2023(e)ko ekainaren 05(a) 10:27

Martxanterak, Bizkaiko pertsonaia herrikoiei buruzko Ipuinak bildumaren zazpigarren liburua

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Marta Goikoetxea eta Iñaki Landa dira Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratzen duen kontakizun ilustratu hirueledunen bilduma honen zazpigarren liburukiaren egileak. Idazleak eta ilustratzaileak Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako liburua aurkeztuko dute datorren ostiralean, ekainak 9, 12:00etan, Bilboko Liburu Azokan. Ipuinak bilduma Foru Erakundeak sortu zuen 2017an, Bizkaiko udalerrietako pertsonaia ezagun, tradizional edo folkloriko bereizgarrienetako batzuk Bizkaiko jendeari eta Lurraldea bisitatzen zuten pertsonei hurbiltzeko asmoz. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratutako album ilustratuak dira, pertsonaia horiek beste modu batean erakusten dituztenak.

MARTXANTERAK

Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratzen duen "Ipuinak" bildumaren zazpigarren liburukiaren izenburua Martxanterak da. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratzen den album sorta da, eta ipuinek Lurraldeko pertsonaiak beste modu batean erakusten dituzte, hurbilean eta era ez- formalean, publiko gazteari zuzenduta.

Liburu honek modu erakargarrian emakume nekaezin batzuk erakusten ditu, Durangoko Santa Maria elizpearen babesean euren bizitzako hamarkadak eman zituztenak, bai neguan, bai udan, umeen eta ez hain umeen gustuko produktuak saltzen. Martxanterek, egunero, gozokiak, jostailuak eta litxarreriak saltzen zituzten postu ibiltarietan, goizean goizetik hasita.

Alaia eta bere familia dira saltzaile haien lan nekeza omendu nahi duen kontakizun honen protagonistak. Amaren urtebetetze egunean neskatoak oraindik ez du opari egokia aurkitu, eta Boniren laguntza funtsezkoa izango da aurkitu ahal izateko. Durangoko azken martxanterak edozein helburu lortzeko pazientzia eta iraunkortasuna ezinbestekoak direla erakutsiko dio. Neskatoak diaboloarekin jolasten den bitartean ikasiko ditu ikasgai hauek.

Martxanterak argitalpenak, horrela, bat egiten du Bizkaiko Foru Aldundiak urtero argitaratzen dituen beste sei album ilustratuekin. Lehenengoa 2017an argitaratu zen. Gargantua txapeldun izan zen, Mikel Gil Sojok idatzi zuen eta Andrea Alonso Vargasek ilustratu zuen. Ondoren, Idoia Barrondo idazlearen eta Nuria Hache ilustratzailearen Marijaia etorri ziren. Ipuinak bildumako hirugarren izenburua Erraldoiak izan zen eta egileak Begoña Elorrieta eta Alex Orbe izan ziren.  Eskarabillera Andoni Abenójarrek idatzi eta Eider Eibarrek ilustratutako istorio baten protagonista izan zen. Bosgarren liburua, Sardinerak izenekoa, Gotzone Butronek idatzi zuen eta Kike Infamek ilustratu zuen. Iaz Bizkaiko Foru Aldundiak seigarren liburua argitaratu zuen, SuperZirgariak, Itziar Minguez Arnáizek idatzia eta Gastónek ilustratua.

Martxanterak liburuaren egileak Marta Goikoetxea idazlea eta Iñaki Landa ilustratzailea izan dira, eta ekainaren 9an aurkeztuko dute liburua, 12:00etan, Bilboko Liburu Azokan.

Ipuinak bilduma salgai dago Bizkaiko Foru Aldundiaren Argitalpen Dendan (Diputazioa 7) eta online www.bizkaia.eus/argitalpenak webgunean.

Martxanterak-en idazlea eta ilustratzailea

Marta Goikoetxea (Amorebieta-Etxano, 1983)

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna, hainbat komunikabidetan idatzi du, baina gaur egun euskara irakasten dihardu. Bere euskarazko mikro-ipuinak Barakaldoko urteroko lehiaketan sarituak izan dira (finalista 2022an eta 2. akzesita 2023an) eta bere "Pétalos rotos" ipuina Euskal Trenbide Sarea (ETS) literatur lehiaketan hautatua izan zen 2016an.

Iñaki Landa Fuentes (Portugalete, 1981)

Hainbat aldizkari, egunkari eta editorialekin kolaboratzen duen ilustratzailea da. Joan Espasaren "Tiempo Muerto", Harkaitz Canoren "Kandelikara" eta Miren Agur Meaberen "Elurraren promesa" liburuak ere ilustratu ditu.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...