2023(e)ko Novemberren 17(a) 12:25

Aldundiaren azaroaren 25eko kanpainak ohartarazten du gizartean onartuta dauden egoera batzuk ere indarkeria matxista direla

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

2023ko lehen seihilekoan biktimizazioen multzoa iazko aldi berean baino % 12,6 handiagoa izan da. Moten arabera bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria % 12,8 igo da, familia barrukoa % 4,3 eta sexuala % 28,9. Aurkezpen ekitaldian Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, Teresa Laespadak, eta Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko foru diputatuak, Sonia Pérezek, parte hartu dute.

Teresa Laespada, Elixabete Etxanobe eta Sonia Pérez

"Emakume askeen, eskubide osoak dituztenen, Bizkaia nahi dugu"

Bizkaiko Foru Aldundiak azaroaren 25erako, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, abian jarri duen kanpaina aurkeztu du. Kanpaina honetan, "Hau ere indarkeria matxista da" leloarekin, itxuraz garrantzi gutxiago edo zigor sozial txikiagoa eragiten duten baina emakumeen aurkako erasoa diren egoerak gogorarazten dira.

Foru Jauregiaren aurrean egin den kanpainaren aurkezpen ekitaldian Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, Teresa Laespadak, eta Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko foru diputatuak, Sonia Pérezek, parte hartu dute.

Ahaldun nagusiak adierazi duenez, emakume eta gizon guztiei, nerabeei eta umeei zuzendutako kanpaina da, jokabide jakin batzuk indarkeria matxista ere badirela esateko. Portaera horietatik ezin da harreman osasuntsurik eraiki, eta hori bereziki garrantzitsua da gazteenentzat, eta gizarte hau parekoak diren eta beldurrik ez duten emakume eta gizonez osatuta egotea lortzeko, gaineratu du Etxanobek.

Teresa Laespadak gogorarazi duenez kanpaina honen oinarria gizarte osoarentzat indarkeria matxista egiturazkoa dela azpimarratzea  da, eta maila ekonomiko, kultural eta geografiko guztiei eragiten diela. Desberdintasunetik abiatuta, estereotipoak eta aurreiritziak onartuz, iruzkin, irain edo jazarpenen bidez eskalatzen da, eraso psikologiko eta fisikoetara iritsiz, eta, kasurik muturrekoenetan, hilketara. Ez dira berez gertatzen diren gauzak, eta ez dira garrantzirik gabeko gauzak. Indarkeria matxista da eta horrela salatzen dugu kanpaina honekin, azpimarratu du.

DATUAK

2004. urtetik gaur arte Bizkaian indarkeria matxistaren ondorioz 70 hilketa edo hilketa saiakera izan dira, eta emakumeen aurkako maila desberdineko ia 50.000 eraso erregistratu dira. Emakumeen askatasunaren edo eskubideen aurkako ekintzak izan dira, poliziek erregistratu dituztenak. Biktimizazioen izen teknikoa jasotzen dute.

Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria-kasuetako biktimizazioak 1.237 izan ziren iaz Bizkaian. Familia barruan 568 ekintza burutu ziren. Eta sexu-indarkeria kasuetako biktimizazioak 274 izan ziren.

Iazko guztirako 3.194 biktimizazio  horiek azken 20 urteetako altuenak dira, eta 2023ko bilakaera kezkagarria da. Aurtengo lehen seihilekoan poliziek guztira 1.688 biktimizazio zenbatu dituzte. Bikotekideenak edo bikotekide ohienak 1.237 dira, familia barruko  indarkeriarenak 286 eta sexu-indarkeriaren arlokoak 165.

Aurtengo lehen seihilekoko zifra hauekin biktimizazioen multzoa iazko aldi berean baino % 12,6 handiagoa da. Moten arabera, bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria % 12,8 igo da, familia barrukoa % 4,3 eta sexuala % 28,9.

Aipamen berezia merezi du sexu-indarkeriak. Iaz, sexu-indarkeriagatiko biktimizazioak 274 izan ziren, eta 2012an, berriz, 100 baino ez. Urte honen amaierarako % 28 handitzeko bidean daude eta horrek esan nahi du hamarkada batean sexu-indarkeriagatiko biktimizazioak hirukoiztu egingo direla.

Datu horiek guztiak Bizkaiko Indarkeria Matxistaren Behatokiaren webgunean, https://www.bizkaia.eus/es/ovm/el-observatorio, eta Bizkaiko Hilketen Mapan,  https://www.bizkaia.eus/mapavm/es/, kontsulta daitezke.

KANPAINA

Diputatuak azaldu duenez, kanpainaren helburua honakoa adieraztea eta azaltzea da:  indarkeria matxista ez dira soilik hilketak eta erasoak, askoz lehenago hasten da eta egiturazkoa da, eta gizonek kontuan hartu behar dute jokabide eta jarrera jakin batzuek emakumeak kaltetzen dituztela; eta esan du kopuruek gora egiten jarraitzen dutela, eta ezin gara minutu bat ere lasaitu emakume libreak eta eskubide osoak dituen Bizkaiaren helburura iristeko.

Kanpaina hainbat hedabidetan zabalduko da, baita formatu digitalean eta hainbat sare sozialetan ere, publiko gazteago batengana iritsi ahal izateko. Era berean, ezagutzera emango da garraiobideen plataformetan eta karteletan, eta arlo honetan Bizkaibusek duen garrantzia nabarmendu da, Lurralde osoa zeharkatzeko eta Bizkaiko biztanleriaren zati handi batengana iristeko duen gaitasunagatik.

Era berean materiala banatuko da 8.400 hedapen-gunetan baino gehiagotan: dendak, erakundeak eta elkarteak, kiroldegiak, eskola-kiroleko klubak eta erakundeak, ikastetxeak, osasun-zentroak, udalak eta Foru Aldundiaren beraren instalazioak.  Era  berean bat egin dute kanpainarekin Athletic Club, Surne Bilbao Basket, Bidaideak Bilbao BSR, Lointek Gernika Bizkaia, Lutxana Arraun Taldea, Santutxu Hockey Taldea, Hazsten edo Getxo Kaiaka taldeek.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...