Berriak
2023(e)ko Septemberren 22(a) 09:24
Aldundiak pertsona kalteberentzako arreta hobetu du Gizarte Inklusioaren arloan esku hartzeko 260 profesional trebatuz
Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
“Bizkaian gizarte inklusioan esku hartzen duten langileentzako oinarri kontzeptualak, etikoak eta metodologikoak” ikastaroaren hirugarren edizioa hasi da, 100 orduko prestakuntzarekin. Prestakauntza hau Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak finantzatzen du.
Teresa Laespada.

Laespada: "Pertsonen duintasuna eta autonomia ukaezinak dira"
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak pertsona kalteberentzako arreta hobetzen du Gizarte Inklusioko zerbitzu eta programetan esku hartzeaz arduratzen diren langileentzako prestakuntza-prozesu baten bidez. 2023/24 ikasturte hau amaitzen denean arlo horretako 260 profesionalek jasoko dute prestakuntza-prozesu hau.
Bizkaian gizarte inklusioan esku hartzen duten langileentzako oinarri kontzeptualak, etikoak eta metodologikoak
ikastaroak bere hirugarren edizioa hasi du aste honetan eta 40 profesionalek parte hartu dute. Aurreko bi edizioetan 220 profesionalek egin dute ikastaroa.
Ikastaroaren hirugarren edizio honen irekiera ekitaldia Deustuko Unibertsitatean egin da jardunaldi batekin ("Pertsonen berezitasuna lagunduz-Acompañando la singularidad de las personas"). Ekitaldian izan dira Teresa Laespada, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatua, Fernando Vidal Fernández, Comillaseko Unibertsitateko irakaslea, Itziar Gandarias, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, eta Fernando Fantova aholkularia.
Ikastaroa esku-hartze espezializatuko profesionalentzako etengabeko prestakuntzaren aldeko apustua da eta xedea erakunde publikoen laguntza gehien behar duten pertsonei laguntzeko profesionalen gaitasunak hobetzea da.
Bere esku-hartzean Laespada diputatuak adierazi du Gizarte Inklusioan esku hartzen duten langileen prestakuntzaren eta profesionalizazioaren aldeko apustua egiten dela, funtsezkoak direlako kalitatezko eta konfiantzazko gizarte-zerbitzuen eredu publiko honetan
.Ikastaro honekin etengabeko ikaskuntzarako tresnak jartzen ditugu zuen eskura, zuen garapen pertsonal eta profesionalerako
, gaineratu du.
Foru Aldundiko Gobernuan zortzi urteko esperientzia burutu ondoren berrikuntzak egiten jarraitzen dugu, begirada partekatzen, esku-hartze sozialean lan egiten duzuenon profesionalizazioa bilatzen, pertsonen duintasuna funtsezko printzipio gisa hartuta, pertsona bakoitzarekiko konpromiso saihestezina delako
, azpimarratu du.
Aurreko urteetan bezala ikastaroak 100 orduko iraupena izango du; horietatik 70 aurrez aurrekoak izango dira eta 30 ordu lan autonomokoak. Berritasun nagusia sakontzeko saioa egitea da, borondatezko asistentzia izango duena.
Aurtengo ekitaldiak 40 parte-hartzaile izango ditu. Beraz, hirugarren edizio honen amaieran esku-hartze espezializatuko ikastaroetan parte hartuko duten 260 profesionalek beren gaitasunak hobetuko dituzte eta hain eremu sentikorrean zerbitzu publikoak hobetzen eta indartzen lagunduko dute.
PROGRAMA
Ikastaroaren irekiera-jardunaldian Isabel Aricetak, Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol dekanoak, eta Aitziber Irigorasek, Unibertsitate Komunitateko eta Agenda 2030eko errektoreordeak, ere parte hartu dute.
Ondoren hiru hitzaldi aurkeztu dira: "El paradigma Recovery. Una mirada a la libertad de las personas "(Fernando Vidal, Comillaseko Unibertsitatea), "La perspectiva de género en la intervención: apuntes sobre el caso de Bizkaia" (Itziar Gandarias, Deustuko Unibertsitatea) eta "Reflexiones sobre el marco teórico y el proceso de implementación del modelo de servicios sociales de atención en Bizkaia "(Fernando Fantova, aholkularia).
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...