2023(e)ko Septemberren 25(a) 10:25

Musika eta dantza Erdi Aroko ipuinen markoan: MusEkintzaren bigarren emanaldia Muñatones Gazteluan izango da

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Museoetan antolatzen duen Arte Eszenikoen Jaialdiak Muñatones Gazteluan jarraituko du larunbat honetan, irailak 30, "Koklea" emanaldiarekin Oreka TX eta Amaia Elizaranen eskutik. Jaialdiak abendura arte iraungo du eta ikuskizunak eskainiko ditu Bizkaiko bost museo eta leku interesgarritan: Muñatones Gazteluan, Mariaren Bihotza plazako Aztarnategian, Euskal Herria Museoan eta Arkeologi Museoan. Ikuskizunera joateko aurretik erreserba egin behar da 629 271 516 zenbakian. MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus helbidean kontsulta daiteke.

MusEkintza, Foru Erakundeak antolatuta Bizkaiko Museoetan egiten den Arte Eszenikoen Jaialdiak irailak 30ean Muñatones Gaztelura hurbilduko du bere bigarren emanaldia, "Koklea" izenekoa. Oreka TX eta euren txalapartak Gazteluko espazioa beteko dute musikarekin 12:00etan izango den kontzertuan; bertan, aldi berean, Amaia Elizaran dantzariaren dantza izango da.

Erdi Aroko ipuinen esparruan egingo den Koklea aire zabaleko ikuskizunean boskotearen azken urteetako ibilbide musikalaren emaitza islatzen da, euren estiloan sakonduz eta lengoaia garaikidean soinu-tresna organikoak eta naturalak erabiliz.

Ikuskizunera joateko aurretik erreserba egin behar da 629 271 516 zenbakian. MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.com helbidean  eskaintzen da.

Diziplina artistiko ugari publiko guztientzat

Jaialdia Arrantzaleen Museoan hasi zen eta Muñatones Gazteluan jarraitzen du. Horrela arte eszenikoen jaialdiak abendura arte iraungo du eta guztira ikuskizunak eskainiko ditu Bizkaiko bost museo eta leku interesgarritan: Mariaren Bihotza plazako Aztarnategian, Euskal Herria Museoan eta Arkeologi Museoan.

MusEkintzaren hirugarren edizio honetan besteak beste musika, poesia, antzerkia, ilustrazioak eta dantza estilo ezberdinak eskaintzen dira.

Jaialdiaren hirugarren emanaldia Mariaren Bihotza plazako Aztarnategian izango da, eta urriaren 31n "Lurrazpiko Ahotsak" emanaldia eskainiko da, Hortzmuga Teatroaren eskutik. Azaroaren 18an, Miren Agur Meabe, Sonia Rueda eta Inun Euskal Herria Museora iritsiko dira "Fabulak, leihoak eta beste ur batzuk" ikuskizunarekin eta, azkenik, azaroaren 25ean Mikel Santiagok "‘Whodunnit? ¿Quién lo hizo?" protagonizatuko du, Bilboko Arkeologi Museoarentzat antolatutako misteriozko jolas pertsonalizatua.

Ikuskizunetara joateko, aldez aurretik erreserba egin behar da joan nahi den ekitaldia egingo den museo edo espazio bakoitzean.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...