2023(e)ko azaroaren 17(a) 12:00

Aldundiak udal eta mankomunitateekin partekatu ditu herritarrek parte hartzeko Bizkaian garatutako esperientziak

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Lurraldeko udal ordezkariak bildu dituen topaketa batean, Basaurin, Bakion, Portugaleten eta Santurtzin garatu diren proiektuak azaldu dira. Bizkaiko Foru Aldundiak 37 prozesu finantzatu ditu aurten hainbat udalerritan herritarren parte-hartzearen arloan.

Ager Izagirre foru diputatua udal arduradunekin bildu da.

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko hogei udal eta mankomunitate baino gehiagoren ordezkariak bildu ditu ostiral honetan, Bilboko Euskalduna Jauregian herritarren eta gizartearen parte-hartzeari buruz egindako jardunaldi batean. Topaketa horretan, zeina Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saileko foru-diputatu Ager Izagirrek inauguratu duen, Basaurin, Bakion, Portugaleten eta Santurtzin herritarrek parte hartzeko garatu diren esperientziak partekatu dira. Lau proiektuak Aldundiak aurten finantzatu dituen 37en artean daude, udalen eta eskualdeen parte-hartzea bultzatzeko dirulaguntzen lerro espezifiko baten bidez. Ildo horretarako deialdia 2024ko urtarrilean egingo da berriro.

Esperientzia horien aurkezpenaz gain, Ager Izagirre foru-diputatuak topaketaren garrantzia azpimarratu du, udalen eta eskualdeen partaidetza nabarmenagoa, kuantitatiboki zein kualitatiboki, lortzeko moduari buruz eta horrelako prozesuetatik urrunen egon ohi diren kolektiboetara iristeko moduari buruz hausnartzeko gune den aldetik. Era berean, parte-hartzaileen ikuspegiak eta beharrak zuzenean ezagutzeko interesa azpimarratu du, Aldundiak helburu hori lortzen nola lagundu dezakeen zehazteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Foru Aldundi ireki eta parte-hartzailearekin duen konpromisoaren esparruan, Herritarren eta Gizartearen Partaidetzarako III. Foru Plana egiteko aldez aurreko lanei ekin die. Plan horretan partaidetzako tresna aurreratuak bultzatzeko neurri espezifikoak jasoko dira. Ager Izagirrek aurreratu duenez, foru-erakundeak babestu egingo du haur eta nerabeen kontseiluak Bizkaiko udalerri eta eskualde interesdunetan ezartzea, partaidetza-ikuspegi horren haritik.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...