Berriak
2023(e)ko Septemberren 21(a) 12:00
Bizkaiko 11 eguneko zentrotan etxeTIC eredua aplikatuko da 2024. urtearen amaierarako
Gizarte Ekintzako Saila
Bizkaiko Foru Aldundiak eguneko zentro gehiagotan zabalduko du EtxeTIC zerbitzua, eta datorren urtearen amaierarako mendekotasuna onartuta daukaten 5.000 pertsonek eta beren zaintzaileek erabili ahal izango dute. Etxean bizitzen jarraitzeko laguntza-zerbitzua - EtxeTIC Bilboko Etxaniz zentroan eta Etxebarrikoan ematen da dagoeneko, eta irailaren amaieran Zallakoa irekiko da Enkarterri osorako. Hurrengo, Basauriko eta Mungiako zentroak irekiko dira (eraikitzen ari dira), eta datorren urteko bigarren seihilekoan etxeTIC ereduko zentro bihurtuko dira Ugaokoa, Leioako Estartetxe, Abanto-Zierbenako Bizigura, Bilboko Santutxu auzoko Karmelo, Sestao Berria eta Ondarroakoa (hau behin-behinean, harik eta Markina-Xemeingoa, Lea-Artibai osoko zentroa izango dena, abian ipini arte). EtxeTIC Aldundiaren doako zerbitzua da, etxean ematen den arreta osatzen duena. Bi modutan ematen da: modu presentzialean (zentroan) eta telematikoan (etxetik irten gabe, baliabide teknologikoen bidez). Bizkaiko Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Planaren hedapenaren oinarrizko ardatzetako bat da.
Bizkaiko Foru Aldundia aurrera ari da etxeTIC eredua mailaka ezartzeko prozesuan. Gobernu Kontseiluaren ondoko prentsaurrekoan Gizarte Ekintzako diputatu Amaia Antxustegik iragarri du 2024. urtearen amaierarako Bizkaiko 11 zentrotan aplikatuko dela arreta-eredu berri hau. Etxean ematen diren zainketei laguntzeko doako foru zerbitzua da. Hartzaileak erreferentzia-zentroen eragin-eremuetan mendetasunean bizi diren pertsonak eta beren zaintzaileak dira, familia-ingurunean zaintzeko prestazioa jasoz gero.
Etxean bizitzen jarraitzeko laguntza-zerbitzua - EtxeTIC abian jartzea Bizkaiko Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Planaren hedapenaren oinarrizko ardatzetako bat da.
Zentro berriak eta laster irekiko direnak: Zalla
Etxean bizitzen jarraitzeko laguntza-zerbitzua - EtxeTIC eduki zuen lehen zentroa Bilboko Etxaniz izan zen. 2021ean hasi zen lanean. Ondoren Etxebarrikoa ireki da, eta bien artean 520 etxetan baino gehiagotan ematen dute zerbitzua. Aurtengo irailaren amaieran Zallako etxeTIC zentroa irekiko da. Zentro horrek Enkarterri osoari emango dio zerbitzua, eta hasieran 113 pertsonak erabiliko dute.
Basaurin eta Mungian eraikitzen ari diren etxeTIC zentroetan bi herri horien eragin-eremuko udalerrietako herritarrei emango zaie zerbitzua: Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka eta Mungia. Bi zentro horiek 2024ko lehen seihilekoan irekiko dira. Zerbitzuan hasten direnean, mendekotasuna onartuta daukaten 5.000tik gora pertsonari emango diete arreta. Aurrerapauso handia izango da: datorren urteko erdi alderako zerbitzu honetan artatuko dira Bizkaian etxean zaintzeko prestazioa jasotzen duten pertsonen laurden bat
, adierazi du Antxustegik.
Gainera, 2024 amaitu aurretik beste sei zentrotan emango da zerbitzua. Gaur egun eguneko zentroak dira eta etxeTIC eredura bihurtuko dira. Honako hauek dira: Ugaokoa, Leioako Estartetxe, Abanto-Zierbenako Bizigura, Bilboko Santutxu auzoko Karmelo, Sestao Berria eta Ondarroakoa. Ondarroakoa behin-behinean ariko da, harik eta Markina-Xemeingoa, Lea-Artibai osoko zentroa izango dena, abian ipini arte.
Bizkaiko Foru Aldundia tinko ari da EtxeTIC - Etxean bizitzen jarraitzeko laguntza-zerbitzua mailaka zabaltzen. Zerbitzua abenduaren 21eko 173/2021 Foru Dekretuak arautzen du.
Teknologia pertsonen zerbitzura
EtxeTIC zentroetan mendekotasunean dauden pertsonek eta beren zaintzaileek etxeko zaintzen ekosistemari laguntzeko plana daukate. Plan horretan mendekotasunean dagoen pertsona eta beraren zaintzailea artatzeko ekintza pertsonalizatuak ezartzen dira, eta horien osagarri laguntza-teknologiak, tableta eta jardun-eskumuturrekoa. Horiek monitorizatzen eta arriskuei aurre hartzen laguntzen dute aldizkako jarraipenarekin. Beraz, esku-hartzeetan lineako arreta eta zentroan bertan noizean behin jasotzen den arreta uztartzen dira. Horrez gainera, hogei bat pertsonak eguneko zentroetako ohiko arreta jasotzen dute.
Amaia Antxustegi diputatuaren ustez, teknologia eta gizakien arteko harremanak uztartzeak aukera asko ematen ditu mendekotasunean dauden pertsonei eta beren senideei laguntzeko
. Horregatik, esan duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak abian ipini duen zerbitzu berri hau doako zerbitzu publiko onuragarria da, eta oso baliagarria mendekotasunean dauden pertsonei eta beren zaintzaileei laguntzeko eta etxean ematen den iraupen luzeko arreta sustatzeko hurbileko zentro komunitario batetik, teknologia berrien potentziala bertatik bertarako arretaren osagarri eta lagungarri modura erabiliz. Zerbitzu honi esker pertsona guztiak etxean bizi daitezke, nahi izanez gero
.
Pertsonen arretarako berrikuntzaren erosketa publikoa
EtxeTIC ereduko eguneko arreta zentro berriak abian jartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak behar zen berrikuntzaren erosketa publikorako prozesuari ekin zion, 2020an etxean bizitzen laguntzeko ideia eta formulak aurkitzeko azterketa egin ondoren. Merkatu-azterlanaren ondoren 30 entitateren 33 proposamen jaso ziren. Entitateen artean informazioaren teknologien sektoreko eta laguntzako gailuen eta zerbitzuen sektoreko enpresa pribatuak, ETEak eta mikroETEak eta multinazionalak egon ziren, eta nazioarteko zentro teknologiko ospetsuak ere bai. Prozesu hori amaitu ondoren lehen etxeTIC ereduko zentroa etxean bizitzen laguntzeko formula aitzindariekin kudeatzeko lizitazioa hasi zen.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...