2023(e)ko ekainaren 01(a) 09:33

Bizkaibusen APP berriak autobusa geralekura noiz iritsiko den jakiteko aukera ematen du

Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko Saila

- QR irakurgailu bat du, Bizkaibuseko geltokietan instalatutako QR kode guztiak irakurtzeko aukera ematen duena, bai itxaronaldiei dagokienez, bai zerbitzuaren gainerako informazioari dagokionez. - Era berean zure geralekuak eta lineak pertsonalizatzeko, autobusaren kokapen zehatza ezagutzeko edo gertuen duzun geralekua geolokalizatzeko aukera eskaintzen du, oinezko ibilbideak bistaratuz.

Aplikazio berriak aurreko bertsioa ordeztu eta hobetzen du

Gaurtik aurrera Bizkaibusen APP berria deskarga daiteke, aurreko bertsioaren funtzionalitate guztiak hobetzen dituena eta berriak gehitzen dituena.

Horien artean autobusa geralekura iristeko falta den denbora berehala ezagutzeko aukera ematen du, edo denbora errealean  geralekuaren kokapen zehatza jakitekoa.

Nahikoa izango da aplikazio berriko QR irakurgailuarekin Bizkaibusen markesinetan eta geralekuetan instalatutako itxaronaldien QR kodeak eskaneatzea puntu horretatik igarotzen diren linea guztien itxarote-minutuak erraz eta azkar ezagutzeko.

Gainera QR irakurgailu horren beraren bidez Bizkaibus zerbitzuari buruzko informazio gehigarria eskuratu ahal izango da.

Aplikazio berri honek aurrekoa ordezten du eta foru-autobusen erabilera errazten duen diseinu eskuragarriagoa, errazagoa eta intuitiboagoa du.

Zure linea eta geraleku gustukoenak hautatu eta gordetzeko aukera ematen du, horien erabilera erabat pertsonalizatuz.

Halaber, hasieratik amaierara bitarteko ibilbideak diseinatzeko aukera ematen du, baita transbordoak eta horien gutxi gorabeherako iraupena ere. Edo gertuen dagoen geralekua geolokalizatzekoa, oinezko ibilbideak eta ibilbideen gutxi gorabeherako iraupena bistaratuz.

Bilaketa irekia du, udalerriaz gain ibilbideen jatorria eta helmuga posta helbidearen edo intereseko lekuen bidez aurkitzeko aukera ematen duena.

Gainera, eta web orriarekin gertatzen den bezala, aplikazio mugikorretik aukera egongo da ibilbideekin lotutako edozein abisu edo alertari buruzko informazioa eskuratzeko eta Bizkaibusekin harremanetan jartzeko, iradokizunak proposatzeko edo edozein kontsulta egiteko.

Aplikazioaren deskarga eskuragarri dago bai Apple Storen bai Play Storen https://www.bizkaia.eus/eu/web/bizkaibus/appa-deskargatuko-du helbidean. Hala iOS nola Android dispositivo mugikorretan deskarga daiteke.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...