Berriak
2023(e)ko azaroaren 20(a) 17:51
Bizkaiak ‘Gida Bira, gure museoak bertsotan’ ekimena jarriko du abian Euskararen Eguna ospatzeko
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Abenduren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Gida Bira’ ekimena jarri du martxan, zeina Euskararen Etxeak ondu duen, Bizkaiko foru museo eta aretoen parte hartzearekin. Ekimenak Bizkaiko Foru Jauregia, museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza bilduko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat luzatzeko helburuarekin; hain zuzen, abenduaren 1ean, 2an, 3an eta 4an, museo eta aretoetan, bisita gidatuak bertsolarien parte hartzearekin egingo dira. Hala, bertsolariek haien ekarpen oparoa egingo diote gidarien diskurtsoari, bisitarien gozamenerako.
Gida Bira, gure museoak bertsotan
Euskarak munduari begiratzeko aparteko modu bat eskaintzen du, eta oraingoan, begirada hori bertsolarien bidez islatuko da Bizkaiko Foru Jauregian eta foru museo eta aretoetan, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz.
‘Gida Bira’ Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimenaren edizio berria aurkeztu dute Isaac Amezaga Euskara Zuzendari Nagusiak eta Iurdana Acasusok Euskararen Etxeko Zuzendariak Bizkaiko foru museo eta aretoko zuzendariekin batera.
Isaac Amezagak azaldu duenez bertsolariak gidari lanetan arituko dira museo eta aretoetako bisitetan, gure ondareari haien ekarpen oparoa eransteko eta bisitariei gure ondarearen bestelako ikuspegi bat erakusteko asmoz
. Amezagak gaineratu duenez, euskara, gure ondarea eta gure kulturaren adierazpide garrantzitsuenetariko bat batuko ditugu, bisitariei jarduera kultural berezia eskaintzeko, betiere, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko xedearekin
.
Ekimena abenduaren 1ean, 2an, 3an eta 4an ospatuko da Aldundiko hamaika espazio ezberdinetan eta 13 bertsolariek hartuko dute parte. Ibon Ajuriagojeaskoa bertsolariak Bilboko Rekalde Aretoan kokatutako Eduardo Sourrouille artistari buruzko erakusketan parte hartuko du. Asier Galarza Bilboko Arkeologi Museoan izango da. Iker Uriartek eta Janire Arrizabalagak Gernikako Euskal Herria Museo bisitatuko dute. Oihana Bartra eta Miren Amuriza Bilboko Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentroko erakusketa berrituan murgilduko dira. Koldo Gezuragak Bilboko Ondare Aretoan dagoen Zinemarako Arkitekturak Bilbon erakusketari buruzko bertsoak botako ditu. Eneko Abasolo Abarkas bertsolaria Bermeoko Arrantzaleen Museoan izango da. Ander Elortegik Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoa bisitatuko du. Iruri Altzerrekak Muskizko El Pobaleko Burdinola Museoan egingo duten Basotik burdinolara ekimenean parte hartuko du. Aitor Etxebarriazarraga Kortezubiko Santimamiñen izango da. Aissa Intxaustik Bakioko Txakolin Museoa-Txakolingunea bisitatuko du, eta, azkenik, Garazi Navarro Bizkaiko Foru Jauregian barrena ibiliko da bertsotan.
Egitaraua
Abenduaren 1ean hasiko da Gida Bira ekimena, Bilboko Rekalde Aretoan 19:00etan, Ibon Ajuriagojeaskoa bertsolariaren eskutik.
Abenduaren 2an berriz, 12:00etan Euskararen Etxean Oihana Bartra eta Miren Amuriza arituko dira bertso bisita egiten. Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan 12:30ean Iker Uriarte eta Janire Arrizabalaga arituko dira Gida Biran. Egun horretan Bilboko Arkeologi Museoan 18:00etan Asier Galarza izango da bertsotan. Eta Bilboko Ondare Aretoan 19:00etan Koldo Gezuraga arituko da bisitan parte hartzen.
Abenduaren 3an Balmasedako La Encartada fabrika-museoan Ander Elortegi arituko da bertsotan 12:00etan. Egun horretan bertan Muskizeko Pobaleko Burdinolan ere izango da Gida Bira 11:30ean Iruri Altzerrekaren eskutik eta baita abenduaren 3an ere Bermeoko Arrantzaleen Museoan Eneko Abasolo Abarkas izango da bertsotan 12:00ean. Aitor Etxebarriazarraga Kortezubiko Santimamiñen izango da 12:30ean. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen den honetan Txakolin Museoa-Txakolingunean Aissa Itxausti bertsolaria izango da 13:00etan.
Azkenik, abenduaren 4an Bizkaiko Foru Jauregiak Garazi Navarro bertsolariaren eskutik eskainiko du Gida Bira bisita 12:45ean.
Bisita gidatuetan parte hartzeko izena eman beharko da ezinbestez. Horretarako, jarri harremanetan museo eta aretoekin:
Museo eta aretoen kontaktuak:
-
La Encartada Fabrika Museoa (Balmaseda)
- 946 80 07 78, laencartada@bizkaia.eus
-
Pobaleko Burdinola (Muskiz)
- 629 271 516, elpobal@bizkaia.eus
-
Euskal Herria Museoa (Gernika)
- 946 255 451, euskalherriamuseoa@bizkaia.eus
-
Arrantzaleen Museoa (Bermeo)
- 946 881 171, arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus
-
Arkeologi Museoa (Bilbo)
- 944 040 990, arkeologimuseoa@bizkaia.eus
-
Txakoli Museoa-Txakolingunea (Bakio)
- 94 602 85 13 , txakolingunea@bizkaia.eus
-
Santimamiñe (Kortezubi)
- 94 465 16 57, santimamine@bizkaia.eus
-
Euskararen Etxea (Bilbo)
- 94 402 80 81, info@euskararenetxea.eus
-
Ondare Aretoa (Bilbo)
- 94 406 77 37, ondare.aretoa@bizkaia.eus
-
Rekalde Aretoa (Bilbo)
- 94 406 85 32, salarekalde@bizkaia.eus
-
Foru Jauregia (Bilbo)
- 946 083 537 / 673 000 238, bisistak@bizkaia.eus
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...