Berriak
2023(e)ko Septemberren 21(a) 12:20
Batuz nahitaez ezartzeko epeak malgutuko dituen Foru Arauaren Proiektua onartu du Aldundiak
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Urtarrilaren 1ean lurraldean dauden 7.000 enpresa handi, finantza-sozietate, aseguru-etxe eta ondare-sozietatek baino gehiagok eragiketa ekonomiko guztiak Foru Ogasunaren egoitza elektronikoan erregistratu beharko dituzte; jarduera ekonomikoak egiten dituzten gainerako zergadunek, aldiz, epe luzeagoa izango dute, egokitzeko zailtasunen arabera. Batuz borondatez ezarri duten edo ezarriko duten pertsonentzako zerga pizgarriak 2025. urtera arte mantenduko ditu Foru Ogasunak. Batuz ezarri duten 16.000 profesional eta enpresa baino gehiagok urriaren 1etik aurrera eskatu ahalko dute BEZa aitortzeko zirriborroa.
Gobernu Kontseiluak Batuz sistema behin betiko ezartzeko neurriak onesteko emango dauan foru arauaren aurreproiektua onetsi du. Arau proposamen honek izapidetze parlamentarioa hasiko du orain Batzar Nagusietan, eta jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona guztiek (fisikoak zein juridikoak) Batuz nahitaez ezartzeko epeak malgutzea aurreikusi du.
Malgutzeko proposamena egin da zergadunek eurek adierazi baitute egokitzeko denbora tarte handiagoa behar dutela, negozioen eguneroko kudeaketan sistema berriak hainbat aldaketa egitea eskatzen duelako. Hala, Foru Ogasunak proposatutako egutegiaren arabera, 2024ko urtarrilaren 1ean soilik enpresa handiek, finantza-sozietateek, aseguru-etxeek, ondare-sozietateek eta higiezin-sozietateek edukiko dute Batuz ezarri beharra. Ondoren, gainerako zergadunak gehituko dira, sei hilabeteko leihoetan; sistema berriak eskatzen duen egokitzapenean zailtasun handiagoak dituztenei denbora gehiago emango zaie. Batuz nahitaez aplikatzeko Aldundiak proposatutako epeak honako hauek dira:
-
2024-01-01. Sozietateen gaineko Zergaren zergadunak, mikroenpresak, enpresa txikiak edo ertainak ez direnak.
Multzo horretan 7.084 enpresa daude, eta horietatik 5.919 enpresek Batuz sistema aplikatzeke daukate.
-
2024-7-1. Pertsona fisikoak, entitateak errentak eratxikitzeko araubidean eta Sozietateen gaineko Zergaren zergadunak, mikroenpresak, enpresa txikiak edo ertainak badira, eta enpresa jarduerak garatzen badituzte industrian, manufakturan, eraikuntzan eta garraioan; enpresa jarduerak eta jarduera profesionalak finantzetan, juridikoak, aseguruetan, alokairukoak eta gainerako profesionalak hezkuntza eta kultura jarduerak salbu.
Multzo horretan 45.452 pertsona daude, eta horietatik 35.752 pertsonek Batuz sistema aplikatzeke daukate.
-
2025-1-1: Pertsona fisikoak, entitateak errentak eratxikitzeko araubidean eta Sozietateen gaineko Zergaren zergadunak, mikroenpresak, enpresa txikiak edo ertainak badira ostalaritza, merkataritza, ondasun higigarrien konponketa eta ile apaindegien sektoreetakoak eta gainerako zerbitzu pertsonaletakoak (titularrak pertsona juridikoak badira eta ERAR PJrekin).
Multzo horretan 7.917 pertsona daude, eta horietatik 6.602 pertsonek Batuz sistema aplikatzeke daukate.
-
2025-7-1: Pertsona fisikoak, entitateak errentak eratxikitzeko araubidean eta Sozietateen gaineko Zergaren zergadunak, mikroenpresak, enpresa txikiak edo ertainak badira ostalaritza, merkataritza, ondasun higigarrien konponketa eta ile apaindegien sektoreetakoak eta gainerako zerbitzu pertsonaletakoak (titularrak pertsona fisikoak badira eta ERAR PJrik gabe).
Multzo horretan 18.516 pertsona daude, eta horietatik 16.500 pertsonek Batuz sistema aplikatzeke daukate.
-
2026-1-1: Sozietateen gaineko Zergatik guztiz eta partzialki salbuetsita dauden erakundeak. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza, hezkuntza eta kultura-zerbitzuen arloetako profesionalak eta gainerako zergadunak
Multzo horretan 10.694 pertsona daude, eta horietatik 9.253 pertsonek Batuz sistema aplikatzeke daukate.
Borondatez ezartzen dutenentzat % 10eko zerga pizgarria
Horrez gain, Foru Ogasunak Batuz borondatez ezartzea sustatzen jarraituko du, gaur egun gertatzen den bezala. 2022an eta 2023an Batuz ezarri duten 16.000 zergadunek baino gehiagok eta beren borondatez pixkanaka ezartzen dutenek (gutxienez Batuz beharrezkoa izan baino sei hilabete lehenago), oro har, % 10eko konpentsazioa edukiko dute PFEZn edo Sozietateen gaineko Zergan.
Pizgarri fiskalarekin batera, 2024ra eta 2025era zabaltzen da PFEZaren kuotan edo Sozietateen gaineko Zergan Batuzen ezarpenak eragindako gastuen % 30eko kenkaria aplikatzeko aukera. Era berean, aldi baterako TicketBai betetzetik salbuesteko eskaera egiteko aukera ezartzen zaie kargua uztetik edo erretirotik gertu dauden zergadunei, baldin eta Batuzera egokitzearen ondoriozko kostuak ez badira proportzionalak kargua uzteko geratzen zaien denborarako.
Bizkaiko enpresa eta profesionalek dagoeneko BEZaren zirriborroa eska dezakete
Batuz ezartzeak berekin dakar jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona guztiek beren negozioen kontabilitatea Foru Ogasunaren egoitza elektronikoan eramateko betebeharra, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburuaren bidez. EEELn zergadunek Ogasunari jakinarazten diote beren salmenten (TicketBai sistemaren bidez fakturatzen dituztenak) eta diru-sarreren berri, bai eta beren jarduerarekin lotutako erosketen eta gastuen berri ere.
Era berean, zerga iruzurraren aurkako borroka sendotzeaz gain, informazio horrekin Foru Ogasunak enpresei eta profesionalei ematen dien laguntza hobetzen du, PFEZaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta BEZaren aitorpenen zirriborroak eskainiz.
Hala, urriaren 1etik Batuz borondatez ezarri duten Bizkaiko 16.000 autonomo eta enpresak baino gehiagok BEZaren autolikidazioaren zirriborroa (303 eredua) eskatu ahalko diote Foru Ogasunari, urteko hirugarren hiruhilekoari dagokiona, likidazio-aldia hiru hilekoa izanez gero, eta 2023ko irailekoa, likidazio-aldia hilabetekoa izanez gero. BEZaren aitorpena aurkezteko epea urriaren 1etik 25era artekoa da, eta zirriborroa urriaren 19ra arte eska daiteke.
Eskaera Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu behar da, eta jaso ondoren zergadunak zirriborroa berrikusi eta, hala badagokio, aldatu edo osatu beharko du, aurkeztu aurretik.
Foru Ogasunak zuzenean eman die aukera horren berri Batuz ezarri duten zergadunei, zirriborroa eskatzeko modua azalduz eta www.batuz.eus webgunearen bitartez laguntza kanal zuzena eskainiz.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...