2023(e)ko Decemberren 01(a) 09:53

Bizkaiko Foru Aldundiak, Jon Enbeitak euskal kulturgintzan egindako ibilbidea saritu du 2023ko Lauaxeta Sarietan

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta Ohorezko Saria Jon Enbeitari eman dio, euskal kulturgintzan egindako ibilbideagatik. XIX. edizio honetan Ikus-entzunezkoen kategoriako Lauaxeta saria Oier Plazak jaso du. Poesiako Lauaxeta Sariei dagokienez, 35 urtetik gorakoen kategorian Angel Erro izan da saritua, eta 35 urtetik beherakoen kategorian, berriz, Libe Goitia.

Lauaxeta sariak 2023

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, eta Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatuak, Leixuri Arrizabalagak, 2023ko Lauaxeta Sariak banatu dituzte gaur Bizkaiko Foru Jauregian egin den ekitaldian. Lauaxeta Ohorezko Sariaren helburua bereziki Bizkaian eta oro har munduan euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko egindako ekarpenagatik nabarmendu diren pertsonak edo taldeak jendaurrean aitortzea da, merezimendu handiko jarduera horiek sarituz eta hedatuz, ahal den neurrian gizartea euskara sustatzeko lan horretara erakartzeko pizgarri izan daitezen.

Bizkaiko ahaldun nagusiak Bizkaiko Foru Aldundiak euskara eta bere nortasun kulturala indartzeko duen konpromisoa azpimarratu du. Egun garrantzitsua da Foru Aldundiarentzat, euskara indartzeko konpromisoa duen erakundea garelako. Etxanobek nabarmendu duenez, nortasun propioa duen eta bere kultura-ondareaz eta hizkuntzaz harro dagoen gizarte hau eraikitzeko egin duzuen ekarpenaren aitortza egitea da sari honen asmoa, eta hala jasotzea espero dut. Lauaxeta Sariak horixe dira; jasotako ondarea indartzeko eta transmititzeko konpromisoaren aitorpena. Gure euskara.

Etxanobek, halaber, euskarara hurbiltzeko deia egin dio gizarteari, pertsona guztiei, jatorria edozein dela ere. Guztioi dagokigu ahalegin horretan laguntzea. Lauaxeta bezalakoen ereduari jarraitzea; euskararen, kulturaren eta hezkuntzaren aldeko konpromisoaren adibide bikaina, gaineratu du.

Hemeretzigarren edizio honetan Jon Enbeitak jaso du 2023ko Lauaxeta Ohorezko Saria,  bertsolari, idazle eta baita kantari legez ere egindako ekarpen aberatsagatik.

Beste alde batetik, Libe Goitiak eta Angel Errok Poesiako Lauaxeta Saria jaso dute, euskarazko poesia sustatzeko eta zabaltzeko ematen dena.

Poesiako Lauaxeta Saria, 35 urtetik beherakoen kategorian, Libe Goitiak jaso du,                 'Fast Fatum' poema-bildumagatik. Epaimahaiak nabarmendu duenaren arabera,                 lehen liburua heltzen den askotan helburuak berak lausotu egiten du obra bera; alegia, lehenengo liburua argitaratzea bihurtzen da xede nagusi eta bigarren mailan geratu ohi da liburuak barnean dakarrena. Ez da hori Libe Goitia Artetxeren Fast Fatum lanaren kasua; izan ere, idazleak une oro argi dauka zer den esan, kontatu eta iradoki gura duena, lehenengo liburua izanagatik ere. Apurka-apurka idatzi ahala gardentzen doan ardatz baten bi aldeetan aurki daitezke surrealismoaren arrastoa eta egunerokoaren iruditeria; Nietzsche eta Hölderlin daude alde batean, eta Sufjan Stevens eta Lorde musikariak bestean; tradizioa eta adierazpide garaikideak ere bai. Dena modu antolatuan nahasi du idazleak edo, bestela esanda, nahasia modu ordenatuan erakutsi du. Borondatezko ekintza izan da bere kasuan: obra garatu du eta gero ondu du liburua.

