Berriak
2023(e)ko Septemberren 24(a) 10:30
Arkeologi Museoak eta Santimamiñek bat egingo dute Ice Age Mu-seoen sarearen sorreraren X. urteurrenarekin
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Ice Age Museoen sarea eratu zela X. urteurrena ospatuz Arkeologi Museoak, Santimamiñek eta sarea osatzen duten gainerako tokiek hainbat jarduera antolatu dituzte Ice Age Europe Week ekitaldiaren barruan. Ekintza hauek irailaren 27an, 28an eta 30ean eta urriaren 1ean burutuko dira.
Ice Age Museoen sarea duela 10 urte sortu zen, Europako museo eta arkeologia-zentro nagusiek osatua. Sarearen helburuak, besteak beste, honako hauek dira: Izotz Aroko ondarearen kontserbazioari buruzko kontzientzia sortzea; balorizazio-programak garatzea eta zientziaren, kudeaketaren, pedagogiaren eta kultura-turismoaren arloetan lankidetza sustatzea. Arkeologi Museoak -Bizkaiko historiaurreko ondarea zaintzeko eta ikertzeko zentro moduan- eta Santimamiñek -UNESCOK Gizateriaren Ondare izendatua- Bizkaiko Foru Aldundikoak biak, bat egin zuten sarearekin.
Tailerrak eta bisitak
Ice Age Museoen sarearen X. urteurrena ospatzeko Arkeologi Museoak eta Santimamiñek hainbat tailer eta bisita antolatu dituzte.
Arkeologi Museoak bisita antolatu du Museoko biltegietara, irailaren 28an. Tailer honek Bizkaiko aztarnategietako Izotz Aroko materialak katalogatzeko eta kontserbatzeko prozesua erakutsi nahi dio bisitariari.
Gainera, irailaren 30ean, Arenatza kobazuloa (Galdames) bisitatzea aurreikusita dago. Koba hau Bizkaiko historiaurreko aztarnategi adierazgarrienetako bat da eta labar-artearen adierazpen garrantzitsuak gordetzen ditu. Bisita José Luis Arribas arkeologoak gidatuko du.
Urriaren 1ean "Arkeologia egun batez" familia-tailerra eskainiko zaigu. Tailer honetan parte hartzaileek aztarnategi arkeologiko bat induskatu, iraganeko aztarna materialak berreskuratu eta haien izaeraren eta kronologiaren arabera sailkatu ahal izango dituzte.
Beste alde batetik Santimamiñetik bisita bat antolatu da irailaren 27an, kobaren atondoa eta erreplika birtuala ezagutzeko, esparruak gordetzen dituen historiaurreko pinturak miresteko eta formazio geologiko konplexuko bere galerietan barneratzeko.
Gainera, urriaren 1ean, igandea, "Artistak Historiaurrean" haurrentzako tailerrera joateko aukera izango dugu. Bertan parte-hartzaileek duela 15.000 urte kobazuloetako hormak apaintzeko erabilitako teknikak ikasiko dituzte.
Jarduera guztiak doakoak izango dira, Bilbotik Arenatza (Galdames) kobazuloa bisitatzeko autobus-bidaia izan ezik, 10 euroko kostua izango baitu, eta aldez aurretik izena eman behar da.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...