Berriak
2023(e)ko maiatzaren 30(a) 12:34
Hogeita lau pilotarik jokatuko dute Mallabian ekainaren 16an hasiko den X. Bizkaia Torneoa
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Bizkaia Torneoaren hamargarren edizioan pilotari hauek hartuko dute parte: Laso, Larrazabal, Urrutikoetxea, Altuna III.a, Elordi, Ezkurdia, Agirre, Artola, Peña II.a, Alberdi, Alberdi II.a, Bakaikoa, Dario, P. Etxeberria, Salaberria, Egiguren V.a, Victor, Zabala, Albisu, Mariezkurrena II.a, Imaz, Martija, Zabaleta eta Rezusta.
X.Bizkaia Torneo
Lorea Bilbao Ibarra, Euskara eta Kultura diputatua, Aspe eta Baiko Pilota enpresetako ordezkariekin batera, Bizkaia Torneoaren hamargarren edizioaren aurkezpenean izan da gaur goizean. Ekitaldian lehiaketaren xehetasunak azaldu dituzte eta bertan izan dira, halaber, txapelketa honetan parte hartuko duten pilotarietako batzuk.
X. Bizkaia Torneoa ekainaren 16an hasiko da Mallabian eta gero Zierbenan. Torneo hau taldeka jokatzen den bakarra da; talde horiek Bizkaiko beste hainbeste mendiren izenak hartzen dituzte lehiatzeko: Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia. Gainera hiru espezialitatetan jokatzen den lehiaketa bakarra da: banakakoa, binakakoa eta lau t 'erdikoa.
Txapelketa Bizkaiko bost udalerritan jokatuko da: Mallabian, Zierbenan, Abadiñon, Durangon eta Bilbon. Kanporaketak ekainaren 16, 17 eta 18an jokatuko dira eta finala abuztuaren 22an jokatuko da, Bizkaia Frontoian.
Bizkaia Torneoan 24 pilotarik hartuko dute parte. Binakako modalitatean 12 pilotarik jokatuko dute; lau t 'erdikoa 6 pilotarik osatuko dute eta beste 6 banaka arituko dira.
Parte hartzen duten taldeak
Multzoen osaketa zozketa bidez egin da eta taldeen kapitainak honako hauek dira: Laso, Larrazabal, Urrutikoetxea, Altuna III.a, Elordi, eta Ezkurdia.
Hauek dira taldeak:
- Ganekogorta: Elordi eta Zabaleta bikoteka, Dario lau t 'erdian eta Egiguren V banakako modalitatean.
- Oiz: Urrutikoetxea eta Imaz bikoteka, Artola lau t 'erdian eta Alberdi banakako modalitatean.
- Gorbeia: Larrazabal eta Mariezkurrena II bikoteka, Agirre lau t 'erdian eta Bakaikoa banaka.
- Sollube: Altuna III.a eta Martija bikoteka, Salaberria lau t 'erdian eta Victor banakako modalitatean.
- Anboto: Laso eta Albisu bikoteka, Peña II lau t 'erdian eta Alberdi II banakako modalitatean.
- Kolitza: Ezkurdia eta Rezusta bikoteka, P. Etxeberria lau t 'erdian eta Zabala banakako modalitatean. Lehiaketa-sistema.
Lehiaketa-sistema
X. Bizkaia Torneoa final-laurdenetako, finalerdietako eta finaleko kanporaketa sistemaren arabera jokatuko da. Kanporaketa bakoitzean gutxienez bi garaipen lortu dituen taldea sailkatuko da. Partidak 22 tantora jokatuko dira bikoteen kasuan, eta 18 tantora banakako kanporaketetan.
Final-laurdenetako bi kanporaketak Mallabian eta Zierbenan ekainaren 16an jokatuko dira.
Ekainaren 17an lehen finalerdia jokatuko da, Abadiñon, eta bigarrena hurrengo egunean, ekainaren 18an, Durangon.
Azkenik finalerdietako talde garaileek finala Bizkaia Frontoian jokatuko dute, abuztuaren 22an.
Sarrerak erostea
Lehiaketaren fase desberdinetarako sarrerak www.entradasfronton.com webgunean eta kasuan kasuko frontoietako leihatiletan jarriko dira salgai.
Informazio gehiago nahi izanez gero Bizkaia Frontoiaren webgunea kontsulta daiteke (www.bizkaiafrontoia.eus), baita www.aspepelota.eus eta www.baikopilota.eus webguneak ere.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...