Berriak
2023(e)ko Octoberren 03(a) 11:00
Bizkaiko 28.600 auzokideen erkidegok kartelak jasoko dituzte sute baten aurrean nola jardun behar den jakiteko
Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila
Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bilboko Udaleko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuek oinarrizko jarraibideak prestatu dituzte, bi orri autoitsasgarritan, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, auzokideen erkidegoek beren atari eta igogailuetan jar ditzaten. Ekimen honen bidez, bi erakundeetako suhiltzaileek herritarrei jakinarazi nahi diete etxebizitza-eraikinetan suterik gertatzekotan zuzen jokatzea oso garrantzitsua dela erkidego osoaren segurtasunerako.
Amaia Arregi, Ager Izagirre eta Itxaso Olabarrieta.

Izagirre: "Sute batean erabaki egokia hartzea erabakigarria izan daiteke erkidego osoaren segurtasunerako".
Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bilboko Udaleko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuek herritarrei zuzendutako informazio-kanpaina bat jarri dute martxan; horren bidez, etxebizitza-eraikin batean suterik egotekotan zuzen jarduteko jarraibideak eman dira. Hain zuzen ere, 28.600 kartel diseinatu eta lurraldeko udalerrietan banatu dituzte, kontuan hartu beharreko oinarrizko jarraibide eta segurtasun-gidalerroekin, auzokideek atari eta igogailuetan jar ditzaten. Jarraibide errazak dira, modu grafikoan eta zuzenean azaldutakoak, eta barneratuz gero, bizitzak salba ditzakete.
Bizkaiko herritar guztiei zuzendutako ekimen honekin, foru- eta udal-suhiltzaileek nabarmendu nahi dute suteak daudenean zuzen jokatzea zinez garrantzitsua dela erkidego osoaren segurtasunerako. Mota horretako egoera baten aurrean auzokideek behar bezala erantzuteak alde handia eragin dezake, gela bakar batean gertatutako sute txiki baten eta sute orokor baten artean, non erkidegoko eskailera kez bete eta familia asko arriskuan egon daitezkeen.
Ildo horretatik, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuak adierazi du prebentzioa oso garrantzitsua dela, bizitzak salbatzeko balio baitu, eta jarduketa hori konpromiso kolektibo baten esparruan sartu du: Sute batean erabaki egokia hartzea erabakigarria izan daiteke erkidego osoaren segurtasunerako. Ekimen honen muinean funtsezko uste bat dago: larrialdirik onena gertatzen ez dena da. Prebenitzea lortzen dugun hori, hain zuzen. Kartel horien bidez, Bizkaiko milaka etxetan funtsezko informazioa emango da larrialdi baten aurrean nola jardun behar den erakusteko, eta horri esker etxeak eta erkidegoak espazio seguruagoak izango direla espero dugu
.
Ildo beretik, Bilboko Udaleko Segurtasun zinegotzia, Amaia Arregi, pozik agertu da prebentzio-kanpaina hau martxan jartzeagatik, eta auzokideen komunitateen lankidetza eskatu du Garrantzitsua da kartel horiek igogailuan edo eskaileran jartzea, ikusteko moduan egon daitezen eta herritar guztiek jarduteko jarraibideen berri izan dezaten; izan ere, urtez urte areagotzen ari dira etxebizitzetako suteengatik egindako esku-hartzeak; gainera, badakigu ezbehar horietako asko deskuiduan gertatzen direla eta, norbera babesteko neurri jakin batzuk kontuan hartuz gero, ekidin edo minimizatu daitezkeela
.
Oinarrizko jarraibideak pertsona guztien eskura
Foru- eta udal-suhiltzaileek gutuna bidali diete Bizkaiko 112 udalerrietako bizilagunen erkidegoetako presidenteei, ekimenaren berri emateko eta haien laguntza eskatzeko. Kartelak bi bertsiotan egin dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta formatu autoitsasgarrian. Posta arruntez bidali dira aste honetan bertan Bilboko 8.000 auzokideen erkidegotara eta Bizkaiko gainerako 20.600 erkidegoetara. Eraikinetan jartzeko diseinatu dira, ikusteko moduko lekuan egon daitezen, hala nola atarietan edo igogailuetan, horrela, erkidego osoak jarraibideak erraz eskuratu ahal izan ditzan. Gainera, QR kode bat dute mugikorretan deskargatu ahal izateko.
Itxi atea suari
Eraikuntzari buruzko araudietan ezarritako babes pasiboko neurriez gain, funtsezkoa da herritarrek sute baten aurrean nola jokatu behar duten jakitea, bai nork bere burua babesteko, bai sutearen beraren garapena mugatzeko eta sutearen ondorioz egon daitezkeen kalteak minimizatzeko.
Oinarrizko ohar horietan adierazten denez, 112ra deitzea beharrezkoa eta funtsezkoa den arren, lasai egon behar gara, arinegi jokatu gabe. Lehenik eta behin, nork bere burua babestu behar du: ahal bada, irten; bestela, ketik ahalik eta gehien urrundu eta ateak itxi.
Sua hartu duen gelako edo pisuko ateak ixtea erraza eta erabakigarria da: herritar askok ez daki hori egiteak alde handia ekar dezakeela, izan ere, pertsona asko arriskuan jartzen dituen eskala handiko sute bat izan ordez, gela bakar batean konfinatutako sute txiki bat izatea lor daiteke. Ateak ixtea funtsezko keinua da eskaileraren zuloa kez bete ez dadin edo sutea gertatu den gelan konfinatu dadin.
Eta, behin norbera egoera seguruan dagoenean, larrialdietako telefonora deitu eta leihotik norbera ikusarazi behar du, suhiltzaileak iristen diren arte.
Era beran, etxebizitzan ke-detektagailu bat instalatzea gomendatzen dute, oso prebentzio-neurri gomendagarria baita. Banakako bateria duten detektagailu autonomoak merkeak dira eta erraz jartzen dira etxeetan.
Ekimena babesten duten datuak
Azken hamar urteetan, Estatuan 150 eta 200 pertsona artean hil dira urtean, etxebizitzetan sortutako suteen ondorioz.
2015az geroztik eta gaur arte, Bizkaia osoan (Bilbo barne) 27 pertsonak bizia galdu dute mota horretako suteetan. Azken bost urteetan hamaika heriotza gertatu dira. Heriotza horien % 75 inguru etxeko suteetan gertatu dira, eta adinekoak izan dira bereziki kaltetuak. Etxebizitzetako biktimen % 66 eraikin kolektiboetakoak dira, eta familia bakarreko etxebizitzetakoak, berriz, % 34.
Neguko hilabeteetan, gainera, sute gehiago izaten dira, etxebizitzak berotzeko bero-iturriak erabiltzen direlako. Egongela da arrisku handieneko etxeko gela. Sugarrak eragiten dituzten arrazoien artean, aipatzekoak dira tresna elektrikoen erabilera desegokia eta berogailu, tximinia eta sutontzien erabilera.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...