2023(e)ko urriaren 24(a) 09:55

All Iron Zubia eraikitzeko lanak hasi dira

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

25,4 milioi euroko inbertsioa egingo da eta 30 hilabete beharko dira obrak egiteko. Azpiegitura berri honek itsasadarraren inguruneko mugikortasuna eta konektibitatea aldatuko ditu.

Elixabete Etxanobe, Amaia del Campo, Aitziber Oliban eta Imanol Pradales

All Iron Zubia ingeniaritzaren etorkizuneko ikonoa izatera iritsiko dela uste da; gorazarre egingo dio Bizkaiko jaraunspen industrial aberatsari, eta aurrerapausoa izango da bizi-estilo osasungarri eta jasangarria sustatzeko. Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia zubi berriaren lehen harria jartzeko ekitaldian izan da astearte honetan, Amaia del Campo eta Aitziber Oliban Barakaldoko eta Erandioko alkateekin eta Imanol Pradales Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuarekin batera.

Erandio eta Barakaldo lotuko dituen pasabideak, itsasadarraren bi ertzen artean oinezko eta txirrindularientzako bide berri bat eskaintzeaz gainera, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren ikono berri bat ere izango da. Diseinu abangoardista duen zubia egiteko, 25.415.218 euroko inbertsioa dago aurrez ikusita, eta eraikitzeko epea 30 hilabetekoa da.

Xehetasun teknikoak

"All Iron Zubia" SBP, CALTER eta FULCRUM ingeniaritzen eta Mike Schlaich egitura-diseinatzaile ezagunaren arteko lankidetza-proiektu bat da. Pasabideak 460 metroko luzera izango du, eta paisaian modu naturalean integratzeko diseinu kurbatua du, baita oinezkoentzako eta txirrindularientzako trantsizio leuna ere.

Pasabidearen zabalera erabilgarria sei metrokoa izango da; hiru metro oinezkoentzat izango dira, eta beste 3, txirrindularientzat. Bi zerrendak bereizita egongo dira. Zubiak hiri-altzariak ere izango ditu, baita argiztapena ere.

Zubiari eutsiz, harkaitz-ohean ainguratutako 12 ostiko egongo dira, bi zati finkotan eta bi mugikorretan banatuta. Egiturak aukera emango du itsasadarrean nabigazio etengabea izateko, ontzi gehienak zubia itxita dagoela igaro ahal izango baitira. Ontzi handiagoetarako, astean bitan irekitzea aurreikusten da, ibai-trafikoaren beharren arabera.

Eraikuntzarako hautatutako materialek -hainbat motako altzairua eta hormigoi armatua-, eskakizun mekanikoak kontuan hartzeaz gainera, berrikuntza eta jasangarritasunarekiko konpromisoa ere islatzen dute. Gainera, hobekuntza esanguratsuak egin dira zubiaren zimenduetan eta pilareetan, eta indartu egin dira, hainbat esfortzuri eusteko.

Industria-jarautnsiari omenaldia

All Iron Zubia Bizkaiko eraldaketa handien ikonoa izango da, eta haren izenak gorazarre egiten dio lurraldearen industria-historiaren funtsezko zati bati. Izan ere, All Iron ingelesezko adierazpen ezaguna erabiltzen zen Enkarterriko mendietan metal preziatuaren zain berrien agerpena ospatzeko. Esamoldeak kirol- eta kultura-konnotazio nabarmenak ditu gaur Athletic Club taldearen garaipenekin duen loturagatik.

Proiektu hau Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak finantzatu du, baita Europak ere, EGEF funtsen bidez.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...