2023(e)ko Novemberren 30(a) 11:35

Bizkaiko Foru Aldundiak 80.000 euro bideratuko ditu erlezaintza-jarduera eta haren produktuen merkaturatzea hobetzeko

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Laguntza horiek gastu hauek finantzatzeko erabiliko dira: erlezainei eta erlezainen elkarteei informazioa eta laguntza teknikoa emateak, varroasiaren aurkako borrokak, eztiaren ezaugarri fisiko-kimikoen analisiak egiteak eta erlezaintzaren eta erlezaintzatik datozen produktuen sektorean ikerketa-programak garatzen espezializatutako erakundeekin lankidetzan aritzeak eragindakoak.

Bizkaiko Foru Aldundiak onartu du 80.000 euro bideratzea erlezaintza sustatzeko eta sektore horrek egiten dituen produktuen merkaturatzea hobetzeko laguntzetara. Izan ere, sektorea ekoizpen iraunkorreko eredurik onenetakoa da: ingurunea erabat errespetatzen duen ekoizpena da; polinizazioa errazten du, eta oreka ekologikoari eta biodibertsitateari eusten laguntzen du.

150 erlauntz baino gehiago dituzten erlezainek eta zerga- eta sozietate-egoitza Bizkaian duten eta legez eratuta dauden elkarte sektorialek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek.  Eta dirulaguntzak honako hauek finantzatzeko erabiliko dira:

  • erlezainei eta erlezainen elkarteei informazioa eta laguntza teknikoa ematetik eratorritako gastuak, hala nola erlezaintza-osasunaren arloko laguntzarako edo aholkularitza orokorrerako teknikariak eta espezialistak kontratatzeko, edo prestakuntza-ikastaroak egiteko, besteak beste.
  • Varroasiaren aurkako borroka, tratamendu kimioterapikoen bidez, erlezaintza ekologikoarekin bateragarriak diren tratamenduak aplikatuz edo erlauntzak gainelikatuz eta argizaria berrituz.
  • Eztiaren ezaugarri fisiko-kimikoen analisia egitea.
  • Erlezaintzaren eta erlezaintzako produktuen sektorean ikerketa-programak garatzen espezializatuta dauden erakundeekiko elkarlana.

Laguntza hauetarako eskabideak lehia-konkurrentziaren araubidean banatuko dira, eta datorren abenduaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, eskualdeko nekazaritza-bulegoetan edo herritarrei laguntzeko bulegoetan, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko Abeltzaintza Zerbitzuaren erregistroetan edo Foru Erakundeko erregistro nagusian.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...