2023(e)ko irailaren 16(a) 10:15

Alberto San Juanek eta Fernando Egozcuek musikaz eta poesiaz irekiko dute MusEkintzaren hirugarren edizioa Arrantzaleen Museoan

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Bizkaiko museoetako arte eszenikoen jaialdiaren hirugarren edizioa irailaren 23an hasiko da. Arrantzaleen Musoan Amar ikuskizunaren emanaldi bat egingo da arratsaldeko 18:00etan, gaztelaniaz, Alberto San Juan eta Fernando Egozcueren eskutik. Jaialdia Arrantzaleen Museoan hasiko da eta abendura arte luzatuko da ikuskizunak Bizkaiko bost museo eta leku interesgarritan eskainiz: Muñatones gaztelua, Mariaren Bihotza plazako aztarnategia Euskal Herria Museoa eta Bilboko Arkeologi Museoa. Ikuskizunean izateko, erreserba egin behar da nahitaez telefono honetara deituta: 946 881 171. MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus web orrian eskuratu daiteke.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen  MusEkintza - Bizkaiko museoetako arte eszenikoen jaialdiaren hirugarren edizioa irailaren 23an hasiko da, larunbata, Arrantzaleen Museoan. Foru museo horretan 'Amar' ikuskizunaren emanaldi bat egingo da arratsaldeko 18:00etan, gaztelaniaz, Alberto San Juan eta Fernando Egozcueren eskutik.

‘Amar’ ikuskizuna Alberto San Juan aktoreak eta Fernando Egozcue gitarra-jotzaile eta konpositoreak duela ia hamarkada bat batera egin duten lanaren hautaketa da. Bizi-poza aldarrikatzen duten hitzak eta doinuak dira, uztarturik haren kontra ari diren indarrak salatzen dituztenak. Bidaia heterodoxoa Lorca, Santa Teresa, Benedetti, Concha Piquer, Albert Pla, Machado eta Gloria Fuertesen eskutik, bere konposizio batzuk eta beste batzuenak gidari direla.

Gainera, MusEkintzako emanaldi guztietan toki bakoitzerako TRACKEN studiok berariaz sortutako argiztapen apaingarria egongo da. Argiztapena eta proiekzioak emanaldi bakoitzerako moldatuko dira, ikusleen gozamena sustatzeko eta sendotzeko.

Ikuskizunean izateko, erreserba egin behar da nahitaez telefono honetara deituta: 946 881 171. MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus web orrian eskuratu daiteke.

Hainbat diziplina artistiko denetariko ikusleentzat

Jaialdiaren ibilera irailean hasiko da, Arrantzaleen Museoan, eta ikuskizunak izango dira Bizkaiko bost museo eta toki interesgarritan abendura arte: Muñatones gaztelua, Mariaren Bihotza plazako aztarnategia, Euskal Herria Museoa eta Arkeologi Museoa.

MusEkintzaren hirugarren edizioan musika, olerkia, antzerkia, ilustrazioak eta zenbait dantza-estilo landuko dira, besteak beste.

Jaialdia irailaren 23an hasiko da Arrantzaleen Museoan. Ondoren, irailaren 30ean, Muñatones gazteluan Oreka TX - Amaia Elizaranek prestatutako ‘Koklea’ ikuskizuna emango da.  Mariaren Bihotza plazako aztarnategian Hortzmuga Antzerkiaren ‘Lurrazpiko Ahotsak’ ikuskizuna emango da urriaren 31n. Azaroaren 18an Miren Agur Meabek, Sonia Ruedak eta Inunek Euskal Herria museoan emango dute ‘Fabulak, leihoak eta beste ur batzuk’ ikuskizuna, eta, azkenik, azaroaren 25ean Mikel Santiagok ‘Whodunnit? ¿Quién lo hizo?’ misterio-jokoa emango du Bilboko Arkeologi Museoan.

Ikuskizun batera joan nahi dutenek aurretik erreserba egin behar dute ekitaldia egingo den museoan edo gunean.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...