2023(e)ko Augustren 07(a) 10:00

22.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dituzte Bizkaiko hiru parketxeak aurtengo lehendabiziko sei hilabeteetan

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Bisita horietako gehienak (14.726) lanegunetan egin dira. Egun horietan, Bizkaiko parke naturalen erakargarritasunak modu didaktikoan ezagutarazteko eratutako hezkuntza-taldeetan parte hartu duten 156 ikastetxeetako ikasleak izan dira ikusle-talderik ugarienak. Beste 4.754 pertsonak talde antolatuetan bisitatu dituzte zentro horiek, eta beste 8.237k euren kontura. Gorbeiako parketxea izan da pertsona gehien hartu dituena (7.981), eta urteko lehen seihilekoan ikasle eta ikastetxe gehien bildu dituena ere izan da.

Armañon, Gorbeia eta Urkiolako parketxeek 22.207 lagunen bisita jaso dute urteko lehen erdian. Horietako gehienak (14.726) lanegunetan bertaratu ziren Bizkaiko parke naturaletako interpretazio-zentro horietara. Kopuru horrek gainditu egin du 2019ko aldi berean erregistratutakoa, pandemiaren aurreko urtean, 21.079 bisita izan baitziren.

Parketxeetara joaten direnen artean kolektiborik ugariena ikastetxeetako ikasleak dira. Zehazki, lurralde osoko 156 ikastetxetako 9.216 ikasle izan dira ekipamendu horietan, eta Bizkaiko parke naturalen erakargarritasunak ezagutarazteko diseinatutako ibilbide didaktikoetan parte hartu dute. Beste 4.754 pertsona hurbildu ziren foru-ekipamenduetara talde antolatuetan, eta 8.237 euren kontura.

Bisita horiek hilabeteka banatzeari dagokionez, parketxeetara gehien hurbiltzeko baliatutako hilabeteak honakoak izan dira, hurrenez hurren: maiatza (4.707 pertsona), apirila (4.378) eta martxoa (4.227). Bisita gutxien izan duen hilabetea, berriz, urtarrila izan da (1.622).

Halaber, Gorbeiakoa izan da urteko lehen seihilekoan bisitari gehien izan dituen parketxea. Zehazki, 7.981 pertsona bertaratu dira (5.652 lanegunetan eta 2.329 asteburu, zubi eta jaiegunetan). Ekipamendu hori izan da, halaber, ikasleen bisita gehien izan dituena (59 ikastetxetatik hurbildutako 3.660 ikasle) eta aldi horretan antolatutako taldeetan bisitari gutxien izan dituena (1.091). Zenbaketa orokorrean bezala, bisitari gehien izan dituen hilabetea maiatza izan da, 1.657 bisitarekin, eta gutxien, urtarrila (821). Apirilean, foru-ekipamendu honetara jende gehien joan zen bigarren hilabetean, 1.473 bisitari izan ziren, eta otsailean, 1.464.

Urkiola da bisitari gehien dituen hurrengo parketxea: 7.513. Ikasleek osatutako hezkuntza-taldeak izan dira ugarienak; guztira 56 ikastetxetatik etorritako 3.268 pertsonari egin diote harrera ekipamendu horretan. Lanegun, asteburu edo jaiegunetan antolatutako gainerako taldeek 2.220 pertsona gehiago bildu dituzte. Partikularren bisitei dagokienez, gehiago izan dira asteburuetan (1.361) astelehenetik ostiralerako tartean baino (664). Hilabeteka, maiatza izan da pertsona gehien batu dituena (1.631 pertsona); ondoren, ekaina (1.570) eta apirila (1.477).

Urteko lehen seihilekoan, 6.713 pertsonak bisitatu dute Armañon, eta gehienak (3.426) lanegunetan eta eskola-taldeetan hurbildu dira (41 ikastetxetako 2.288 ikasle). Beste 1.443 pertsona talde antolatuetan sartu ziren, eta gainerako 2.982 pertsonek bisita partikularrak egin zituzten, batez ere asteburuetan edo jaiegunetan. Enkarterriko parketxe honetan, gainerako foru-ekipamenduetan ez bezala, jenderik gehien bildu duen hilabetea martxoa izan da (1.589 bisita), ondoren ekaina (1.467) eta azkenik apirila (1.428).


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...