2023(e)ko Novemberren 23(a) 12:00

Bizkaiak beste pauso bat eman du baso-suteak itzaltzean helikoptero bat izateko erakundeen arteko hitzarmenean

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak onartu du hitzarmena sinatzea Eusko Jaurlaritzarekin eta Araba eta Gipuzkoako foru-aldundiekin batera aireko baliabide hori alokatzeko, eta konpromisoa hartu du 360.000 euroko inbertsioa egiteko 2024. eta 2025. urteetan.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Eusko Jaurlaritzarekin eta Araba eta Gipuzkoako foru-aldundiekin hitzarmen bat sinatzeko baimena, lau erakundeek elkarrekin aloka dezaten baso-suteak itzaltzeko helikoptero bat. Baimen horrekin batera, Bizkaiko erakundeak konpromisoa hartu du 360.000 euroko inbertsioa egiteko datozen bi urteetako ekitaldietariko bakoitzean.

Aurrekontu-izendapen hori baliatuz, Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta gainerako foru-aldundiek batera finantzatuko dute helikopteroa. Horrek eta Bizkaiak baso-suteetarako larrialdi-planean (INFOBI delakoan) aldez aurretik hartutako neurriek, aukera emango dute klima-aldaketak eragindako berotze globalaren ondorioz gure lurraldean izan litezkeen suteen aurrean erantzuteko gaitasun handiagoa izateko.

Izan ere, aurtengo ekainean aldatu da INFOBI plana, aurrerantzean gertatzekoak diren egoeretara egokitzeko: bero-boladak, lehorte iraunkorrak eta haize handiak. Aldaketa horren barruan, lau ekintza nagusi jaso dira:

  • Baso-suteak aztertzeko zerbitzu bat garatzea, laguntza eman diezaion itzaltze-lanen zuzendaritza teknikoari hala suteen prebentzioan nola suteok itzaltzeko lanetan. Talde horrek plangintza- eta prebentzio-lanak egingo ditu, eta zehaztuko du zein diren lehen-lehenik arreta jarri beharreko eremu kritikoak. Suteak piztuta daudenean, aholku ematen jardungo du suak izan dezakeen portaeraren eta bilakaeraren berri emanez. Halakoetan, talde hori aginte-postu aurreratuan integraturik egongo da, bertatik koordinatzen da-eta sua itzaltzeko lanen antolaketa.
  • Baso-suteen zergatiei buruzko ikerketak hobetzea, talde espezializatu bat sortuz, teknikariek eta baso-agenteek osatua, horrela zehaztasun handiagoz jakiteko zergatik pizten diren suteak. Talde horrek elkarlanean jardungo du Ertzaintzaren ingurumen-arloko ikerketa-zerbitzuekin, suaren jatorrian delitu izan daitekeen zerik baden zehazteko.
  • Bai prebentzio-lanetan eta bai suteak itzaltzeko lanetan erabiltzen diren makina astunen mantentze-lana, eta elementu mekaniko berriak gehitzea.
  • Baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko langileen prestakuntza indartzea, eta simulazioak eta trebakuntza egitea horrela suak itzaltzean gertatzen diren egoeretan baliatuko diren taktikak eta maniobrak garatzeko.

INFOBI

Baso-suteetarako larrialdi-planak ia 600 pertsonez osaturiko lantaldea koordinatzen du, barnean harturik Baso Zerbitzuko teknikariak eta baso-agenteak, Basalan enpresa publikoko langileak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzukoak. INFOBIn ezartzen da zer antolaketa-egitura eta prozedura jarraitu behar diren baso-suteetan, kasuan-kasuan gerta litezkeen arrisku-egoerak kontuan harturik. Horrez gainera, arreta berezia jartzen du prebentzio-neurrietan eta basoen zuhaitz-masen kudeaketa jasangarrian.

Planaren helburuetariko bat da baso-suteen arriskuen analisia egitea, eta, horretarako, hainbat faktore hartzen dira kontuan, hala nola erliebea, landaredia, klima-baldintza kaltegarriak, urtarokotasuna eta gizakiek mendietan egiten dituzten jarduerak. Horrekin batera, baso-sute gehien gertatzen diren eremuak eta garaiak zehazten dira, prebentzio-neurri egokiak diseinatzeko. Larrialdi-planak, era berean, koordinazio-mekanismo batzuk ezartzen ditu, halako larrialdi egoeretan Eusko Jaurlaritzarekin eta beste lurralde batzuekin batera jarduteko.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...