Berriak
2023(e)ko maiatzaren 22(a) 10:00
Bizkaiak tailerrak antolatu ditu emakume baserritarrekin elkarlanean emakumeentzako ekintza-plan espezifiko bat diseinatzeko
Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila
Tailer hauek lurraldeko lehen sektoreko emakumeak biltzen dituzten elkarteekin, Etxaldeko Emakumeak, Landa XXI eta Saskia, batera garatzen dira eta maiatzaren 29tik ekainaren 14ra bitartean egingo dira eskualde ezberdinetan. Irailaren 27an azken lan-saio bat egingo da, prozesuaren ondorioak azaltzeko. Tailerretan besteak beste honako gai hauek jorratuko dira: landa-eremuko emakumeen osasuna eta ongizatea; sektorean duten parte-hartze aktiboa; laguntza-sistemak eta -sareak; etorkizuneko ekoizpen- eta merkataritza-ereduak eta emakumeek nekazaritzako elikagaien sisteman duten zeregina; digitalizazioa eta, askotarikotasunetik abiatuta, nekazaritzako belaunaldien ordezkapena.
Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko emakume baserritarren elkarteekin -Etxaldeko Emakumeak, Landa XXI eta Saskia- lankidetzan, tailer batzuk antolatu ditu hainbat gairi heltzeko eta etorkizunean kolektibo horri zuzendutako ekintza-plan espezifikoa ezartzeko gogoeta-prozesu gisa balioko dutenak. Tailerrak maiatzaren 29tik ekainaren 14ra bitartean egingo dira, baina aurreikusita dago irailaren 27an beste saio gehigarri bat egitea, prozesu osoan ateratako ondorioak aurkezteko.
Tailerrak Bizkaiko eskualdeetan burutuko dira eta besteak beste gai hauek jorratuko dituzte: landa-eremuko emakumeen osasuna eta ongizatea (maiatzaren 29an, Igorren); laguntza-sistemak eta -sareak (ekainaren 1ean, Zamudion); sektorean duten parte-hartze aktiboa (ekainaren 5ean, Markina-Xemeinen); etorkizuneko ekoizpen- eta merkataritza-ereduak eta emakumeek nekazaritzako elikagaien sisteman duten zeregina (ekainaren 8an, Karrantzan); digitalizazioa (ekainaren 13an, Gamiz-Fikan) eta, askotarikotasunetik abiatuta, nekazaritzako belaunaldien erreleboa (ekainaren 14an, Errigoitin).
Saio hauek goizeko edo arratsaldeko ordutegietan egingo dira, gaiaren eta lekuaren arabera, eta programa komuna partekatuko dute. Programa parte-hartzaileen aurkezpen batekin hasiko da, eta, ondoren, tailerraren gaiari buruzko sarrera bat egingo da. Ondoren esperientzia inspiratzaileak entzungo dira eta partaidetza-dinamika izango da. Tailer hauetariko batzuk nekazaritza-ustiategietan egingo direnez, tailerraren programan horien instalazioak ere bisitatuko dira.
Gainera tailerrak egiten diren bitartean haurtzaindegi zerbitzua jarri da emakume baserritarren ardurapean dauden adingabeentzat. Zerbitzu honek doan eta aldez aurretik hitzordua eskatuta funtzionatuko du.
Informazio gehiago eta izen-emateak: saioa@neusmonllor.eu
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...