2023(e)ko Augustren 28(a) 10:00

Bizkaiak 600.000 euro bideratu ditu industrialdeak modernizatu eta hobetzeko proiektuetara

Ekonomia Sustatzeko Saila

Guztira, 13 eskari aurkeztu eta baietsi dira.

Aurten, Ekonomia Sustatzeko Sailak 600.000 euro onartu ditu, guztira 13 eskari babesteko, industrialdeei zuzendutako diru-laguntzen programaren barruan. Hartara, jarduera ekonomikoko espazio hauek modernizatu, egokitu eta hobetu nahi dira eta, aldi berean, industrialdeotan kokatzen diren enpresen lehiakortasuna areagotu.

Programak bi laguntza lerro aurreikusten ditu. Lehen lerroa elkartegintza indartu eta kudeaketa planak egitera bideratzen da eta bigarrena, berriz, inbertsioak gauzatzera. Azken horretan batzen dira jasotako eta onartutako proiektu gehienak; guztira, 11.

Diru-laguntzen dekretua industrialdeen  jabe edo/eta alokatzaileen taldeei zuzentzen zaie (irabazi asmorik gabe), bai eta Bizkaiko toki erakundeei ere, baldin eta eraikitako azaleraren edo guztizko azaleraren % 50etik gora jabetza pribatua den eta lurraldean kokatzen den industrialderen bat badute.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...