2023(e)ko Octoberren 27(a) 09:25

Bizkaiak 500.000euro handitu ditu abeltzaintza-sektorearentzako kalte-ordainak, GHEk eragindako galerak konpentsatzeko

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Foru Aldundiaren Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko arduradunak sektoreko ordezkariekin bildu dira gaur, laguntzen xehetasunak emateko eta horiek eskuratzeko prozedura azaltzeko. Izan ere, laguntza horiek emango dira abereen heriotza eta produkzio- eta ugalketa-egoeran dauden ondorioak estaltzeko asmoz. Laguntzak jasotzeko ezinbesteko baldintza izango dira abereak albaitariaren ikuskapen eta kontrolaren pean egon izana eta Foru Erakundeari gaixotasun hori izan zutela jakinarazi izana. Sektoreko profesional bakoitzak 10 abereren balioari dagokion zenbatekoa jaso ahal izango du gehienez, betiere abeltzaintzarako kalte-ordainen dekretuan ezartzen diren baremoen % 100 oinarritzat hartuta.

Bizkaiko Foru Aldundiak 500.000 euro gehiago jarriko ditu abeltzaintza sektorerako kalte-ordainen partidan, sektoreak gaixotasun hemorragiko epizootikoaren (GHE) ondorioz dituen galerak konpentsatzeko: gaur egun 674 aberek dute gaixotasun hori, eta guztira 57 abere hil dira gaixotasunaren ondorioz. Azalpen hori eman diete Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailaren arduradunek sektoreko ordezkariei, laguntzen xehetasunak emateko eta horiek eskuratzeko prozedura azaltzeko gaur bertan egin duten bileran. Izan ere, laguntza horiek emango dira GHEren ondoriozko abereen heriotza eta abelburuen produkzio- eta ugalketa-egoeran dauden ondorioak estaltzeko asmoz.

Bizkaiko Foru Aldundia gaixotasunaren garapenaren jarraipena eta kontrola egiten ari da; etengabe dago sektoreko elkarte eta ordezkariekin harremanetan, gaixotasuna zabaltzen hasi zenetik. Behi-aziendari zuzendutako konpentsazioak jaso ahal izateko ezinbesteko baldintzak jakinarazi dira bilera horretan: abereak albaitariaren ikuskapen eta kontrolaren pean egon izana eta Foru Erakundeari gaixotasun hori izan zutela jakinarazi izana.

Bizkaiko Foru Aldundiak albaitariaren lehen bisitaren gastuak eta abere gaixoek jasotzen duten tratamendua ordaintzeko aldez aurretik onartutako laguntzei gehitzen zaizkie kalte-ordain hauek. Kalte-ordainen zenbatekoa abeltzaintzako kalte-ordainen dekretuan jasotako balorazioen arabera zehaztuko da. Hots, sektoreko profesional bakoitzak 10 abereren balioari dagokion zenbatekoa jaso ahal izango du gehienez, betiere ezartzen diren baremoen % 100 oinarritzat hartuta.

Foru Aldundiak jakin zuenetik GHE gaixotasunaren kasuak eremu mugakideetan erregistratzen ari zirela, haren irismenari eta beharrezko prebentzio-neurriei buruzko informazioa eman dio sektoreari. Era berean, gaixotasunak lurraldeko abeltzaintza sektorean duen eragina geldiarazteko, laguntza batzuk jarri ziren haien esku gaixotasuna goiz detektatzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak GHE gaixotasunak eragindako abereen albaitaritza- eta tratamendu-gastuak ordaindu ditu.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...