2023(e)ko Novemberren 09(a) 16:30

Bizkaiak lehen sektorerako aurrekontua indartu du, eta klima-aldaketaren aurkako borrokan duen konpromisoari eutsiko dio

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailak % 4 handitu ditu, batez beste, Nekazaritza Zuzendaritzara eta baso-kudeaketara bideratutako partidak, eta sentsibilizazioko, energia-eraginkortasuneko eta klima-aldaketaren aurkako borrokako ekintzak ezartzearen alde egiten jarraitzen du, udal-erakundeei laguntza emanez. Baserritarrentzako laguntzen artean, zenbatekoagatik nabarmendu behar dira Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) kontura finantzatutakoak, zeinak NPBn sartuta baitaude 7.699.000 euroko aurrekontuarekin; sektorea modernizatzera bideratutakoak (4,65 milioi euro), eta nekazaritza-ingurumenaren arloko laguntzak (bi milioi euro baino gehixeago). Ingurumen Zuzendaritzan, energia-eraginkortasunerako laguntzen zenbatekoa handitu egin da, bi milioi eurora iritsi arte; 6.813.052 euro bideratu dira hondartzei lotutako zerbitzu eta ekipamenduetarako, eta 9,2 milioi euro, hondakinen kudeaketarako.

Arantza Atutxa Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko diputatuak foru-sail horren 2024rako aurrekontua aurkeztu du, gaur, Batzar Nagusietan. Aurrekontua 75.598.000 eurokoa da, langile-gastuak kendu ondoren (23,6 milioi euro). Aurrekontu horren bidez, indartu egingo da lehen sektoreari ematen zaion laguntza- Nekazaritza Zuzendaritzari eta baso-kudeaketari zuzendutako partidak % 4 inguru handitu dira -, eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko neurriak hartzearen aldeko apustuari eutsiko zaio.

Foru Aldundiak lehen sektoreareagaz dauan konpromisoari eusten deutso, eta sektorea modernizetako, sustatzeko eta errentagarria izatea lortzeko behar diran neurriak hartzen dauz, haren beharrei erantzunez eta basoen kudeaketa jasangarriaren alde eginez. Halan, nekazaritzaren eta basoen kudeaketaren arloek % 4ko hazkundea izan dabe, batez beste. Bestalde, sentsibilizazinoko, energia-eraginkortasuneko eta klima-aldaketako ekintzak ezartzearen aldeko apustua egiten jarraitzen dogu, udal-erakundeei ibilbide horretan lagunduz . Hala laburbildu du Atutxak aurrekontu horren atzean dagoen estrategia: Diputatuak gaineratu duenez,, murrizketa bat izan du 2023ko aurrekontuarekin alderatuta, batez ere hiru faktoreren ondorioz: bide berdeen kudeaketa guztia Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko Sailera eramatea (1,3 milioi euro), Next Generation laguntzen indarraldia amaitzea (8726.404 euro), eta foru-eremu horri atxikitako flotaren karbono-aztarna murrizteko ibilgailuak erosteko egindako inbertsioak (1,7 milioi euro) eta ingurumen-azpiegituretarako inbertsioak amaitzea.

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailaren kontuek funtsen banaketa orekatua egin dute kudeatzen dituen bi arlo handien artean: 36,4 milioi ingurumen-ekimenetarako eta 32,8 milioi lehen sektoreari lotutako ekimenetarako.

Azken laguntza horien artean, zenbatekoagatik nabarmendu behar dira Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) kontura finantzatutakoak, zeinak NPBn sartuta baitaude 7.699.000 euroko aurrekontuarekin; sektorea modernizatzera bideratutakoak (4,65 milioi euro), eta nekazaritza-ingurumenaren arloko laguntzak (2.029.799 euro). Mendi-nekazaritzako konpentsazio laguntzek (2,2 milioi euro) eta nekazaritza-ingurumenaren arloko laguntzek (2.209.799 euro) aurrekontu honetan jasotako dirulaguntza gehienak osatzen dituzte. Aurrekontu horretan 1.21.6000 euro erabiliko dira abere-osasuneko programa garatzeko, osasun kanpainak barne, sektoreko elkarte eta erakunde kudeatzaileentzako laguntzei eutsi zaie eta, 35.000 euroan gehitu da lehen sektorerako talka-planerako partida (250.000 euro).

Bi milioi baino gehiago baso-suteak prebenitzeko

Basoen kudeaketari dagokionez, ahalegin handiagoa egiten da baso-suteen aurkako prebentzio-neurrietan, eta bi milioi euro pasatxo bideratu dira horietara, Basalanen zerbitzuak, pista-obrak eta baso-lanak indartzeko. Gainera, 360.000 euroko partida bat bideratuko da aire-bitarteko bat alokatzeko, Eusko Jaurlaritzarekin eta beste bi foru-aldundiekin lankidetzan, prebentzio-lanak egiteko eta baso-suteen ondoriozko larrialdiei eraginkortasun handiagoz erantzuteko beharrari erantzuteko.

Bestalde, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailak baso autoktonoak sustatzen jarraituko du: Ildo horretan, lursail berriak erosiko ditu (400.000 euro), espezie hostozabalekin birpopulatzeko, haritzaren proiektuaren barruan (800.000 euro).

Sektorearentzako laguntza-plana baso-kudeaketaren beste ildo nagusietako bat da; arlo horretara bideratutako aurrekontuaren % 35 hartzen du, 3,44 milioi euroko zenbatekoarekin.

6,8 milioi euro hondartzak kudeatzeko

Ingurumen Zuzendaritzari dagokionez, zenbatekoagatik nabarmentzekoak dira hondakinen kudeaketari bideratutako partida (9,2 milioi euro) eta lurraldeko hondartzen kudeaketarako partida  (6,8 milioi euro); kopuru horien barruan hauek sartzen dira: garbiketa, sorospen-zerbitzua eta bainu lagunduko zerbitzua eta 500.000 euro altzari berriak erosteko.

Era berean, milioi erdi eurotik gorako igoera izan da efizientzia energetikoko neurriak ezartzeko udalerriei zuzendutako laguntzetan; aurten bi milioi euro izango dira. Antzeko kopuru bat erabiliko da lurraldeko naturagune babestuak (2,1 milioi) eta beste espazio batzuk (2,5 milioi euro) mantentzeko eta kontserbatzeko.

Ingurumen Zuzendaritzaren aurrekontuak ere 200.000 euro gordetzen ditu Gaztelugatxen konponketa-obrak egiteko, eta beste 700.000 euro udalerriei eta mankomunitateei laguntzak emateko, hondakinak murriztu eta birziklatzeari buruz eta edukiontziak eta bilketa-sistemak hobetzeko elementuei buruz sentsibilizatzeko jarduerak gara ditzaten.

Azkenik, 200.000 euro bideratuko dira ingurumen-hezkuntzara eta jasangarritasunera, 70.000 euro klima-aldaketaren aurkako ekintza-planera eta 60.000 euro jasangarritasun energetikorako neurrietara.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...