35 urtetik gorakoen kategorian Angel Errok 'Poema liburu bat —irakurtzeko jarraibideak—' poema-bildumagatik jaso du poesia saria. Epaimahaiak azpimarratu duenez,                    zehazki hamazazpi urte igaro dira Angel Errok azken poema-liburua argitaratu zuenetik (Gorputzeko humoreak, 2005) eta hogei lehenengotik (Eta harkadian ni, 2002). Orduan, hasiera-hasieratik oso identifikagarria zen ahotsa eraiki zuen eta jarraipena baino ez dio eman ia bi hamarkada geroago: hemen dira ohiko idazkera landua, lumaren fina, patxada, zehaztasuna eta poesiaren edertasuna, azken batean. Maitasuna edo maitasunak, alegia, norbaiten edo zerbaiten alderako atxikimendua duen joera edo sentimena, nabarmentzen da edo dira liburuko gaien artean, baina bereziki azpimarratzekoa da amarekin bizi eta erakusten duena. Poesia irakurtzeko jarraibide esplizituak espero dituenak ez ditu liburuan hala-hala aurkituko; bai, aurkituko ditu, ordea, idazle honen lana irakurri ahala, Angel Erroren edozein liburu delako poesia maite duenarentzat jarraibide bat.

Oier Plazak 'Memoria Lurperatuta' dokumentalagatik jaso du Bizkaiko Foru Aldundiak banatzen duen Ikus-entzunezkoen Saria. Epaimahaikideek nabarmendu dutenez, Erorien Haranean hilobiratuta dauden euskal jatorrizko 1.234 lagunen familiarren ezintasunarekin bat egiteko bidea ematen du Memoria Lurperatuta dokumentalak. Ikus-entzuleok eskutik helduta eramaten gaitu deshobiratze-prozesu konplexuaren bitartez. Bide luze horretan senitartekoek oztopoak baino ez dituzte topatu. Gainera, dokumentalak ongi adierazten duen moduan, gaur da eguna —oraindik ere eta errekurtsoak tarteko— non beraien nahia ez duten lortu, nahiz eta laguntza profesionala eta instituzionala izan, Gogora Institutuarena, edota, nazioarteko begiraleek lagunduta, Pako Etxeberria forentsearena eta bere taldearena. Egoera hunkigarria bai, baina, aldi berean, itxaropentsua deskribatzen du dokumentalak. Gazteen belaunaldiak ere protagonismoa du euren konpromiso argiarekin. Agertzen dira bai, familiarrekin batera adierazteko, zailtasunez-zailtasun, hilobiratuak etxera ekartzeko borrokari eutsiko diotela.

Aurtengo edizioko sari banaketara bertaratutakoek ESASen (Emakume Sortzaile Eta Artisten Sarea) emanaldiez gozatu ahal izan dute.

Bizkaiko Foru Jauregian egin den ekitaldian, Bizkaiko gizartearen ordezkaritza zabala izan da.

Lauaxeta Sarien bilakaera

Bizkaian bereziki eta, munduan zehar, oro  har, euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioan egindako ekarpenagatik nabarmendu diren pertsona edo taldeak publikoki saritzea  da Lauaxeta Sarien helburua, eta baita bestetik, poesiaren eta ikus-entzunezkoen arloetan sortutako euskarazko lanak zabaltzea ere.

2012. urtean Lauaxetaren fusilamenduaren 75. urteurrena betetzen zela-eta, aintzatespen hori zabaldu egin zen poesiaren eta memoria historikoari buruzko ikus-entzunezkoen arloetara, egin-eginean ere, arlo horietan aurreko urtean sortutako lanak sustatu eta saritzeko, kategoria bakoitzari dagokion diru-zuzkiduraren bidez.

2017an, halaber, beste etapa bat hasi zen ‘Ohorezko Lauaxeta Saria’ jasotzeko bidea ireki baitzitzaien nazioarte mailan euskara sustatu eta zabaldu eta euskararen izen ona ezagutzera eman zuten bizkaitarrei


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...