2023(e)ko azaroaren 17(a) 09:30

BI-4342 errepidea berrantolatzeko eta hobetzeko lanak hasi dira Boroan

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

1,78 milioi euroko inbertsioa izango duen jarduketa horren bidez, AP-8 autobideko Bilborako noranzkoan dagoen ordainlekurako zuzeneko errei bat eta sarbide berriak egingo dira, zirkulazioa eta industria-garapenetarako irisgarritasuna optimizatzeko.

Boroan BI-4342 errepidea berrantolatzeko lanak aste honetan bertan hasi dira. Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren jarduketa honek 300 metroko luzera duen tarte bat hartzen du, 17+520 eta 17+820 KPen artean. 1,78 milioi euroko inbertsioa egingo da (BEZa barne) eta, aurreikuspenen arabera, 9 hilabete beharko dira egiteko. Jarduketaren helburua da puntako orduko zerbitzu-maila hobetzea, dauden sarbideak berrantolatzea eta etorkizuneko industria-garapenetarako irisgarritasun egokia bermatzea.

Boroako ingurua hobetzeko proiektuaren barruan, mugikortasuna eta sarbidea optimizatzeko funtsezko esku-hartze batzuk sartzen dira. Ekintza nagusietako bat da BI-4342 errepidetik AP-8 autobideko ordainlekura zuzenean iristeko errei bat egitea, Bilborako noranzkoan, eta horrek zirkulazioa erraztuko du, ibilgailuak ez baitira pasatu beharko biribilgunetik. Gainera, Behe Boroa (Finanzautok lehen hartzen zuen partzela) garatzeko sarbide berriak sortzea planifikatu da, sartzeko eta irteteko errei espezifiko bat eraikita. Azkenik, bidegorri-zati bat egitea aurreikusten da, hau da, bizikletentzako errei bat, biribilgunearen eta Finanzautoren partzelaren ondoko eremuan, eta, hala, motorrik gabeko ibilgailuetarako azpiegitura hobetuko da.

Ordainlekuaren eremurako zuzeneko adarra sortzearen ondorioz, aldatu egingo da plataforma hori. Zehazki, lehendik dauden bi bide aurreratuak kenduko dira eta bide bakar bat utziko da, gainerakoekin lerrokatuta, non ordainketa automatizatuko sistema bat ezarriko baita.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...