Berriak
2023(e)ko irailaren 15(a) 10:00
Iaz bezala aurten ere Bizkaiak iraupen luzeko zainketetako arreta pertsonalizatuko jardunbide egokiak aintzatetsi ditu
Gizarte Ekintzako Saila
Bizkaian iraupen luzeko zainketak etxeetan, eguneko zentroetan edo egoitza-zentroetan ematen dituzten erakunde publiko zein pribatuak aintzatesteko deialdia ireki du Bizkaiko Foru Aldundiak. Deialdiaren helburua da iraupen luzeko zainketen arloan lan egiten duten eragileen arreta pertsonalizatuaren kalitate-irizpideak aintzatestea, zabaltzea eta jakinaraztea. Adinekoen, familien, profesionalen, adituen eta zerbitzu-hornitzaileen ordezkariez osatuta dagoen ebaluazio-batzordeak aurkezten diren ekimenetako arretaren kalitateak dituen alderdi kritikoak balioetsiko ditu. Hautagaitzak aurkezteko epealdia urriaren 15ean amaituko da.
Iraupen Luzeko zainketen arreta aitortzea.
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak iraupen luzeko zainketetako arreta pertsonalizatuko jardunbide egokien aintzatespenen bigarren edizioaren deialdia egin du. Aintzatespen hauen bidez jardunbide onen hedapena eta trukea sustatu nahi dira Bizkaiko Lurralde Historikoan arlo honetako zerbitzuak egiten dituzten erakundeen artean. Deialdiaren xedea da Bizkaian iraupen luzeko zainketak etxeetan, eguneko zentroetan edo egoitza-zentroetan ematen dituzten erakunde publiko zein pribatuak aintzatestea.
Iraupen luzeko zainketen trantsizio-testuinguru batean, funtsezko ardatz gisa duintasunaren aitorpena, eskubideen ikuspegia eta pertsonalizazioaren beharra dituela, Bizkaiko Foru Aldundiak, zorionez, gero eta erakunde eta profesional gehiago egiten ari diren zaintza-praktikak eta -moduak bultzatu eta onartu nahi ditu, hots, laguntza behar duten pertsonentzako arreta sustatzera eta horretan aurrera egitera zuzendutakoak, haien interesak eta lehentasunak aintzat edukita eta haien parte-hartze eraginkorra kontuan hartuta. Gizarte Ekintzako foru diputatu Amaia Antxustegik esan duenez, laguntza behar duten adinekoei eta desgaituei arreta hobea nola eman aztertzen duten profesionalen eta erakundeen jardun ona aintzatetsi nahi dugu. Hau da, pertsonak zaintzen dituzten pertsonen ahaleginak goraipatu nahi ditugu
.
Deialdian parte hartu nahi duten erakundeek egiaztatu beharko dute iraupen luzeko zainketetan arreta pertsonalizatzeko jardunbide egoki bat gutxienez erabili dutela eta horri esker erakundeak aurrera egin ahal izan duela bere zerbitzuak, arreta-eredua eta kudeaketa-eredua eraldatzeko prozesuan.
Ebaluazio-batzordea eta hautagaitzak aurkezteko epealdia
Aintzatespenak zenbait kategoriatan emango dira. Hautagai irabazleak aukeratuko dituen ebaluazio-batzordean Bizkaiko Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Plana koordinatzen duen pertsona izango da burua, eta honako hauek izango dute ordezkaritza: Bizkaiko Adinekoen Kontseilua, Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia, Adinekoen Zentroetako Batzorde Iraunkorra, Bizkaiko gizarte-lan, erizaintza, psikologia eta medikuen elkargo profesionalak, Zahartzaroa Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkartea, Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko zuzeneko arreta emateko profesional bat, iraupen luzeko zainketen esparruan ospe handia duten bi aditu eta mendekotasun eta/edo desgaitasun egoeran dagoen zaintzaile bat.
2023ko deialdiaren oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira. Hautagaitzak aurkezteko epealdia urriaren 15ean amaituko da. Hautagaitzak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan aurkeztu behar dira.
Bizkaiko iraupen luzeko zainketak pertsonalizatzeko jardunbide egokien aintzatespenei buruzko jardunaldi publiko bat egingo da abenduan jakinaraziko da zein diren baloraziorik onena jaso duten hautagaitzak.
2022ko edizioan saritutako erakundeak
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak iaz lehenengo aldiz eman zituen iraupen luzeko zainketetako arreta pertsonalizatuko jardunbide egokien aintzatespenak. Honako hauek izan ziren sarituak: Gorabide, Argia Fundazioa (bi jardunbidek izan zuten saria) eta Amorebieta-Etxanoko Nafarroa eguneko zentroa. Era berean, epaimahaiak aipamen berezia eman zien Igurco Servicios Sanitarios-i, Aspaceri, Miranda Fundazioari, Loiu Gurena egoitza-zentroari eta Gazteluondo egoitzari.
Iraupen luzeko zainketak pertsonalizatzeko jardunbide egokien aintzatespenen lehen edizioan adinekoen eta desgaituen arretaren arloko erakundeen 47 hautagaitza egon ziren.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...