2023(e)ko irailaren 28(a) 12:00

Etxanobek Bizkaiko ekonomiaren indarra sendotzearen aldeko apustua egin du zerbitzuak eta herritarren ongizatea bermatzeko

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

"Bizkaia denontzat" legegintzaldiko planak 120 ekintza biltzen ditu lurraldearen etorkizuneko erronka nagusiei –krisi demografikoa, krisi klimatikoa eta digitalizazioaren erronka– erantzuteko eta garapen ekonomikoaren, garapen sozialaren eta ingurumen-babesaren arteko oreka lortzeko. Aldundiak datozen lau urte hauetan gizartearen parte-hartzean eta herritarren arreta hobetzen jarraitzea bilatuko du Foru Erakundearen hurbiltasun- eta modernitate- bokazioa sendotzeko.

‘Bizkaia denontzat’ legealdi planaren aurkezpena

Elixabete Etxanobek, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, bere legegintzaldi-plana aurkeztu du gaur, "Bizkaia denontzat" deritzona. Plan honek, 120 ekintzaren bidez, indar ekonomikoa finkatu nahi du zerbitzu publikoen irismena mantentzeko eta hobetzeko tresna gisa eta, aldi berean, ongizatearen eta gizarte-kohesioaren berme moduan.

Elkar behar dugu krisi demografikoari, krisi klimatikoari eta digitalizazioaren erronkari aurre egiteko. Gizarte moduan gainditu behar ditugun erronka handiak dira, eta bereziki kolektibo kalteberenen artean desberdintasunik sortu edo areagotu ez dezaten jardungo dugu, adierazi du Etxanobek, bere gobernu-taldeaz inguratuta, legegintzaldiaren ardatzak aurkezteko ekitaldian. Aprobetxatu beharreko erronkak  dira,  jarduera ekonomiko berriak bultzatzeko aukera moduan, berrikuntzan, talentuan, ekintzailetzan eta zerbitzu aurreratuetan oinarrituta Bizkaiko ehun ekonomikoaren lehiakortasuna indartzeko apustu irmoa osatuz, esan du.

Ahaldun Nagusiak adierazi duenaren arabera plan honek gizarte-kohesioa blindatzen duten jarduketak biltzen ditu, guztiok Bizkaia oparoagoa eta gizarte-babes handikoa izan dezagun; Bizkaia berdea, bere nortasuna indartu eta ondarea zainduko duena, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunerantz iristeko urrats sendoak ematen jarraituko duena, non gazteek euren bizi-proiektua garatzeko aukerak izango dituzten, adinekoei gure gizartearen garapenari ekarpena egiteko aukera emango diena, ondo jagonda egon behar duten pertsonak ondo zainduta egon daitezen. Aurrera egiten lagundu nahi digun edonor besoak zabalik hartuko duen Bizkaia, laburbildu du Etxanobek "Bizkaia denontzat" planaren aurkezpenean 2023-2027 legegintzaldiko planaren sei ardatzei buruzko xehetasun batzuk eman aurretik.

Lehenengo ardatzak Bizkaia, ekonomia oparoa finkatu nahi du, kalitatezko enplegua sortzeko gai izango den enpresa-sare indartsu, aurreratu eta maila sozialean arduratsuan oinarritutakoa. Ardatz honek biltzen ditu jarduketa gehien -29 guztira -, honako hauetan finkatuta:

  • Bizkaia talenturako, berrikuntzarako eta ekintzailetzarako lurralde moduan finkatzea, hainbat ekimenen bidez, hala nola BAT eta bikaintasuneko zentroen sarea indartuz; horren barruan Energy Intelligence Center eta teknologia kuantikoen inguruko huba integratuko dira;
  • aukerak bilatzea sektore ekonomiko berrietan eta orain arte pisu txikia zuten beste batzuetan, adibidez ikus-entzunezkoetan eta zinemaren industrian, beste jarduketa batzuen artean Punta Zorrotzan Ikus-entzunezko Hub berria abian jarrita;
  • inbertsioak erakartzea eta ekitaldien bidez Bizkaia sustatzea, hala nola hurrengo bi urteetan emakumezkoen Champions Leagueko eta gizonezkoen Europa Leagueko finalak antolatzea;
  • bisitariak erakartzea, helmuga turistiko jasangarria izaten jarraitzeko apustua eginez;
  • kalitatezko enplegua sortuko duten jarduera ekonomiko berriak garatzea eta lurraldeko sektore estrategikoetan jarduerak modernizatzea, merkataritza eta lehen sektorea modernizatzeko eta dinamizatzeko ekimenak hedatuz;
  • eta Ekonomia Itunak zerga-sistemari etekinik handiena ateratzeko eskaintzen dituen gaitasunen erabilera, lehiakortasuna indartzeko eta zerbitzu publiko onenak eskaintzeko beharrezkoak diren baliabideak eskuratu ahal izateko.

Legegintzaldiko planaren bigarren ardatzaren abiaburua Bizkaia, gizarte aurreratua lortzea da, zerbitzu publiko unibertsaletan eta kalitatezkoetan oinarritua, desberdintasunak murrizten eta gizarte-kohesioa indartzen lagunduko dutenak. Ardatz honek 26 jarduketa hedatzen ditu kolektibo kalteberenentzat, desgaitasuna duten pertsonen autonomia indartzeko, sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei, gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonei eta babesgabetasun-egoeran dauden adingabeei arreta emateko. Gizarte aurreratu batek adineko pertsonak zaintzen ditu bizitzako une horretara iristen direnean, orduan behar dutelako gehien maitasuna eta arreta. Horregatik iraupen luzeko zainketen eredu berria zabaltzen jarraituko dugu, etxeTIC zentro, bizikidetza-unitate eta zentro soziosanitario berriekin. Genero-etena josten jarraitzeko neurriak hartuko ditugu, emakumea lan-sektoreetan sar dadin, hala nola enpresan, zientzian eta teknologian. Eta kolektiboei enplegua lortzen laguntzeko jarduketak gauzatuko ditugu, adibidez luzaroko langabezian daudenei, gazteei eta 45 urtetik gorakoei, adierazi du Ahaldun Nagusiak.

