2023(e)ko abenduaren 05(a) 08:00

Aldundiak Latinoamerikako landa-eremuetako emakume liderren goi-bilera batean parte hartuko du

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Landa-eremuko Emakume Agintarien Nazioarteko II. Goi-bilerak hainbat herrialdetako berrogeita hamarretik gora emakume bilduko ditu Cuscon (Peru)

Teresa Laespada eta Gloria Helfer.

Laespadaren hitzetan: "Haien ahotsa entzun nahi dugu, ezagutu eta sareak ehundu"

Teresa Laespada diputatu nagusiorde eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko  foru-diputatuak Landa-eremuko Emakume Agintarien Nazioarteko II. Goi-bileran parte hartuko du, astelehen eta ostegun bitartean, Peruko Cusco herrian.

Goi-bilera horretara Natxo Rodríguez Bizkaiko Gizarte Kohesioa Sustatzeko zuzendariarekin eta Natividad López de Munain Burgeluko (Araba) alkate eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteko Zuzendaritzako kidearekin joango da.

Landa-eremuetako emakume liderren bigarren goi-bilera honek aipatutako euskal agintarien ordezkaritza izango du, Peruko, Kolonbiako edo Boliviako beste agintari batzuekin batera. Topaketaren leloa honako hau da: «Tokiko emakumeen aurrerapenak eta irismenak beren kudeaketa politikoan».

Laespada diputatuak adierazi duenez, topaketa honetan garrantzitsuena da emakume horien ahotsa entzutea; izan ere, tokiko eremu oso isolatu eta zailetan kargu politikoak eta erantzukizun publikoak betetzen dituzten emakumeak dira, zeinek indarkeria-testuingurua pairatzen baitute emakume politikoak izateagatik. Emakume horiengandik ikasiko dugu, haien errealitatea ezagutuko dugu eta lankidetza-sareak ehunduko ditugu.

Ildo horretan, honako hau zehaztu du: behar-beharrezkoa da leku askotan zer gertatzen den jakitea, zelako egoera zailak bizi dituzten emakume horiek, batez ere toki-eremutik.

Landa-eremuko emakumeak ahalduntzeko proiektu baten barruan kokatu behar da goi-bilera, Zabalketa Elkarteak eta Cáritas Cuscok sustatua eta  Nazioarteko Lankidetzaren Euskal Agentziak (NLEA) kofinantzatua; Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien laguntza ere badu. Gainera, haren helburua da erabaki-esparru desberdinetako tokiko/eskualdeko emakume agintarien arteko interakzioaren  eta esperientzien balioa nabarmentzea, hainbat herrialde eta indigenen herrirekin konektatuta; beraz, Landa Inguruneko Emakumeen Nazioarteko Sarearen jardueren parte ere bada.www.redmujeres.net

Cuscon egongo direla baieztatu dutenen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: Gloria Helfer (Peruko Hezkuntzako ministro ohia), Carolina Trivelli (Peruko Garapen eta Inklusioko ministro ohia), Ruth Luque (Cuscoko eskualdeko Peruko Errepublikako biltzarkidea), Noeli Esmeralda Loayza (Cuscoko eskualdeko gobernadoreordea), Luz Mery Canales (Peruko Icako eskualdeko gobernadoreordea), Jaquelin Jiménez Cuquitapa (Peruko San Sebastianeko alkatea), Clucy Rosmery Laguna (Peruko Espinarreko alkatea), Florinda Torres Rojas (Boliviako Mecapacako Udal Kontzejuko presidentea), Jenny Lucía Rivas (Kolonbiako Juradko alkatea), Andrea Porco (Boliviako Komarapako Udal Kontseiluko presidentea), .Gloria Soto (Funtzionarioak usteltzeko delituetan espezializatuko Cuscoko fiskala) edo María Luisa Vegas (Peruko Mainaseko probintzia-fiskala -emakumearen aurkako delituak eta familia-taldekoak- Richard Daniel Alarcón Cuscoko artzapezpikuak ere parte hartuko du.

LEHENENGO GOI-BILERA

Bigarren goi-bilera honek jarraipena ematen dio iazko martxoan egin zen lehenengoari, Zabalketak eta Cáritas Cuscok eta Chuquibambillak sustatuta,aipatutako erakundeen laguntzarekin. Goi-bilera horretan 50 bat emakume kargu publikodun bildu ziren, emakumeok landa-eremuko 20.000 emakume ordezkatzen zituzten,12 lurrraldetakoak eta Kolonbia, Bolivia, Peru eta Espainiako hainbat erakundetakoak. Goi-bilera amaitzean, parte-hartzaileek "Cuscoko Adierazpena" sinatu zuten.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...