2023(e)ko azaroaren 30(a) 11:50

Bizkaia gizarte- eta ingurumen-inpaktua duen finantzaketaren Europako hiriburu bihurtuko da, ‘Impact Week 2024’ ekimenari esker

Ekonomia Sustatzeko Saila

European Venture Philantropy Association elkarteak lurralde hau aukeratu du kongresu hori egiteko. Kapitala ekonomia jasangarrirako mobilizatzen duten eragile ekonomikoen hitzordu nagusia da, eta Seed Capital foru-sozietate publikoak egiten duen lana aintzatesteko aukeratu dute gure lurraldea. Euskalduna Jauregia izango da biltzarraren egoitza nagusia, datorren urteko azaroan, eta inpaktu-filantropiaren arloko pertsona oso ospetsuak bilduko ditu.

European Venture Philantrophy Association (EVPA) irabazi-asmorik gabeko erakundeak inpaktu-filantropia deritzona sustatzen du, eta Bizkaia aukeratu du bere ‘Impact Week’ kongresuaren hurrengo edizioa egiteko. Ekitaldi horretan, arlo horretako punta-puntako pertsonak bilduko dira, hau da, kapitala ekonomia jasangarria garatzeko mobilizatzen duten eragile ekonomikoen arloko pertsona ospetsuak. EVPAren helburua da oparotasuna eta aurrerapen soziala areagotzea pertsona guztientzat, desberdintasunak eta bidegabekeriak zuzentzea eta planeta zaintzea, eta, kongresua hemen eginda, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailaren mendeko Seed Capital sozietate publikoa egiten ari den lana aintzatetsi nahi du.

"Impact Week" urtean behin egiten den ekimena da, eta aldaketa-eragileak biltzen ditu kapitala mobilizatzeko, benetako gizarte-eraldaketa baterantz aurrera egiteko helburuarekin. Hiru egunez, ekimen horretan, ezagutzera ematen dira benetako aldaketa bultzatzen duten pertsonak, proiektuak eta lekuak, eta, gainera, ekonomia jasangarrirako bidean aurrera egiten, desberdintasunak arintzen eta ikuspegi ekonomiko eta sozialak areagotzen laguntzen duten ideia berriak partekatzen dira. Ildo horretan, pertsonak, kapitala, ezagutza eta datuak biltzen dituen espazioa da, inpaktua katalizatzeko, berritzeko eta eskalatzeko; leku aproposa da aldaketa-sortzaileen sare globalak abangoardiako ideiak aurki ditzan, joera berriak deskubri ditzan eta bazkideekin -lehenagokoak eta berriak- elkarreragin dezan, pertsonengan eta planetan duen inpaktua maximizatzeko.

Datorren urteko edizioa berezia izango da EVPAren hogeigarren urteurrenarekin bat egingo duelako. Azaroaren 25etik 29ra bitartean izango da, eta egoitza nagusia Euskalduna Jauregia izango du, baina beste jarduera, tailer eta topaketa batzuk ere egingo dira Guggenheim Museoan, San Mames estadioan eta Bizkaia Dorrean.

EVPA irabazi-asmorik gabeko erakundea da, Bruselan du egoitza, eta Europan inpaktuko inbertsioa sustatzea du xede. 35 herrialdetako 300 erakunde baino gehiago (fundazioak, gizarte-erakundeak, inpaktu-funtsak, finantza-erakundeak, unibertsitateak, inkubagailuak eta azeleratzaileak) biltzen dituen nazioarteko sare bat da. EVPAk arrisku-filantropia deritzona aplikatzen du. Filantropia horrek arrisku-inbertsioaren arloko printzipioak eta jardunbideak aplikatzen dizkio gizarte-eremuari, ikuspegi estrategiko, neurgarri eta berritzaile batekin, gizarte-inpaktu esanguratsua eta jasangarria lortzeko.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...