2023(e)ko azaroaren 30(a) 12:05

Errenta 22 kanpainako herritarren arretarako zerbitzuaren balorazioa bikainetik hurbil: 8,9 puntu 10etik

Gizarte Ekintzako Saila

Nota hori ia puntu erdi hobea da 21eko Errentaren kanpainan lortutakoa baino. "Telefono bidezko arreta" (9,3) eta "Aurrez aurreko arreta" (9,2) ataletan nabarmen gainditu da zergadunek emandako batez besteko nota, eta bikain eman diote Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Sailak emandako zerbitzuari. Balorazioan gora egin du, halaber, "Arreta telematikoa" atalaren puntuazioak, eta 10etik 8,2 punturaino igo da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Bozeramailea, prentsaurrekoan

Horixe da Ogasun eta Finantza Sailaren Errenta 2022 kanpainako zerbitzuen erabiltzaileen iritzia jasotzeko Bizkaiko Foru Aldundiak egin dituen 8.968 inkesten emaitzen ondorio nagusia. Inkesta horietan argi geratu da zergadunak geroz eta pozago daudela PFEZen aitorpena egiten laguntzeko zerbitzuekin.

Izan ere, Foru Ogasunaren arreta zerbitzuari eman dioten guztirako nota 8,9 izan da (10 gehien), eta horrek erakusten du azken kanpainetan hobera egin dela argi eta garbi, are 2021eko kanpainan ere, orduko nota  8,5 izan baitzen.

Errentaren kanpaina Inkestak Balorazio orokorra
2022 8.968 8,87
2021 11.583 8,55
2020 1.961 6,10
2018 7.536 8,47
2016 9.513 8,36
2014 6.628 8,40
2012 6.050 8,48

Zergadunek jasotako arretari buruzko iritzia emateko erabili duten modua kontuan hartzen bada, telefonoa erabili duten erabiltzaileen batez besteko nota 9,26 izan da, aurrez aurreko arreta jaso duten pertsonena 9,16 eta, azkenik, kanal digitalen bat erabili duten pertsonena 8,19.

Telefono bidezko arreta:  erabiltzaileen %97  pozik daude jasotako arretarekin

Beste era batera esanda, 3 puntu portzentual egin du gora tarte horretan daudenen ehunekoak 2021eko kanpainarekin alderatuta: aurreko kanpainako nota 9,0 izan zen eta 2022koa 9,3. Ondoko taulak erakusten duen bezala, Foru Ogasunera jo duten pertsonen %81 erabat pozik geratu dira; beraz, horien ehunekoa aurreko kanpainakoa baino 6 puntu portzentual handiagoa da. Erabiltzaileen %16 nahiko pozik geratu dira arretarekin eta %1 baino ez dira izan batera edo oso pozik ez daudenak.

Telefono bidezko arreta
  2022 2021 Aldea
Erabat pozik (9-10) %81 %75 +%6
Nahiko pozik (7-8) %16 %20 -%4
Zertxobait pozik (5-6) %2 %3 -%1
Ez dago oso/batere pozik (0-4) %1 %2 -%1
Batez besteko nota 9,3 9,0 +0,3

Datuek erakusten dutenaren arabera, Errenta 2022 kanpainako telefono bidezko arreta ere bikaina izan da; izan ere, erabiltzaileen %3k baino ez dute esan ez daudela batere edo oso pozik. Aurreko kanpainan %5 izan ziren.

Oro har, inkestari erantzun dioten pertsonek esan dute erraz aurkitu dutela errentaren kanpainako telefono bidezko arretarako zenbakia (%96). Kasuen %67tan deiaren helburua errentari buruzko informazioa eskatzea edo galdera bat egitea izan da; gainerako kasuetan (%32) herritarrek PFEZen aitorpena telefonoz aurkezteko deitu dute.

Datu horiek biltzeko, 1.500 elkarrizketa egin dira telefonoz.

Aurrez aurreko arreta:  erabiltzaileen %97 pozik daude jasotako arretarekin

Ondoko taulak erakusten duenez, Bizkaiko Foru Ogasunaren bulegoetara joan diren ia 10 erabiltzailetik 8k esan dute erabat pozik daudela jasotako arretarekin. Beraz, iritzi horretako zergadunen ehunekoa Errenta 21 kanpainakoa baino 13 puntu portzentual handiagoa izan da. Gainera, %19k esan dute nahiko pozik daudela arretarekin, eta %3k baino ez dute esan zerbitzuarekin ez daudela batere pozik edo oso pozik. Pozik egon direnak %97 izan direnez, puntu portzentual bateko gehikuntza egon da Errenta 2021 kanpainarekin alderatuta. Halaber, Foru Ogasunaren bulegoetara joan diren erabiltzaileen batez besteko nota 9,2 izan da. Aurreko urtearekin alderatuta, 0,4 puntuko igoera gertatu da.