Klima-aldaketaren aurkako borroka eta nortasun propioaren defentsa

Bizkaia berdea da planaren hirugarren ardatza. Ardatz honekin Bizkaiko Foru Aldundiak bere ahalegina klima-aldaketaren aurkako borrokari gehitzen jarraituko du. Etxanobek laburbildu duen bezala, jasangarritasun energetikoko neurriak aplikatuko ditu eraikinetan eta foru parke mugikorrean, Bizkaibuseko autobus elektrikoen kopurua handituko du eta garraioaren deskarbonizazioaren aldeko apustua egingo du bizikleta joan-etorri laburretan gehiago erabiltzeko baldintzak jarriz. Ildo horretatik, itsasadarraren inguruko udalerrietan Bizkaibizi bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua jarriko da martxan -gero lurraldeko beste eremu batzuetara zabalduko den zerbitzua-, eta hiriarteko bidegorrien sarea zabalduko da, metropoli-ingurunean bizikletaz mugitzeko bi azpiegitura garrantzitsu gauzatuz: itsasadarreko bulebarra eta Erandio eta Barakaldo arteko zubia. Ardatz honetan integratutako 18 jarduketen artean enpresei eta 5.000 biztanletik beherako udalei mugikortasun iraunkorreko planak gara ditzaten laguntzea ere sartzen da, eta baita aurreko hamarkadetako industria-jarduerak hondatutako espazioak berreskuratzea eta foru-erakundeak ekonomia zirkularraren alde egindako apustua indartzea ere, hondakinen kudeaketan punta-puntako politika batetik abiatuta, eta eremu horretan ezagutza- eta berrikuntza-zentro bat sortuz.

Legegintzaldiko planaren laugarren ardatza lurraldeko kultura, ondarea eta tradizioak zabaltzea eta ezagutzera ematea da. Bizkaia, nortasun propioarekin deritzo eta 10 jarduketa biltzen ditu, besteak beste talentu artistikoari eta kultur eragileei lagunduz sortzaileen zeregina indartzea, Guggenheim Urdaibai martxan jartzea, Arte Ederren Museoaren eta Euskal Museoaren zabalkuntzak burutzea; labar-arterako instalazio berrien bidez ondare historikoa balioan jartzea eta  Arteako Musiktopa gunearekin musika-ondarerako instalazio berriak abian jartzea, eta Euskararen Interpretazio Zentroa Europan beste hizkuntza gutxitu batzuetarako erreferentzia-gune gisa bultzatzea.

Lurralde-oreka eta Foru Erakundea herritarrei irekitzea

Bizkaia, lurralde-oreka lortzea izango da planaren bosgarren ardatza, kasu honetan 21 jarduketa garatuz. Horien artean Ahaldun Nagusiak bere hitzaldian honako hauek nabarmendu ditu: Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren hedapenaren jarraipena; Herri Txiki Aukera Handi programaren fase berri baten irekiera, Busturialdera zabaltzen hasiko dena; garraio publikoa hobetzea, Metroaren 5. linea eraikita, eta, Eusko Jaurlaritzaren eskutik, 4. linea bultzatzea, eta Bizkaibusen lineak aztertzea, maiztasunak eta konexioak optimizatzeko; eta errepide bidezko konexioak hobetzea Ermua, Markina eta Las Carreraseko saihesbideekin hiriguneetatik trafikoak aterata, Sollubeko segurtasuna hobetuz eta errepide-sarea osatuz eta  Sestao eta Leioa artean itsasadarraren azpiko tunela eraikitzen hasiz.

"Bizkaia denontzat" planeko seigarren eta azken ardatza Aldundi indartsua, hurbilekoa eta modernoa da eta kasu honetan herritarrentzako arreta hobetu nahi da Gertu bulego berriak irekiz eta Foru Erakundeak Interneten duen atariaren bidez ematen dituen zerbitzuen diseinuan gizarteak parte hartuz. Era berean, Bizkaiaren eraikuntzan herritarren parte-hartzea bultzatzen jarraituko dugu, Eztabaida-Foroak bezalako tresnak bultzatuz eta aurrez aurreko topaketak antolatuz Bizkaiko Foru Aldundiko kargudunok gure gobernu ekintzaren garapenaren berri emateko, adierazi du Elixabete Etxanobek.

Planaren jarraipena eta ebaluazioa

Aurrez aurreko topaketa hauek, gainera, "Bizkaia denontzat" programan ezarritako jarduketen betetze-mailari buruzko jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta herritarrei kontuak emateko prozesuaren parte izango dira. Izan ere, plana abian jarri ondoren, kontrol-lan hori ere hasiko da, Bizkaia Gardena Gardentasun Atariaren eta foru-webgunearen bidez (www.bizkaia.eus), jarraipenari eta ebaluazioari buruzko urteko txostenak argitaratuz eta aurrez aurreko topaketa horiek eginez.

Jarraipen-eredu honi esker herritarrek era errazean eta eguneratuan jakingo dute zein den legegintzaldi honetarako ezarritako helburuen betetze-maila, eta iradokizunak eta proposamenak egingo dituzte Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuak eta programak hobetzen jarraitzeko.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...