2023(e)ko Septemberren 21(a) 12:10

Bizkaiak aurrera darama talentuaren aldeko konpromisoa

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak berritu egin du Orkestra - Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin ‘Talentuaren aldeko konpromisoa’ proiektuaren esparruan egindako akordioa. Akordio horren bidez Bizkaiko lehiakortasunaren zutoina talentua izateko lan egiten duten lurraldeko eragile nagusiekin abian jarritako lankidetzako gobernantzarako eredua bultzatu eta aztertuko da.

Bizkaiko Foru Aldundia talentua sortzeko, garatzeko, erakartzeko eta atxikitzeko estrategia indartzen ari da, lehiakortasunerako ezinbestekotzat jotzen baita. Ekonomia Sustatzeko Sailak onetsi egin du Orkestra - Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin (Deusto Fundazioa) hitzarmena sinatzea ‘Talentuaren aldeko konpromisoa’ proiektuaren bigarren faseari ekiteko.

‘Talentuaren aldeko konpromisoa’ proiektura Bizkaiko eragile nagusiak bildu dira talentua sortzeko, garatzeko, erakartzeko eta atxikitzeko proposamen baten inguruan; izan ere, talentua gakoa da lurraldearen eta Bizkaiko enpresa eta ikerlarien lehiakortasunerako.

Trantsizio teknologiko-digitalean, ingurumen-ekologikoan eta soziosanitarioan aurrera egingo badugu, funtsezkoa da STEM profilen eskariaren eta profesional gaituen eskaintzaren arteko arrakala txikitzea. Trantsizio hauek funtsezkoak dira Bizkaiko enpresen lehiakortasunerako eta bizkaitarren ongizate sozialerako.

‘Talentuaren aldeko konpromisoa’ proiektuaren garapena

Proiektu hau 2022ko maiatzean abiatu zen, Orkestrak Bizkaiko eta Euskadiko talentuaren egoeraren eta defizitaren diagnostikoa egin zuenean. Azterlan eta diagnostiko haren ondorioz Bizkaiko Foru Aldundiak deialdia egin zien unibertsitateei, lanbide Heziketako zentroei, clusterrei eta Bizkaiko enpresa nagusiei Bizkaiko talentua atxikitzeko eta Bizkaira talentua erakartzeko egiten ari ziren lanen inflexio-puntua izan behar zuen ibilbide-orria adosteko.

Deialdi horretara bildu ziren 25etik gora erakunde eta enpresek konpromiso-dekalogoa hitzartu zuten proposatutako xedeetarantz egiteko. Bizkaiko Foru Aldundiak 10 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu zuen.

Bizkaiko Foru Aldundiaz gainera, lantaldean honako hauek daude: Bilboko Udala, EAEko hiru unibertsitateak, LHko ikastetxeen elkarteak, gako diren sektoreetako clusterrak (energia, ibilgailuen industria, biozientzia, osasuna eta teknologia aplikatuak), EAEko enpresa-elkarte nagusiak, Bizkaiko ekonomian buruzagi diren enpresak, eta BBK.

Eratu zenetik taldeak buru-belarri lan egin du ‘Talentuaren aldeko konpromisoa’ hedatzen; hain zuzen ere, adostutako konpromisoak zenbait proiektutan gauzatu dira, eta eragileek beren ezagutzen eta espezialitatearen arabera parte hartuko dute haietan.

Gaur Gobernu Kontseiluak onetsitako lankidetza-hitzarmenaren bidez Orkestrak aztertuko du nola garatzen den konpromisoen dekalogoa eragileekin adostutako lankidetzako gobernantzarako ereduaren esparruan.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...