Berriak
2023(e)ko Juneren 04(a) 11:00
MusEkintzak dantza garaikidearen eta zurezko eskulturen arteko uztartze berezia eskainiko du ekainaren 10ean Euskal Herria Museoan
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Bizkaiko museoetako arte eszenikoen jaialdiko hurrengo ekitaldia ekainaren 10ean egingo da, eguerdiko 12:30etan: “Kandelak” ikuskizuna. Ikuskizunean izateko, erreserba egin behar da telefono honetara deituta: 946 255 451. MusEkintzari buruzko informazio guztia hemen dago aztergai: www.bizkaikoa.bizkaia.eus.
Ekainaren 10ean MusEkintza jaialdiko hamargarren ekitaldia egingo da. Egun horretan, eguerdiko 12:30etan, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan "Kandelak" ikuskizuna emango dute Garazi Etxaburuk eta Jose Pablo Arriagak.
"Kandelak" dantza garaikidearen eta zurezko eskultura handien arteko uztartze berezia da. Garazi Etxaburuk bizitza emango dio Jose Pablo Arriaga artistak egindako eskultura handi bati. Koreografia indartsu eta gozoa da, kandeletako sugarren mugimenduetan inspiratua; irudi-bizipen emozional zirraragarria sortuko du.
Eskulturak hainbat geruza dauzka, elkarren gainean tolestuta, eta adiera asko hartuko ditu dantzaldiak aurrera egin ahala. Pentsa daiteke haurdun dagoen emakumearen sabeleko azalaren metafora dela, hau da, bizitza berria gordetzen eta babesten duen espazio sakratuaren metafora. Dena den, barnean dagoenari aurre egin beharra ere iradokitzen du. Zenbait gauza izan daitezke: haur baten jaiotza, egonean dagoen larritasunaren agerpena edo barneko mamu zaharren askapena. Horiek guztiak azaleratzea funtsezkoa da bizitza osoan gozatzeko.
Ikuskizunera joateko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 946 255 451 zenbakian. MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus helbidean kontsultatu daiteke.
MusEkintzak diziplina artistiko ugari biltzen ditu
MusEkintza BizkaiKOAk, Bizkaiko Foru Aldundiaren museo guztiak koordinatzen dituen erakundeak antolatzen du eta irailaren 10ean eskaini zuen bere lehen ikuskizuna, eta, horrela, hasiera eman zitzaion hilero diziplina artistiko ugari biltzen dituen jaialdiari. Joan zen irailetik ekainera arte ekitaldia Bizkaiko museo edo leku historiko batetik igarotzen da, geldialdi bakoitzean ikuskizun desberdina eskainiz. Guztira, Bizkaiaren historiaz beteriko hamaika agertoki dira, Aldundiaren honako museo eta espazio hauek: La Encartada fabrika-museoa Balmasedan; El Pobaleko burdinola Muskizen; Txakolingunea, Txakolinaren Museoa Bakion; Euskal Herria museoa Gernikan; Arkeologi Museoa Bilbon; Bermeon; eta Muñatones gaztelua. Aurten, gainera, lau gune berri daude: Mariaren Bihotza plazako aztarnategia Bilbon; Berreginen Museoa; Gernika-Lumoko Europako Herrien Parkea eta Santimamiñe Kortezubin.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...