Berriak
2023(e)ko maiatzaren 31(a) 18:44
Hackathon batek irtenbide berritzaileak bilatuko ditu elikadura edo adinekoentzako teknologia bezalako erronkei aurre egiteko
Ekonomia Sustatzeko Saila
Nagusi Intelligence Centerrek, Mondragon Unibertsitateak, 42 Urduliz eta Bizkaia Talentek antolatuta, topaketak 24 orduko iraupena izango du eta Urduliz Dorrean egingo da. Kaiku eta Sener enpresek euren erronka propioak planteatuko dituzte parte-hartzaileek irtenbide berritzaileak aurkez ditzaten.
Egun oso batez ikasleek, profesionalek, ekintzaileek eta "silver" taldeko pertsonek adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko irtenbide berritzaileak eskaintzeko ideia onenak jarriko dituzte mahai gainean; ideia horiek besteak beste elikadura eta ongizatea eta teknologia eta mugikortasun inklusiboa bezalako esparruetakoak izango dira. Hackathona ekainaren 9an eta 10ean egingo da; antolatzaileak Nagusi Intelligence Center (NIC), Mondragon Unibertsitatea, 42 Urduliz eta Bizkaia Talent dira eta ardatza Bizkaiko ekintzailetza eta zilarrezko ekonomia izango da. Topaketa Urdulizko 42ko 11. solairuan egingo da, Urduliz Dorrean, ostiraleko 15:00etatik larunbateko 18:00etara.
Euskadiko bi enpresa erreferentek (Kaiku eta Sener) euren erronka propioak planteatuko dituzte ikasleek, profesionalek, ekintzaileek eta "silver" kolektiboko pertsonek osatutako diziplina anitzeko taldeek elkarlanean euren erronkei irtenbideak bilatzeko aukera izan dezaten. Ekitaldi osoan zehar ekintzailetzan adituak diren pertsonek, profesionalek eta "silver" kolektiboko erabiltzaileek mentoring-funtzioa beteko dute taldeekin, beren proposamena erakundearen beharretara ahalik eta gehien lerrokatzeko aukera izan dezaten.
Parte-hartzaile guztiek prestakuntza-pilulak jasoko dituzte, eta bertan erronkak ebazteko sormen-prozesurako tresnak emango dira. Prestakuntza horren helburua sormena eta lantalde eraginkorra izateko beharrezko jarraibideak sustatzea izango da. Beste prestakuntza-pilula batean formatua, proiektuak abian jartzeko denbora eta talde bakoitzak pitch formatuan egingo duen aurkezpenak izan behar dituen irizpideak azalduko dira. Gainera zilarrezko ekonomia zer den, sektoreak Euskadin duen negozio-bolumena eta zilarrezko ekonomiaren esparruan garapen profesionalerako dituen aukerak definituko dira, besteak beste.
Hackathona sari banaketarekin amaituko da. Guztira, Ebaluazio Batzordearen ebaluazioaren arabera, 4.000 euro emango dira saritan.
Apustu estrategikoa
Bizi-itxaropen handiagoa eta jaiotza-tasa txikiagoa izatearen ondorio den demografia-aldaketak eta biztanleriaren zahartzeak, egungo gizartearentzako erronka ugariez gain, negozio-aukera berriak dakartza berekin. Aukera horiek zerikusia dute zilarrezko ekonomia deitu izan denarekin eta, horiekin batera, negozio-aukera berriak eta hainbat diziplinatako profesionalentzako enpleguak garatzen dira.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...