2023(e)ko urriaren 31(a) 09:47

«Bizkaia Denontzat» legealdiko plana Aldundiak onartutako aurrekontu-proiektuaren ardatza

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Guztira 10.308,2 milioi euroko aurrekontutik bederatzi foru sailek 1.599,1 milioi izango dituzte «Bizkaia Denontzat» legealdiko planean dauden lehentasunezko jarduketak garatzeko. Zenbateko horri 241 milioi gehitu behar zaizkio. Aldundiko baliabide propioetatik datoz Bizkaiko sei ardatz estrategikoetan aurrerapausoak emateko: gizarte-kohesioa eta lurralde-oreka indartzea, jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzea, ingurumena babestea, nortasun propioa sendotzea eta herritarrentzako zerbitzuak hobetzea.

Elixabete Etxanobe eta Itxaso Berrojalbiz

Bizkaiko Foru Aldundiak 2024 ekitaldirako Bizkaiko Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Arauaren proiektua onartu du, zeinak, guztira, 10.308,2 milioi euroko diru-sarrerak eta gastuak aurreikusten baitituen. Zenbateko horrek 500,1 milioi eurotan handitu du 2023 ekitaldiko aurrekontua; hau da, % 5,1eko hazkundea.

Orain Batzar Nagusietan izapidetzen hasiko den aurrekontu-proiektua Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak aurkeztu du. Azpimarratu du aurrekontua «Bizkaia Denontzat» legealdiko planean ageri diren sei jarduketa-ardatz estrategikoekin lerrokatuta dagoela eta horri esker lehentasunezko 120 jarduketa garatuko direla.

Bestalde, Itxaso Berrojalbiz Ogasun eta Finantzen foru diputatuak aurrekontu-proiektuko kontuak aditzera eman ditu. Jakinarazi du 2024 ekitaldirako aurreikuspen ekonomikoetan funtsatuta diru-sarrerak handitu direla. Tributu itunduei dagokienez, zerga-bilketan 9.916,7 milioi euroko aurrekontua ezarri da, hau da, 2023ko aurrekontuan zegoen zenbatekoa baino % 5,8 gehiago.

Foru sailek 59 milioi gehiago dituzte

Gastuen atalean, erakunde-konpromisoak kontabilizatu ondoren, sailek eskura izango dutenaren hazkuntza % 3,8koa da; 1.599,1 milioi eurora iritsi behar dute, hots, aurreko ekitaldian baino 58,6 milioi gehiagora. 

Biztanleko 640 euro gizarte-gasturako

Aurrekontu-proiektuan gizarte-gastua da garrantzitsuena, 2024an Aldundiak biztanleko 640 euro bideratuko baititu mendekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonen edo adingabeen zaintza finantzatzera, gizarteratzera eta talderik kalteberenak babestera. Guztira, jarduketa hauetan 737 milioi euro gastatuko dira Gizarte Ekintza eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailen bidez.

Era berean, sailen arteko banaketan nabarmentzekoa da lurralde-oreka indartzeko (udalerriei eta eskualdeei laguntzea, garraioa eta azpiegiturak) nahiz jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko inbertsioen eta gastuen garrantzia. Xede horrez, sektore estrategikoei laguntzeko eta talentua, ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko jarduketak gauzatuko dira.

Aldundiak baliabide propioen 241 milioi aktibatu ditu

Aurrekontu-proiektuarekin batera, Elixabete Etxanobek jakinarazi du Aldundiak beste 241 milioi euro esleitu dituela baliabide propioetatik legealdiko plana garatzeko, eta, ondorioz, horrela, aurrekontu-proiektua osatuko dela. Hala, Aldundiak dagoeneko 1.729 milioi eurorekin zuzkitu ditu legealdiko planaren lehentasunezko jarduketak, garatu daitezen. Zenbateko horretatik % 46 gizartearen ikuspegitik Bizkaia aurreratua izateko jarduketetarako da, eta 800 milioi euro inguru gastatuko dira.

Jarduketak, ardatz estrategikoaren arabera:

  • Ekonomia oparoa duen Bizkaia

    Aurrekontuan partida batzuk daude jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko eta Bizkaiko ehun sozioekonomikoari begira estrategikoak diren sektoreei laguntzeko (talentua, digitalizazioa, enpresa-sustapena, ekintzailetza eta kanpo-sustapena).

    Digitalizazioa bizkortzera eta Bizkaia kultura- eta zinema-industriarako lurralde erakargarri gisa finkatzera bideratuko dira baliabide propioak. Gainera, partida bat gordeko da industria-lurzorua garatzeko eta Bizkaiko parke teknologikoak handitzeko.

  • Bizkaia gizartearen ikuspegitik aurreratua

    Aurrekontuaren bidez, adinekoak eta desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonak nahiz haurrak zaintzeko, berdintasuna eta gizarteratzea lortzeko eta pertsona kalteberenen beharrei erantzuteko jarduketak finantzatuko dira.

    Baliabide propioekin jarduketak zuzkituko dira zaintzen eredu berria zabaltze aldera, hala nola egoitza berriak, foru egoitzak bizikidetza-unitate bihurtzea eta EtxeTIC zentroak.

  • Bizkaia berdea

    Aurrekontu-inbertsioek energia-eraginkortasuneko neurriak finantzatuko dituzte, hondakinak kudeatzeko edo bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzeko helburuarekin.

    Baliabide propioen bidez, Bizkaibusen elektrifikaziorako eta hondakinen berrerabilpena hobetzeko jarduerak bideratuko dira. 

  • Bizkaiak berezko nortasuna

    Aurrekontuaren bidez Bizkaiko museoen sarea finantzatuko da, kultura bultzatuko da, euskara sustatuko da eta ondarea babestuko da.

    Bi milioiko baliabide propioak Musiktopa proiektura eta Bizkaikoa-ra bideratuko dira. 

  • Bizkaia lurralde-orekarekin

    2024ko aurrekontuak Metrorako eta Bizkaibuserako beharrezko finantzaketa emango du, eta horri esker, errepideetan eta bizikleta-bideetan jardun ahal izango da, eskualde-garapeneko jarduketak egin ahal izango dira eta Bizkaiko udalentzako dirulaguntzen programak gauzatuko dira.

    26 milioiko baliabide propio horiek azpiegituretara bideratuko dira, hala nola Gurutzetako aldagunearen bigarren fasera, Mallabiko Goitondoko sarbideetara edo Erletxe-Txorierriko bizikleta-pistara.

  • Bizkaian Aldundi sendoa, hurbila eta modernoa

    Aurrekontuan Aldundiaren funtzionamendua hobetzeko eta herritarrentzat irisgarriagoa eta hurbilagokoa izateko partidak daude; aparteko zuzkidurarekin, berriz, 60 milioiko partida bat gordetzen da egoitzen plana gauzatzeko, eta beste bat BiscayTIKen bidez jarduten duten erakundeen zibersegurtasuna indartzeko.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...