2023(e)ko Septemberren 29(a) 12:33

Bizkaiko Foru Aldundiak laguntzak emango dizkio abeltzaintza-sektoreari gaixotasun hemorragiko epizootikoa tratatzeko

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Albaitaritzako lehen bisitaren ordainketa 30 eurorekin konpentsatzeko izango dira eta erasandako animalia bakoitzeko 20 eurorekin gaixotasun horren sintomen tratamenduaren ordainketari aurre egiteko. Orain arte 30 kasu detektatu dira Bizkaiko 25 ustiategietan.

Bizkaiko Foru Aldundiak aparteko laguntza ezarri du gaixotasun hemorragiko epizootikoa (GHE) duten behien abeltzainek patologia hori tratatzeko egin beharko dituzten gastuen zati bat finantzatzeko.

Gaixotasunari aurre egiteko ekintzarik eraginkorrena gaixotasuna berehala detektatzea denez laguntza ematen da lehen albaitaritza-bisitaren ordainketa 30 eurorekin konpentsatzeko eta beste 20 eurorekin abere kaltetu bakoitzeko gaixotasun honen sintomen tratamendua ordaintzeari aurre egiteko.

Gaixotasun hau eltxo baten ziztadaren bidez transmititzen da eta ez da arriskutsua osasun publikorako; izan ere, ez zaio gizakiari transmititzen -ezta gaixotasun horrek eragindako animalietatik eratorritako produktuak kontsumituz ere-.

Atzo, osteguna, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko arduradunek bilera izan zuten abeltzaintza-sektoreko ordezkariekin neurri hau hartuko dela iragartzeko. Teknikariak arlo honetan lanean ari dira irailaren 21ean Bizkaian lehen kasua agertu zenetik. Gaur egun, 30 aberek dute gaixotasun hori 25 ustiategietan.

Gaixotasuna

Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoa gaixotasun bektorial infekzioso ez-kutsakorra da, eta Culicoides generoko eltxoen ziztadaren bidez transmititzen da. Behien artean sukarra, anorexia, aurpegiko edema (batez ere konjuntibakoa), begiko eta/edo sudurreko deskarga, listu-jarioa, disnea, eritema edo muturraren ezkata kentzea, herrentasuna, errapearen eritema, mingainaren hantura eta irensteko zailtasuna eragiten dituen gaixotasuna da. Behi-aziendaren kasuan gaixotasun hau normalean bi astetan osatzen da, baina kasu batzuetan sintomak larriagotu egin daitezke eta heriotza eragin dezake animaliak jateari eta, batez ere, edateari uztearen ondorioz. Horregatik, detektatu ondoren, sintomak tratatzea gomendatzen da animaliaren osasun-egoerak okerrera egin ez dezan.

Gaixotasun honek, bere fase goiztiarrean detektatzen bada pronostiko positiboa duenez, sektoreari gomendatzen zaio bere abereen zaintza indartzea, eta infekzio horrekin bateragarria den sintomarik txikiena detektatzean albaitariari deitzea, animalia berehala trata dezaten.

Prebentzio-neurrien oinarria gaixotasuna transmititzen duten eltxoen aurkako borroka da. Horretarako intsektizidak eta uxagarriak erabiltzen dira animalietan, garraiobideetan eta instalazioetan. Halaber, intsektizidak eta larbizidak erabiltzen dira intsektu horien balizko hazkuntza-eremuak kontrolatzeko.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...