2023(e)ko urriaren 27(a) 18:22

Ekonomia Sustatzeko diputatuak Arratian hasi ditu Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiako eskualde-bisitak

Ekonomia Sustatzeko Saila

2020tik Bizkaia Orekan Sakonduz Sareak 225 proiektu babestu ditu besteak beste eraldaketa digitalaren, mugikortasun adimendunaren, enpresa-lankidetzaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen arloetan.

Bilera BOSz

Ainara Basurko, Ekonomia Sustatzeko diputatua, Errota Fundazioarekin bildu da ostiral honetan Zeanurin. Fundazio hau Arratiako garapen-agentzia da eta bisita datozen aste eta hilabeteetan Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren garapena eskualdeetan in situ partekatzeko egingo dituenen arteko lehena da. Diputatuarekin batera Cristina Mugica, Lurralde Lehiakortasunerako eta Kanpo Sustapenerako zuzendaria, eta Errota Fundazioaren lurralde-eremua osatzen duten 8 udalerrietako alkateak egon dira.

Bilera Zulaibar Campusean egin da; campus horren instalazioak berritu egin dira Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren esparruan, Errota Fundazioarekin lankidetzan zentroa eskualdeko enpresa-sarearen lehiakortasuna sustatuko duten talentua eta berrikuntza erakartzeko gune bihurtzeko.

Bizkaia Orekan Sakonduz sarea

Errota Fundazioa Bizkaia Orekan Sakonduz (BOSz) sarea, Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeko lehiakortasunerako eta orekarako gidatzen duen estrategia, osatzen duten 23 agentzietako bat da. Sarearen xedeak Bizkaiko industria- eta zerbitzu-enpresa aurreratuen lehiakortasuna sustatzea da, bai eta toki-garapeneko eragileak politika ekonomikoak eskualde bakoitzera egokitzeko gaitzea eta hainbat mailatako ekintza eraginkorretarako maila anitzeko gobernantza ezartzea ere.

2020tik Bizkaia Orekan Sakonduz Sareak 225 proiektu babestu ditu besteak beste eraldaketa digitalaren, mugikortasun adimendunaren, enpresa-lankidetzaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen arloetan.

Lehiakortasunaren Behatokia

Bileran Lehiakortasunaren Behatokitik jasotako informazioa partekatu da. Informazio horrek eskualdearen erradiografia izateko eta ongizaterako lehiakortasunaren funtsezko adierazleen inguruko bilakaera behatzeko aukera ematen du, eta horrek eskualdeko industriaren eta hari lotutako zerbitzuen lehiakortasuna hobetzera bideratutako programak eta ekimenak bideratzeko balio du.

Era berean, eskualdeko enpresek Ekonomia Sustatzeko Sailaren programetan duten parte-hartzeari eta Errota Fundazioari enpresentzat erreferentziazko hurbileko eragile gisa indartzeko eta enpresekin proiektuak garatzeko, haien digitalizazio-, berrikuntza- eta merkatu berriak irekitzeko prozesuak laguntzeko, emandako finantzaketari buruzko datu garrantzitsuenetako batzuk aurreratu dira. Informazio hori, eskualdeko industrialdeen egoerari eta horietan sailaren laguntzarekin egindako inbertsioei buruzko informazioarekin bat, Bizkaiko Eskualdeetako Diagnostikoaren parte izango da.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...