Aurrez aurreko arreta
  2022 2021 Aldea
Erabat pozik (9-10) %78 %65 +%13
Nahiko pozik (7-8) % 19 %31 -%12
Zertxobait pozik (5-6)   %2 %3 -%1
Ez dago oso/batere pozik (0-4) %1 %1 %0
BATEZ BESTEKO NOTA 9,2 8,8 +0,4

Telefonoa izan da hitzordua eskatzeko erabili den baliabide nagusia, batez ere 55 urtetik gorakoen artean. Aldiz, gazteenek internet erabili dute batik bat.  Hitzordua lortzeko zailtasuna dela eta, inkestari erantzun diotenen %96k esan dute oso erraza izan dela eskaera egiteko prozedura. Gainera, aipagarria da 10 pertsonatik 8k aurretik ez dutela inoiz Ogasunarekin harremanik izan; halaber, erabiltzaileen %83ren ustez ez da ezer hobetu behar aurrez aurreko zerbitzu honetan.

Guztira 2.000 elkarrizketa pertsonal egin dira Bizkaiko Foru Aldundiaren bulegoetan.

Arreta telematikoa:  erabiltzaileen %83 pozik daude jasotako arretarekin

Iritzi-tarteko honetako herritarren ehunekoa (5etik 4 baino gehiago) 4 puntu portzentual igo da 2021eko kanpainaren aldean (%78). Arreta telematikoarekin erabat pozik (nota: 9 - 10) dauden herritarren ehunekoa ere apur bat hobetu da (6 puntu portzentual), %57 izan baitira. %26 nahiko pozik geratu dira arretarekin eta %6 baino ez dira izan batere edo oso pozik ez daudenak.

Errenta 2022 kanpainan arreta telematikoa jaso dutenen batez besteko nota 8,2 izan da; 2021eko kanpainan 7,8 izan zen.

Arreta telematikoa
  2022 2021 Aldea
Erabat pozik (9-10) %57 %51 +%6
Nahiko pozik (7-8) %26 %28 -%2
Zertxobait pozik (5-6)   %11 %12 -%1
Ez dago oso/batere pozik (0-4)   %6 %9 -%3
Batez besteko nota 8,2 7,8 +0,4

Mota honetako arreta jaso dutenen kopurua  (%6) asko gutxitu da (%3 hain zuzen), eta oso normala da horrelako zerbitzuetan. %4k esan dute web orriaren blokeoa dela kexa nagusia. Beste alde batetik, erabiltzaileen %61 ez dira gauza zer hobetu behar litzatekeen esateko. Horrek esan nahi du pozik daudela jasotako arretarekin.

Guztira 5.468 elkarrizketa egin dira online.

Hamar pertsonatik zortzik aurkezpen digitala aukeratu dute

Zergadunek hiru bide izan dituzte aitorpena aurkezteko: aurrez aurrekoa, telefono bidezkoa eta digitala. Azken hori aukeratu dute gehienek: 10 aurkezpenetik 8.  Telefonoz aitorpenen %15 egin dira eta bulegoetan %5.

Ehuneko horiek Errenta 21 kanpainakoak berak dira. Beraz, aitorpen gehiago aurkeztuta ere, hiru kanal aurreko urteko proportzio beretan erabili dira. Argi eta garbi, herritarrek kanal telematikoen alde egin dute, malguagoak izanik kanpaina osoan zehar erabil daitezke eta. Zergadunek aurkeztutako aitorpenei itzuli beharreko emaitza izan duten 58.168 aitorpen gehitzen zaizkie, eta Foru Ogasunak automatikoki izapidetu ditu, zergadunak ezer egin beharrik izan barik.

  Aitorpenak % % (Ogasuna barne)
Digitala (weba + app-a) 472779 %79,38 %72,32
Telefonoz 90.336 %15,17 %13,82
Aurrez aurre 32.440 %5,45 %4,96
Ogasuna 58.168   %8,90

Errenta 22 kanpainan aitorpena aurkezteko eredu berria finkatu da: zergadun guztiek jasotzen dute aitorpen-zirriborroa eta hiru kanal dauzkate tramiteak egiteko.

Errenta 22 kanpainan PFEZen 653.723 aitorpen aurkeztu dira. 488.588 aitorpenetan emaitza zergadunari dirua itzultzea izan da, guztira 503,8 milioi euro. Gainerakoetan (165.135) zergadunak dirua ordaindu behar izan du, guztira 414 milioi euro. Kanpainaren amaierako saldoa negatiboa izan da Bizkaiko Foru Ogasunarentzat: 89.8 milioi euro.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...