2023(e)ko Decemberren 04(a) 10:47

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak KONFEKOOP Seed Bizkaia funtsa abiarazi dute

Ekonomia Sustatzeko Saila

Hasierako kapitala 2.000.000 euro da Bizkaian kooperatiben balio ekonomikoa eta soziala bultzatzeko helburu nagusiarekin. Funtsak partaidetza-maileguen bidez funtzionatuko du. Maileguok KONFEKOOP-ek eta Seed Capital-ek hautatu eta aztertuko dituzte, hurrenez hurren. Proiektu bakoitzeko 125.000 euroko batez besteko tiketa zenbatetsi da, 7 urteko eta 2 urteko gabealdiko maileguekin; gainera, finantza-baldintza onuragarriak eskainiko dira, abal edo bermerik eskatu gabe.

Ainara Basurko eta Rosa Ibarra

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak KONFEKOOP Seed Bizkaia abiarazi dute Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatuak eta Rosa Lavín Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidenteak Bizkaian egoitza duten kooperatibei zuzendutako partaidetza-maileguen funts berritzaile horren xehetasunak jakinarazi dituzte, zeina Seed Bizkaiaren bidez bideratuko den.

Funtsak partaidetza-maileguen bidez funtzionatuko du. Maileguok Konfekoop-ek hautatuko ditu, eta Seed Capital-ek aztertuko. Proiektu bakoitzeko 125.000 euroko batez besteko tiketa zenbatetsi da, 7 urteko eta 2 urteko gabealdiko maileguekin, eta finantza-baldintza onuragarriak eskainiko dira, abal edo bermerik eskatu gabe.

2 milioi euroko hasierako kapitala

Ofizialki urrian abiarazita, KONFEKOOP Seed Bizkaiak dagoeneko badu Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren onarpena. Haren helburu nagusia, berriz, Bizkaian kooperatiben balio ekonomikoa eta soziala sustatzea da. Hasierako kapitala 2.000.000 euro da; kopuru horretatik 1.500.000 euro KONFEKOOP-enak dira, eta 500.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiarenak. Datozen hiru urteetan 16 eragiketa inguru egitea espero da, eta zuzeneko 64 lanpostu sortuko dira gutxienez.

KONFEKOOP Seed Bizkaiarekin, estandar berri bat ezartzen ari gara kooperatibei emaniko laguntzan. Aberastasunaren sorrerari begiratzeaz gainera, aberastasun hori Bizkaiko bizi-kalitatea eta gizarte-sarea hobetzeko nola erabil daitekeen ere aztertzen dugu. Funtsak ekonomiaren eta gizartearen arteko oreka adierazten du. Gure kooperatibetan lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatzearekin batera, komunitatean gizarte-aldaketa positiboa sortzeko gaitasuna ere indartzen dugu , azpimarratu du Ainara Basurko Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Saileko diputatuak.

KONFEKOOPentzat garrantzitsua da Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmen hori egitea. Horri esker, gure enpresa kooperatiboek, funtsak emango dien onura baliatu, eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitu ahalko dute, eta inbertsio berriei ekin, proiektuak zabaldu, hazi, internazionalizazio-prozesuetan abiatu. Azken batean, gure enpresek aukera izango dute eraldaketa digital, ekologiko eta sozialen buruan kokatzeko, adierazi du Rosa Lavín Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidenteak. Gure arteko lankidetza faktore erabakigarria da kooperatibak enpresa legez gara daitezen, eta lehiarako abantaila ere bada. Beraz, argi dago lankidetza hori erabakigarria dela Bizkaiko gizartearen eta ekonomiaren garapenerako. Eredu kooperatiboa sustatzen jarraitzea eta, azken batean, Euskadiko enpresa-sarea onera ekartzen laguntzea ere, lehentasuna da KONFEKOOPentzat, gaineratu du Lavinek.

Seed Capital Bizkaiari buruz

1989an sortu zen Seed Capital Bizkaia, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailari lotutako foru-sozietate publiko gisa, eta funtsezko zeregina du Bizkaiko enpresa-sarearen berrikuntzan, gizarte-eraginean eta sendotzean oinarritutako finantzaketa-tresnen kudeaketan.

Inbertsio-funtsen eta -produktuen portfolio zabala eskaintzen du, enpresek etapa desberdinetan dituzten beharrak asetzeko. I Funtsak enpresa berritzaile sortu berriak edo lehen etapetan daudenak bultzatzen ditu, 450.000 eurora arteko inbertsioekin; BI Funtsak, berriz, tamaina txiki eta ertaineko enpresak sendotzen ditu, milioi 1 eurora arteko inbertsioekin. BAF Funtsak enpresa-inbertsiorako ekimen esanguratsuak babesten ditu Bizkaian, eta Start Bizkaia enpresei orientazioa ematen die hasierako faseetan, 100.000 euro arteko partaidetza-maileguekin. Gainera, EGEF funtsa (ekintzailetzarako eta gizarte-eraginerako funtsa) gizarte-eragina duten proiektuak babesten ditu, 600.000 eurora arte eta zerbitzu gehigarriak eskainiz.

2022an, Seed Capital Bizkaiak 3,9 milioi euro baino gehiago inbertitu zituen lurraldeko enpresa-proiektuetan, eta 84 proiekturi lagundu zien bere funts eta programen bidez.

KONFEKOOPen inguruan

KONFEKOOP Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa da, eta sektore guztietako 1.400 enpresa kooperatiba biltzen ditu. Milioi eta erdi bazkide izanik, zuzeneko 60.000 lanpostu baino gehiago sortzen ditu eta 11.100 milioi euroko fakturazioa du.

KONFEKOOPek gizarte- eta enpresa-eredu arrakastatsuak garapen iraunkorraren alde egiten duen edonor inspiratu eta gida dezan lan egiten du, enpresa lehiakor batetik. Euskadiko milaka pertsona ordezkatzen ditu, beren kooperatiba-enpresen bidez gizarte gizatiarrago eta bidezkoago bat eraikitzeko konpromisoa hartu dutenak.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...