2023(e)ko irailaren 21(a) 12:10

Bizkaiko Foru Aldundiak Usansoloko batzorde kudeatzaile berria izendatu du, maiatzaren 28ko hauteskundeen emaitza dena

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Usansoloko Batzorde Kudeatzailea 11 kidek osatuko dute: zortzi Usansolo Herria Elkartekoak dira, bi EAJ-PNVkoak eta bat EH Bildukoa. Batzordea osatzeko bileraren deialdia urriaren 5erako egin da. Eremu judizialean Foru Aldundiak Usansolo Toki Erakundeen Erregistroan inskribatzea ukatzearen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du jada Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusian.

Leixuri Arrizabalaga eta Amaia Antxustegi

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Lurralde Mugapeei buruzko 9/2012 Foru Arauan ezarritakoa betez, Usansoloko batzorde kudeatzaile berria izendatzea onartu du Gobernu Kontseiluan. Batzorde kudeatzailea, etorkizuneko udalaren ernamuina, 11 kidek osatzen dute (8 pertsona Usansolo Herria Elkartearen ordezkari gisa, 2 pertsona EAJ-PNVren ordezkaritzan eta pertsona bat EH Bilduren ordezkari moduan), hau da, maiatzaren 28ko udal-hauteskundeetako emaitzak oinarri hartuta Hauteskunde Batzorde Zentralak bidalitako ziurtagirian jasotzen dena betez.

Era berean, Usansoloko batzorde kudeatzailea eratzeko bilkurarako deialdia egin da. Bilera hori urriaren 5ean izango da, 18:00etan, Usansoloko Txapelena baserrian. Bertan, era berean,  batzordeburua hautatuko da.

Horrela Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Batzar Nagusien agindua betetzen jarraitzen du.

Usansoloko inskripzioa ukatzearen aurkako errekurtsoa

Beste alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak Usansolo Toki Erakundeen Erregistroan inskribatzea ukatzearen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen irailaren 1ean Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusian. Errekurtso horretan, gainera, foru-zerbitzu juridikoek kautelazko neurri positiboa hartzeko eskatu zuten Usansolo udalerri gisa inskriba zedin.

Aldez aurretik, uztailean eta Foru Erakundeak eskatuta, bilera egin Galdakaoko Udalarekin eta Usansoloko kudeatzailetzarekin batera estrategia juridikoak koordinatzeko helburuarekin; bilera hori hiru erakundeen interes komunean oinarrituta egin zen, hau da, Usansolo Bizkaiko Lurralde Historikoko 113. udalerri gisa behin betiko eratzea lortzeko.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...