Ahalegin bikoitz horrek agerian uzten du guk berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren alde dugun konpromisoa. Eta, horrez gainera, oinarriak ezartzen ditu gero salgaien trafikoa eta garraioa kudeatzeko sistema adimentsuago bat izateko, harkorragoa eta efizienteagoa, azaldu du Imanol Pradalesek.

Ricardo Barkala Portu Agintaritzako presidenteak adierazi duenez, Bilboko Portuko plataforma elektronikoak oraintxe bete ditu hogei urte, eta finkaturik dago Europako portuen artean erreferente gisa. Orain, beraz, ordua da urrats berriak egin eta, egunetik egunera, gero eta portu digitalizatuagoa, bizkorragoa, seguruagoa eta jasangarriagoa izan dezagun, horrek areago laguntzen baitie gure bezeroei lehiakortasuna hobetzen beren produktuak esportatu edo inportatzerako orduan. Aldundiarekin elkarlanean jardunez, urrats berri horietariko bat egingo dugu, horrela berrikuntzaren sustatzaile gisa batera jarduten jarraitu ahal izateko, baina betiere zerbitzu publikoaren aldeko bokazio berarekin. Hala, bada, bidean aurrera egingo dugu helburu modura ditugularik Bizkai bat eta Portu bat gero eta automatizatuagoak. Izan ere, horrek mesede egingo dio gure sare ekonomikoari, bai denboran eta bai dirutan aurreztea dakarren informazioa emanik.

Hona hemen proiektu horren esparruaren barruan ezarri nahi diren funtsezko zerbitzuak:

  1. Bilboko porturako sarbideak gehitzea Bizkaiko Foru Aldundiaren BCC programari atxikitako C-ITS zerbitzuen artean.
  2. Denbora errealeko monitorizazio-sistema bat ezartzea Bilboko porturantz doazen garraiolarientzat. Sistema horri esker, aukera izango da portuko okupazio-maila aurreikusi eta abisuak sortzeko, horrela itxarote-denbora luzeak saihesteko.
  3. Aukera ematea garraiolariei bidean doazela euren sarrera-erregistroa aldatzeko, eta, horri esker, produktibitatea optimizatu eta denbora errealean bidaiaren baldintzetara hobeto egokitzeko.
  4. Bilboko porturako sarrera-tarteen kudeaketa optimizatzen lan egitea, garraiolariei zein zamaketariei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko.

Sistema berri honetan, komunikazio-balizak (RSU) jartzen dira errepidean, eta tresna digitalak eskaintzen zaizkie portuan sartu ohi diren ibilgailuei. Ibilgailuok datuak igorri, eta RSU balizek jaso eta biltzen dituzte; gero, Bizkaiko Foru Aldundiko Aginte Zentroari helarazten zaizkio, hark aztertu eta kudea ditzan eta, hala badagokio, alerta- edo informazio-mezuak sortu ibilgailu guztientzat.

Berrikuntza Bizkaiko errepide-sarean

Proiektu hau, berez, Bizkaiko bide-azpiegituren 2020-2023 urteetarako berrikuntza-planaren barruan kokatzen da, eta, haren bitartez, hainbat erronka sustatzen ari da Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila, zerikusia dutenak digitalizazioarekin eta errepideen arloko erabiltzaileei ematen zaien zerbitzua hobetzearekin.

Planaren proiektuetariko bat da, hain zuzen ere, Bizkaia Connected Corridor (BCC) deiturikoa: ekimen publiko-pribatu bat, era guztietako teknologiak saiatu, probatu eta eta baliozkotzeko eratua, betiere mugikortasun kooperatibo, konektatu eta autonomoarekin nahiz azpiegitura adimendun eta digitalekin loturik, egiazko gertaleku batean (foru-sareko errepideetan).

BCC korridorearen esparruan, Bizkaiko Foru Aldundiaren asmoa da teknologia bat ezartzea aukera emango duena elkarrekin komunika daitezen ibilgailuak eta azpiegituraren kudeatzailea, horrela denbora errealean elkarri bidali ahal izateko trafikoari buruzko datuak eta mezuak nahiz bide-azpiegituran gertatzen diren beste gorabehera batzuei buruzkoak.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...