2023(e)ko Novemberren 17(a) 13:00

Bizkaiak enbalaje-hondakinak murrizteari buruzko kontzientziazioa bultzatuko du, jokoen eta lehiaketa baten bidez

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea (EWWR) ospatuko du ekimen honen bidez, bi obra-edukiontzitan. Edukiontzi horiek jarduerarako espazio gisa berrerabiltzeko prestatu dira, eta jungla gisa girotu. Edukiontziok Bilbon (azaroaren 18tik 26ra), Sopelan (abenduaren 1etik 3ra), Mungian (abenduaren 8tik 10era), Gernikan (abenduaren 15etik 17ra), Durangon (abenduaren 22tik 24ra), Balmasedan (abenduaren 29tik 31ra) eta Barakaldon (urtarrilaren 12tik 14era) egongo dira.

Arantza Atutxa eta Alex Peláez edukiontzi barruko jolas batean

Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Aztarna Garbiak’ ekimena aurkeztu du gaur. Ekimen horrekin bat egin du Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen (EWWR) ospakizunarekin. Ekimenak, jokoen eta lehiaketa baten bidez, hondakinak murriztearen garrantziaz kontzientziatuko ditu herritarrak, eta kontsumitzen ditugun produktuek enbalaje gehiegi izaten dutela nabarmenduko da. Ekimen horrek lurraldeko zazpi udalerri zeharkatuko ditu, gaurtik urtarrilaren 21era arte.

Jarduera berri horren gaurko aurkezpenean, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko diputatu Arantza Atutxak azpimarratu du produktuen enbalajeak sortzen duen hondakin kopurua murriztu egin behar dela. Ekimen honekin garrantzi handiko mezua plazaratzen ari gara, kontuan hartu behar baitugu Europar Batasunean erabiltzen diren plastikoen % 40 eta paperaren % 50 enbalatzeko erabiltzen direla, hau da, udal-hondakinen % 36. Gainera, kontuan hartzen badugu Europako Batzordeak enbalaje guztia 2030erako berrerabilgarria edo birziklagarria izateko helburua ezarri duela, erronka garrantzitsu bat dugu aurrean, eta erronka hori geure gain hartzen dugu honelako ekimenak abian jarriz, adierazi du. Eta azpimarratu duenez, beharrezkoa da neurriak berehala hartzea. Erakundeen, enpresen eta ekonomiaren arloko neurriak, baina baita gizartearen arlokoak ere. Denok egin behar dugu ekarpena. Eta gizarteak enbalaje gehiegi erabiltzearen aurkako borrokarekin bat egin dezan, lehenik eta behin horren ondorio negatiboak zein diren jakin behar du. Horixe lortu nahi dugu ekimen honekin: hondakin gutxiago sortzeak eta, bereziki, enbalajeari loturiko hondakinak murrizteak duen garrantziaz informatzea eta kontzientziatzea.

Aurretiazko erreserba

‘Aztarna Garbiak’ ekimena berrerabilitako bi obra-edukiontzitan egingo da, eta junglan girotuta dago. Bi espazio bereizi ditu. Bakoitzean, trebetasunekin lotutako joko bat egingo da taldeka, eta, esperientzia amaitu aurretik, azken galdera-txanda bati erantzun beharko zaio. Joko eta galdera horien helburua da etxeetan kontsumoa murriztearekin, produktuak edo materialak berrerabiltzearekin eta hondakinak birziklatzearekin lotutako gaiak zabaltzea. Ildo horretan, erronkak planteatuko dira; besteak beste, zer akats egiten diren hondakinak edukiontzietara botatzean, zenbat denbora behar duten ontziek degradatzeko, zertan den ozeanoen kutsadura eta ‘naturazaborra’ (naturan barreiatutako zaborra) edo zer produktu sortzen diren hondakinak birziklatuz.

‘Aztarna Garbiak’ ekimena gaur hasiko da Bilbon, eta bertan egongo da azaroaren 26ra arte. Ondoren, Sopelan (abenduaren 1etik 3ra), Mungian (abenduaren 8tik 10era), Gernikan (abenduaren 15etik 17ra), Durangon (abenduaren 22tik 24ra), Balmasedan (abenduaren tik 31ra) eta Barakaldon (urtarrilaren 12tik 14era) egongo da.

Sarrera librea izango da, baina aldez aurreko erreserbak egiteko sistema bat ere badago, karteletan agertzen den QRko estekaren bidez (https://www.aztarnagarbiak.eus/eu), edo aurrez aurre, edukiontzien ondoan instalatuko den karpan.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...