2023(e)ko azaroaren 23(a) 12:09

Foru Aldundiak Batuz sisteman sartzera behartuta dauden 94.000 zergadun baino gehiagorentzako laguntzak indartu ditu

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Bizkaiko Foru Ogasunak 94.304 jakinarazpen bidali dizkie 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera Batuzen sartzera behartuta dauden pertsona fisiko eta enpresei. Sistema berri hau mailaka 5 leiho ezberdinetan jarriko da indarrean hurrengo 2 urtetan, enpresa handietatik eta egokitzeko zailtasun gutxien duten zergadunetatik hasita.

Leixuri Arrizabalaga eta Itxaso Berrojalbiz, prentsaurreko irudi batean

Bizkaiko Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du Batuz sistema nahitaez ezartzeko prozesua malgutzen duen Foru Araua. Urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta bertan sisteman sartzeko 5 leihoak zehazten dira. Itxaso Berrojalbizek, Ogasun eta Finantza diputatuak, azpimarratu du Batuz proiektu estrategikoa dela iruzurraren aurkako borrokan eta jarduera ekonomikoak garatzen dituzten zergadunen zerga-betebeharrak betetzean, online fakturazio-prozesu osoa garatu ahal izateko. Hori guztia 60 mila autonomo ingururi eta 30 mila enpresa ingururi modernizazio-prozesu honetan emandako laguntza eta lankidetza ahaztu gabe.

Izan ere, eta ildo beretik, herenegun argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean foru-agindu bat, zeinaren bidez unitate funtzional bat sortu baitugu gure sailean: BATUZ Sistema Behin Betiko Ezartzeko Unitatea. Hala, bada, berariazko talde bat sortu da Foru Ogasunaren barruan, Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiko zuzendariordetzetako kideez osatua, eta arlo horretan jardungo du beren-beregi Batuz sistema behin betiko ezartzen den bitartean. Talde horren bitartez, sendotu egin dugu zergadun-mota desberdinek izango dituzten behar guztietarako laguntza.

Zentzu horretan foru diputatuak adierazi duenez Ogasun eta Finantza Saila Batuz ezartzera behartuta dauden pertsona guztiei egoera berria jakinarazten hasi da. Horretarako guztira 94.293 jakinarazpen bidaltzen ari da telematikoki. Jakinarazpen horietan zergadun guztiei Batuz sisteman sartzeko leiho zehatza aukeratzeko ezarritako irizpideen berri ematen zaie, baita hori behar bezala egiteko eman beharreko urratsen eta Foru Ogasunak bere esku jartzen dituen laguntza-zerbitzuen berri ere.

Sailak agintaldi honetarako dituen lehentasunak aurkeztu nituenean Bizkaiko Batzar Nagusietan azaldu nuenez - jarraitu du -, legealdi honetako gure helburu nagusia zergadun guztiei Batuz sistemara egokitzeko prozesuan laguntzea da. Sartzeko prozesu honetan laguntzeko Foru Aldundiak daten kalkulagailua jartzen du zergadunen eskura eta horren bidez, euren datu partikularrak sartzean, Batuzen zein unetan nahitaez sartu behar diren jakin ahal izango dute.

Itxaso Berrojalbizek azpimarratu duenez, Batuz 2022ko urtarrilaren 1ean martxan jarri zenetik 16.017 pertsona fisikok edo enpresak hartu dute euren borondatez sistema hau.

Behin betiko sartzeko bost leiho

94 milatik gora eskutitz bidali dira, eta haietako 7.447 lehenengo leihoari dagozkio; urtarrilaren 1ean hasten da eta enpresa handiei eta finantzen, aseguruen eta ondarearen arloan eta antzekoetan diharduten beste erakunde batzuei zuzenduta dago. 

36.233 bigarren epeari lotuta daude, hau da, industriako, eraikuntzako eta garraioko enpresa-jarduerak edo jarduera juridikoak edo aseguru-jarduerak egiten dituzten enpresa txiki edo ertainei eta profesional gehienei dagokien epeari.

2025eko urtarrilaren 1ean sartuko dira sisteman behin betiko beste 7.845. Handizkako eta txikizkako merkataritzari, ostalaritzari, altzarien konponketari edo ile-apaindegiei zuzendutakoak dira, halakoak enpresen bidez gauzatzen direnean.

13.729 laugarren leihoan sartu beharko dira, hau da, 2025eko uztailaren 1ean. Leiho honen eremua merkataritza-jarduerak, ostalaritza eta zerbitzu pertsonalak dira, jarduera horiek langile autonomoak egiten dituztenean.

Eta, azkenik, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko dira Batuzen beste 13.022. Hor daude sozietateen gaineko zergatik erabat eta partzialki salbuetsita dauden erakundeak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, profesionalak eta lehen sektoreko, hezkuntzako eta kultura-zerbitzuetako enpresak.

Bien bitartean indarrean jarraitzen du Batuzen borondatezko aplikazio sustatuak, behin betiko ezarpen-data iritsi baino sei hilabete lehenago gutxienez borondatez sartzen diren autonomo, mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainentzat. Izan ere gaurtik abenduaren 15era arte zabalik dago 2024ko lehen seihilekoan Batuzen sartuko dela jakinarazteko epea.

Batuzen noiz hasi behar duten jakin nahi duten guztiek daten kalkulagailua izango dute eskuragarri helbide honetan: www.batuz.eus/implantaciondefinitiva.

Aurrera jarraitzen dute konpentsazio fiskalek

Ogasunak gogorarazten du indarrean jarraitzen dutela Batuzi dagokion leihoa baino lehen sartzen diren zergadunentzako pizgarri fiskalek. % 10eko pizgarri fiskalak PFEZn edo Sozietateen gaineko Zergan 2024. eta/edo 2025. urteetan. Horrez gain, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren edo Sozietateen gaineko Zergaren kuotan sistema berri horretara egokitzeagatiko inbertsioen eta gastuen % 30eko kenkaria ematen da.

Era berean, zergadunei bidalitako gutunean jakinarazten zaie Batuzeko Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburuko datuak betetzean euren autolikidazio nagusien zirriborroak izateko aukera izango dutela.

Ildo horretatik azken berrikuntza da joan den urritik Bizkaiko Foru Ogasunak zergadunen esku jartzen dituela BEZaren, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren, autolikidazioen zirriborroak eta horrek sekulako jauzia eragiten du zergadunari bere aitorpenen zirriborro ahalik eta osoen eta doituenak eskaintzean.

Azken batean, eta Ogasun eta Finantza diputatuak azaldu duen bezala, Batuz sistema aurrerapauso handia izango da funtsezko hiru zutabetan:

  • alde batetik, jarduera ekonomikoak garatzen dituzten zergadunen zerga-betebeharrak betetzeari dagokionez, fakturazio-prozesu osoa online  egin ahal izateko.
  •  bestetik, iruzurraren aurkako borroka indartzea; izan ere, salmenta-faktura guztiak enkriptatutako kode batekin etiketatzean salmenten ezkutaketa
  • eta, azkenik, hirugarrenik, administrazioa modernizatzeko apustu irmoa teknologia berriak eta big data erabiliz.

Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...