Berriak
2023(e)ko irailaren 13(a) 16:35
Zerga itunduen bilketa abuztura arte % 8,4 hazi da
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Abuztura arte, zergen itunduen bidez 6.010,6 milioi euro bildu dira, hau da, 2022ko aldi berean bildutakoak baino 464,5 milioi gehiago (% 8,4ko igoera). Diru-bilketaren datu hori 2023 ekitaldi osoko zergen bidezko diru-sarreren aurrekontuaren % 64,7 da.
Zuzeneko zergen bilketak aurreko hilabeteetako joera ona mantendu du eta zerga horien bidez 3.293,6 milioi euro bildu dira, aurreko urteko abuztuan baino % 14,7 gehiago. Kapitulu honetan, PFEZa, oro har, % 8,7 hazi da, eta nabarmentzekoak dira honako hauen hazkundea: lan-atxikipenak (% 13,4), jarduera profesional, enpresarial eta artistikoen ordainketa zatikatuak (% 11,0), eta kapital higigarriaren eta kapital higiezinaren atxikipenak (% 30,0 eta % 10,9, hurrenez hurren).
Beste alde batetik, sozietateen gaineko zergaren bidez 739,6 milioi euro bildu dira; hau da, % 29,7 igo da, zergaren kanpainan bildutakoaren eta kapital higigarriaren eta kapital higiezinaren etekinen gaineko atxikipenen bilakaeraren ondorioz.
Zuzeneko zergen bilketa honako hauek osatzen dute: ondarearen gaineko zergak (83,3 milioi eta % 6,4ko hazkundea); ez-egoiliarren errentaren gaineko zergak (% 184 gehiago, 93,5 milioi euro); oinordetza eta dohaintzen gaineko zergak (52,8 milioi eta % 5,5); kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zergak (15,6 milioi biltzen baititu; duela urtebeteko ia kopuru bera); eta energia elektrikoaren ekoizpenaren gaineko zergak (zerga honen bidez bildutakoak oso gutxi izaten jarraitzen du, energiaren prezioa kontrolatzeko ezarri diren arauen eraginez).
Zeharkako zergen bidez, abuztura arte, 2.215,9 milioi euro bildu dira, 2022an baino %1,0 gehiago. Zeharkako zergen bilketa kudeaketa propioko BEZaren eta hidrokarburoen gaineko zerga bereziaren bilketan izandako jaitsierak oztopatzen du (-% 8,3 eta -% 7,4, hurrenez hurren). Kudeaketa propioko BEZaren kasuan, bilketa 1.963,5 milioira murriztu da, hilabete horretan itzulketak 160,5 milioi euroraino igo direlako.
Zerga berezien artean, hidrokarburoen bilketan aipatutako jaitsieraz gain, tabako-laboreena eta elektrizitatearena ere murriztu egin dira (-% 1,2 eta -% 37,2, hurrenez hurren), horiek ere hartutako arau-neurrien eraginpean baitaude. Aitzitik, gora egin dute alkoholaren gaineko zergak (+% 7,3) eta garagardoaren gaineko zergak (+% 2,6).
Gainerako zeharkako zergetan gorabehera handiak izan dira: gora egin dute aseguru-primen gaineko zergak (+% 6,9) eta joko-jardueren gaineko zergak (+% 63,3) eta behera, aldiz, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren kontzeptu biek (-% 4,1 eta -% 46,0, hurrenez hurren). Finantza-transakzioen gaineko, zenbait zerbitzu digitalen gainekoek eta hondakinen gordailuen eta errausketaren gaineko zerga berriek 49,7 milioi, 4,6 milioi eta 5,4 milioi bildu dituzte, hurrenez hurren. Ibilgailuaren matrikulazioaren gaineko zergaren bidez 8,8 milioi euro bildu dira (+% 3,8).
Zerga berezien eta berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergaren ondoriozko gainerako barne-doikuntzekin batera, Bizkaiak 738,2 milioi euro ordaindu dizkie beste foru-ogasunei. Banaketa 206,7 milioi eurokoa izan da Arabarentzat eta 531,5 milioi eurokoa Gipuzkoarentzat.
Tasak eta bestelako diru-sarrerak 54,6 milioi eurokoak izan dira, 2022ko aldi berean baino 15,6 milioi gehiago.
Horrela, Kudeaketa propioko zerga itunduak, guztira, 5.564,1 milioi euro izan dira, hau da, % 9,0 igo dira.
Kudeaketa propioari Estatuarekin BEZagatik, zerga bereziengatik eta gas fluordunengatik egindako doikuntzak gehitu behar zaizkio, ekitaldiko bigarren hiruhilekoari dagozkionak.
- Doikuntza BEZ Estatua: 604,1 milioi euro (-% 6,5).
- Doikuntza Bereziak Estatua: -157,9 milioi euro (% 22,3).
- Doikuntzak Gas fluordunak: Estatutik 0,2 milioi euro jaso dira.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...